ADM peligro san jose

San Jose zentroko zuzendaritza arriskutsua da egoiliarrentzat eta langileentzat

Administrazioa 2020/02/27

descargas de archivos.orig PDF INFOadm Peligro dirección San José

Horixe ondorioztatu dute lan osasunaren eta prebentzioaren esparruko hainbat erakundek egindako txostenek. Orain, mahai gainean dauden txosten ofizialek argi azaldu dutenez guk behin eta berriz salatu dugun egoera, espero dugu zuhurtzia eta zentzumena itzultzea San Jose zentrora.

LABen denbora luzea daramagu San Jose zentroan etengabe gertatzen diren "ez-betetzeak" eta "errespetu faltak" salatzen. Orain, honako erakunde hauek egindako txostenek ere egoera hori berretsi dute:

• Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzua
• Nafarroako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza
• Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Txosten horiek honako hau egiaztatu dute:

• "Kanpoko erasoen arrisku maila onartezina da".
• "Lidergo falta".
• "Zuzendaritza-estilo autoritario nabarmena".
• "Langile gehienek adierazi dute hitzezko mehatxuak jasan edo entzun dituztela, zuzenean edo zeharka, baita mespretxuzko mezuak ere beraiengana edo lankideengana".
• "Mespretxuzko eta akusaziozko tratua, presaz eta/edo koherentziarik gabe hartutako erabakiak, eta lanpostuaren eginkizunak betetzeko informaziorik eza".
• "Burnout sindromearen eta laneko estresaren sintomak profesionalen artean".
• "Estresa eta gatazkak eragiten dituzten komunikazio-mekanismoak".
• "Prebentzio-neurri esanguratsuak ezartzeko erresistentziaren eta etengabeko atzerapenaren ondorioz eta planteamendu murriztaileei eustearen ondorioz, arriskuan jartzen ari dira San Jose zentroko profesionalen eta egoiliarren osasuna eta ongizatea".
• "Ez-betetze horiek laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hausteak dira".

Halako salaketak langile bati leporatu izan balitzaizkio, Administrazioak, gutxienez, diziplina-espediente bat irekiko zion.


 

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren IX. kapituluan ezartzen den diziplina-araubideak honako hauek tipifikatzen ditu falta astun gisa 63. artikuluan:

• d) Agintariei, nagusiei, lankideei, mendekoei eta administratuei errespeturik ez izatea.
• i) Lanean istiluak sortzea edo horietan parte hartzea.
• l) Oro har, norberaren betebeharrak ez betetzea, horren ondorioz zerbitzuen funtzionamendu eraginkorra eragozten bada edo Administrazioari edo herritarrei kalteak eragiten bazaizkio.

Eta 64. artikuluan, falta oso astun gisa:

• j) Falta astunak behin eta berriz egitea.
• k) Oro har, norberaren betebeharrak ez betetzea, horrek zerbitzuen funtzionamendu eraginkorrean nahasmendu nabarmenak eragiten baditu edo Administrazioari edo herritarrei kalte handiak eragiten badizkie.

Aurreko guztiaren ondoren -berriz ere diogu- espero dugu zentzumena eta sen ona itzultzea San Jose zentrora, arazo horiek behin betiko konponduak geldi daitezen.

La dirección del Centro San José es un peligro para residentes y plantilla

Administrazioa 2020/02/27

descargas de archivos.orig PDF INFOadm Peligro dirección San José

Eso es lo que concluyen los informes emitidos por varios organismos del ámbito de la salud laboral y de la prevención. Ahora que existen sobre la mesa informes oficiales que atestiguan lo que constantemente venimos denunciando, esperamos que en adelante se restablezcan la cordura y la sensatez en San José.

Desde LAB llevamos mucho tiempo denunciando los “incumplimientos” y “faltas de respeto” que se suceden continuamente en el Centro San José. Ahora también lo atestiguan los diferentes informes elaborados por los siguientes organismos:

• Servicio de Prevención de Riesgos Laborales
• Inspección de Trabajo y Seguridad Social de Navarra
• Instituto de Salud Pública y Laboral de Navarra

Tales informes constatan lo siguiente:

• “Se valora el riesgo de agresión externa de nivel intolerable”.
• “Falta de liderazgo”.
• “Estilo de dirección predominantemente autoritario”.
• “La mayoría [de las/los trabajadores] han referido haber sufrido o haber escuchado amenazas verbales directas o veladas y/o mensajes de desprecio hacia sí mismos o hacia otros compañeros/as del equipo”.
• “Trato despreciativo y acusatorio, decisiones precipitadas y/o inconsistentes y falta de información para el desempeño del puesto de trabajo”.
• “Síntomas de burnout y de estrés laboral de los profesionales”.
• “Mecanismos de comunicación que generan estrés y conflictos”.
• “La resistencia y demora en la implantación de medidas preventivas significativas y la persistencia en planteamientos reduccionistas, está comprometiendo la salud y bienestar de los profesionales e internos del Centro San José”.
• “Dicho incumplimiento constituye infracción en materia de prevención de riesgos laborales”.

Si tales denuncias pesaran sobre cualquier trabajador o trabajadora, como mínimo, la Administración hubiera actuado en consecuencia, abriendo un expediente disciplinario.


 

El régimen disciplinario que se establece en el capítulo IX del Decreto Foral Legislativo 251/1993, de 30 de agosto, por el que se aprueba el texto refundido del Estatuto del personal al servicio de las Administraciones Públicas de Navarra, tipifica en su artículo 63 como faltas graves:

• d) La falta de respeto a las autoridades, superiores, compañeros, subordinados y administrados.
• i) Originar o tomar parte en altercados en el trabajo.
• l) En general, el incumplimiento de los deberes que perturbe el eficaz funcionamiento de los servicios o produzca perjuicios a la Administración o a los ciudadanos.

Y en el artículo 64, como faltas muy graves:

• j) La reiteración o reincidencia en faltas graves.
• k) En general, el incumplimiento de los deberes que cause notables perturbaciones al eficaz funcionamiento de los servicios o perjuicios de gran entidad a la Administración o a los ciudadanos.

Después de todo lo anteriormente expuesto, sólo nos queda esperar, insistimos, a que la sensatez y el sentido común se impongan de una vez por todas en el Centro San José y atajen el problema de raíz definitivamente.