ADM retribuciones2020

2020ko soldata-taulak argitaratu dituzte

Administrazioa 2020/03/09

Argitaratu berri dira Nafarroako Gobernuko langileentzako 2020ko soldata-taulak ESTEKA, baita Osasunbideko eta NOPLOIko langileenak eta PFEZaren atxikipenena ere. Horietan guztietan, % 2ko igoera agertzen da, martxoan aplikatuko dena ziur asko, baina urtarrilaren 1era arteko atzeraeraginarekin. Hala ere, 2012ko murrizketen konpentsazioaren zain jarraitzen dugu.

descargas de archivos.orig Nafarroako Gobernuko langileentzako 2020ko soldata-taulak
descargas de archivos.orig Osasunbideko eta NOPLOIko langileentzako 2020ko soldata-taulak
descargas de archivos.orig 2020ko PFEZa

Berriki argitaratutako tauletan Nafarroako Gobernuko langileek jasoko dituzten kopuruak eta kontzeptuak jasotzen dira (bertan agertzen den oinarrizko soldata Nafarroako gainerako Administrazio Publikoetako langileei ere aplikatzen zaie). Osasunbideko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langileen soldata-taulak ere argitaratu dituzte. Taula horietan, enplegatu bakoitzak jasoko dituen zenbatekoak jasotzen dira, betetzen duen lanpostuaren arabera.

Honekin batera doa, halaber, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) 2020rako atxikipenen taula.

Ez dugu ahaztu 2012ko murrizketak oraindik indarrean daudela

Martxoko nominatik aurrera aplikatuko den % 2ko igoera gorabehera (urtarrilaren 1era arteko atzeraeraginarekin), oraindik ere ez dizkigute konpentsatu krisiaren ondorioz 2012an aplikatu zizkiguten murrizketak.


Oraindik ez dugu berreskuratu orduan kendu ziguten erosteko ahalmena, batez beste % 5 langile publiko bakoitzari: E mailako langileei % 0,24, D mailakoei % 1,38, C mailakoei % 3,54, B mailakoei % 4,86, eta A mailakoei % 6,7. Horregatik, LABek Nafarroako Gobernuari exijitzen dio lehenbailehen zuzendu dezala langileekin duen zor hori eta bertan behera utz ditzala oraindik ere indarrean dauden murrizketak.

Publicadas las tablas retributivas del 2020

Administrazioa 2020/03/09

Ya se han publicado las tablas retributivas correspondientes al año 2020 ENLACE para la plantilla del Gobierno de Navarra. También las  tablas salariales del personal de Osasunbidea y el ISPLN, así como la del IRPF. En todas ellas queda reflejado el incremento del 2% que se hará efectivo, probablemente, en la nómina de marzo con carácter retroactivo al 1 de enero. Aun así, seguimos esperando la reversión de los recortes de 2012.

descargas de archivos.orig Tablas retributivas plantilla Gobierno de Navarra 2020
descargas de archivos.orig Tablas salariales Osasunbidea-ISPLN 2020
descargas de archivos.orig IRPF 2020

Las tablas hechas públicas recientemente recogen las cantidades y conceptos que percibirá la plantilla del Gobierno de Navarra, aunque bien es cierto que el sueldo base que figura es el mismo para las trabajadoras y trabajadores del resto de la Administraciones Públicas de Navarra. También han visto la luz las tablas salariales del personal tanto sanitario como no sanitario que conforman las plantillas de Osasunbidea y el Instituto de Salud Pública y Laboral de Navarra. En las mismas quedan reflejadas las cantidades que percibirá cada empleada y empleado dependiendo del puesto de trabajo que ocupe.

Adjuntamos, asimismo, la tabla de retenciones del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas (IRPF) para este 2020.

No olvidamos que los recortes del 2012 siguen vigentes

A pesar de la subida del 2% que se aplicará a partir de la nómina de marzo (con carácter retroactivo al 1 de enero), aún seguimos arrastrando los recortes que se nos aplicaron en 2012 con motivo de la crisis.

Aún no hemos recuperado el poder adquisitivo que nos quitaron entonces, una media del 5% a cada empleada y empleado público: el 0,24% a la plantilla del nivel E, el 1,38% a la del Nivel D, el 3,54% a la del Nivel C, el 4,86% a la del Nivel B y el 6,7% a la del Nivel A. Por eso, desde LAB exigimos al Gobierno de Navarra que subsane cuanto antes esta deuda que tiene con su plantilla y revierta los recortes que siguen estando vigentes.