JUS denbora1

LABen ekarpenak txandakako lanaren konpentsazioak arautzeko

Administrazioa 2020/02/26

Azken Negoziazio Mahai Orokorrean, sindikatuak Funtzio Publikoko ordezkariekin bildu ginenean, erabaki zen lantalde bat osatzea txandakako lanaren konpentsazioa arautzen duen 225/2002 Foru Dekretuaren balizko aldaketei buruz eztabaidatzeko. Izan ere, gaur egun dagoen bezala, bidegabekeria ugari sortzen ditu, eta horregatik erabaki zen aldatzeari ekitea. Jarraian, lan-taldean eztabaidatzeko asmoz LABetik egin ditugun ekarpenak xehatuko ditugu.

  • Lehenik eta behin, oso garrantzitsua da "lanaldia" eta "txanda" kontzeptuak ongi bereiztea. “Lanaldiak” egindako lan-denborari egiten dio erreferentzia; “txandak”, berriz, lan hori egiten den ordutegiari.
  • LABen uste dugu gaur egun hiru txanda daudela: goizekoa (8:00etatik 14:59ra), arratsaldekoa (15:00etatik 21:59ra) eta gauekoa (22:00etatik 7:59ra).
  • Inolako negoziaziorik gabe ezartzen joan diren eta, gainera, garesti ateratzen diren lanaldiei dagokienez, uste dugu ez direla Foru Dekretuan aitortu behar. Gure ustez, lanaldi desberdin horiek kasuan kasuko foru legean jaso behar dira, bakoitzaren konpentsazioarekin batera. Adibidez, 10:00etatik 17:00etara edo 12:00etatik 19:00etara egiten diren txandak.
  • Era berean, ikusten dugu txandakako lana, funtsean, prestasun gisa ulertzen dela. Eta horregatik uste dugu horrela tratatu behar dela eztabaidari begira. Horregatik, defendatzen dugu bai ordu-konpentsazioa duten lanaldiek (berezitasun batzuk kontuan hartuta), bai txanda desberdinetan banatzen direnek txandakako lanaren osagarria esleituta izan behar dutela (prestasun gisa ulertuta). Hau da: lanpostu batek goizeko/arratsaldeko txanda badu, edo goizeko/arratsaldeko/gauekoa, edo beste edozein aldaera, txandakako lanaren osagarria esleitu behar zaio, kontuan hartu gabe langileak hiru hileko konputuaren 1/3 egiten duen txanda batean edo bestean.
  • Txandak aldatzeko arrazoi asko daude; zerbitzuaren beharrak, besteak beste. Administrazioak noiznahi lan txanda aldatu ahal izateko moduan egotea txandakako lanaren osagarriarekin konpentsatu behar da gutxienez. Esperientziak erakutsi digu ezin dela osagarri horren kobraketa utzi egutegiak edo txanden aldaketak prestatzen dituenaren esku.
  • Hori guztia, jakina, funtsezko bi zutabetan oinarritu behar da: langileek egutegia onartuta izatea urtarrilaren 1erako, eta unitate guztietako txanden banaketa bidezkoa izatea.
  • Azkenik, SOS Nafarroako langileen kasuan, uste dugu prestasun-txanda gisa ezagutzen dena, 18/2019 Foru Dekretuan jasotakoa eta plantillarekin kontsultatu zena, laugarren txandatzat hartu beharko litzatekeela.

Aportaciones de LAB para regular las compensaciones por turnicidad

Administrazioa 2020/02/26

En la última Mesa General de Negociación, en la que nos reunimos los sindicatos con representantes de Función Pública, se decidió conformar un grupo de trabajo para debatir sobre las posibles modificaciones del DF 225/2002 que regula la compensación por turnicidad. Tal y como está actualmente, da lugar a numerosas injusticias, y por ello se decidió abordar. A continuación desglosamos las aportaciones que hemos realizado desde LAB para el debate en el grupo de trabajo.

  • Ante todo, el primer paso es el de diferenciar los conceptos de “jornada” y “turno”. La jornada hace referencia al tiempo de trabajo realizado; el turno, en cambio, se refiere al horario en que se desempeña esa labor.
  • En LAB entendemos que actualmente existen tres turnos: el de mañana (de 8.00 a 14:59), el de tarde (de 15:00 a 21:59) y el de noche (de 22:00 a 7:59).
  • Respecto a las jornadas que se han ido implantando sin ningún tipo de negociación y además son gravosas, creemos que no deben ser reconocidas en el DF. A nuestro entender, esas jornadas distintas deben recogerse junto con sus compensaciones en la correspondiente Ley Foral. Nos referimos, por ejemplo, al turno que se desarrolla de 10:00 a 17:00, o de 12:00 a 19:00.
  • Observamos, asimismo, que la turnicidad en realidad se entiende como disponibilidad. Y por ello creemos que se debe tratar así de cara al debate. Defendemos, por ello, que tanto las jornadas que tienen compensación horaria (teniendo en cuenta algunas especificidades), como las que se distribuyen en diferentes turnos, también deben tener asignado el complemento de turnicidad (entendido como disponibilidad). Esto es: si un puesto de trabajo está definido como de M/T, de M/T/N o cualquier otra variante, debe llevar asignado el complemento de turnicidad, al margen de que la persona que lo ocupa realice 1/3 del cómputo trimestral en un turno o en otro.
  • Existen muchas razones para cambiar turnos, las necesidades del servicio entre otras. El hecho de estar disponible para la Administración de modo que en cualquier momento te puedan modificar el turno, se debe compensar, al menos, con el complemento de turnicidad. La experiencia nos dice que no se puede dejar el cobro de este complemento en manos de quien realiza los calendarios o las modificaciones de turnos.
  • Todo esto tiene que asentarse, claro está, en dos pilares fundamentales: que el personal tenga su calendario aprobado a fecha de 1 de enero, y que la distribución de los distintos turnos en cada unidad sea equitativa.
  • Por último, en el caso concreto del personal de SOS Navarra, consideramos que el conocido como turno de disponibilidad, recogido en el DF 18/2019 y que sí fue sometido a consulta entre la plantilla, debe considerarse un cuarto turno diferente.