ADM transpaleta

Transpaletaren erabilera prestakuntzarik gabe eta babes ekipamendurik gabe El Vergelen

Administrazioa 2017/03/02

descargas de archivos.orig PDF INFOadm El Vergel transpaleta

El Vergel egoitzan, biltegiko arduradun plaza bat amortizatu da eta pertsona horrek egiten zituen lanak talde desberdinen artean banatu dira. Horren ondorioz, pertsona horiek transpaleta bat erabili behar izan dute oinetako egokiak eta horretarako prestakuntza jaso gabe.

El Vergel egoitzan biltegiko arduradun plaza bat amortizatu ondoren, lanpostu hori betetzen zuen pertsonaren funtzioak egoitzako hainbat kolektiboren artean banatu dira. Funtzio horietako bat merkantziak banatzeko transpaleta erabiltzea da. Baina, transpaleta erabili behar dutenek ez dute inolako ikastarorik jaso, eta ez zaie segurtasun-oinetakorik eman. Hori oso larria iruditzen zaigu; izan ere, araudiak dio eginkizun berri bati ekin aurretik hartu behar direla segurtasun neurriak.

Horren adibide da Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea;lege horren 19. artikuluan, langileen prestakuntzari buruzkoan, honako hau ezartzen da:

1. Babes-betebeharra betetzeko, enpresaburuak bermatu beharko du langile bakoitzak prestakuntza teoriko eta praktiko nahikoa eta egokia jasotzen duela prebentzioaren arloan, bai kontratatzen denean, kontratazioaren modalitatea edo iraupena edozein dela ere, bai betetzen dituen eginkizunetan aldaketak gertatzen direnean, bai teknologia berriak sartzen direnean edo lan-ekipamenduetan aldaketak egiten direnean.

Prestakuntza hori langile bakoitzaren lanpostuan edo funtzioan oinarritu beharko da berariaz, arriskuen bilakaerara eta arrisku berrietara egokitu beharko da, eta aldian-aldian errepikatu beharko da, beharrezkoa izanez gero

 

Eginkizun hori gure egoitzako hainbat langilek egin dezakete, bai zuzendaritzakoek, bai zerbitzu orokorretako langileek, baita arduradunek ere. Langileek eginkizun berri horren aurrean duten kezka ikusita, otsailaren 18an Prebentzio Zerbitzura jo genuen posta elektronikoz, eta, besteak beste, galdetu genien segurtasun-oinetakoak erabiltzea komeni zen ala ez. Gaur gaurkoz, erantzunaren zain segitzen dugu.

Duela gutxi, zerbitzu orokorretako garbiketa-postuko arriskuak ebaluatzeko saio batean, transpaletaren erabilerak dakarren arriskuari buruzko balorazio azaleko baten lekuko izan ginen, aitzakia hartuta jasotzen den merkantzia eskuz deskargatu daitekeela beste orga erabilgarriago batera. LABeko prebentzio-delegatuok uste dugu argazkietan ikusten diren lau dorre deskargatzea –100 bat pixoihal kutxa– zentzugabekeria, ausarkeria eta zuhurtzia falta handia dela, hainbat lesio muskulu-eskeletiko izateko arrisku handia dakarrelako, batik bat karga hartzen den altuera handiagatik eta segurtasunari buruz eman diguten prestakuntzagatik; alegia, batere ez.

Horregatik guztiagatik, LABek eskatzen du funtzio berri hori esleitu zaien langile guztiei segurtasun-oinetakoak eta transpaleta maneiatzeko ikastaroa emateko.

Uso de la transpaleta sin formación y sin EPIs en El Vergel

Administrazioa 2017/03/02

descargas de archivos.orig PDF INFOadm El Vergel transpaleta

En la residencia El Vergel, debido a la amortización de una plaza de Encargado de Almacén, las labores que esa persona desempeñaba se han repartido entre diversos colectivos. Eso ha traído consigo que esas personas tengan que usar una transpaleta sin haber recibido con anterioridad ni el calzado adecuado ni la formación correspondiente.

Tras la amortización de una plaza de Encargado de Almacén en la residencia El Vergel, las diversas funciones que realizaba la persona que ocupaba ese puesto han sido repartidas entre diversos colectivos de la Residencia. Una de esas funciones es la que se refiere al uso de la transpaleta para el reparto de distintas mercancías. Sin embargo, quienes ahora tienen la responsabilidad de utilizar la transpaleta no han recibido ningún curso sobre su manejo, y tampoco se les ha dotado de ningún tipo de calzado de seguridad. Esto nos parece sumamente grave, ya que las diferentes normativas consultadas aconsejan tomar estas medidas antes de adoptar ninguna nueva función.

Ejemplo de ello es la ley de prevención de riesgos, la cual en su artículo 19, referente a la formación de las y los trabajadores, establece lo siguiente:

1. En cumplimiento del deber de protección, el empresario deberá garantizar que cada trabajador reciba una formación teórica y práctica, suficiente y adecuada, en materia preventiva, tanto en el momento de su contratación, cualquiera que sea la modalidad o duración de ésta, como cuando se produzcan cambios en las funciones que desempe-ñe o se introduzcan nuevas tecnologías o cambios en los equipos de trabajo.

La formación deberá estar centrada específicamente en el puesto de trabajo o función de cada trabajador, adaptarse a la evolución de los riesgos y a la aparición de otros nuevos y repetirse periódicamente, si fuera necesario.

 

Esta operación puede ser realizada de forma aleatoria por diverso personal de la Residencia, desde la propia dirección hasta el personal de servicios generales, pasando por encargadas y encargados. Ante la preocupación mostrada por la plantilla con la inclusión de estas nuevas funciones, el pasado día 18 de febrero nos dirigimos mediante correo electrónico al Servicio de Prevención, y entre otras cuestiones, les consultamos acerca de la conveniencia o no del uso de calzado de seguridad. A día de hoy permanecemos a la espera de una contestación.

Recientemente, durante una sesión de reevaluación de riesgos del puesto de limpieza de servicios generales, fuimos testigos de una valoración muy superficial acerca del riesgo que atañe el uso de la transpaleta, bajo el pretexto de que la mercancía recibida podía descargarse manualmente a otro carro más manejable. Las delegadas de prevención de LAB consideramos que descargar cuatro torres -estamos hablando, por ejemplo, de unas 100 cajas de pañales- como las que se aprecia en las fotos es, además de un despropósito, una auténtica temeridad y una imprudencia, pues conlleva un enorme riesgo de sufrir diversas lesiones musculo-esqueléticas debido a la gran altura en la que se recepciona la mercancía y a la formación en seguridad recibida al respecto; esto es, ninguna.

Por todo ello, desde LAB exigimos que se proporcione el calzado de seguridad y el correspondiente curso de manejo de la transpaleta a todo el personal al que se le ha asignado esa nueva función.