LOGO mahai orokorra

 2020. urtea: ordainsarien% 2ko igoera eta azken-aurreko urratsa 0,30 betetzeko
2020-02-13

Ostegun honetan egindako Mahai Orokorrean, besteak beste, honako gai hauek jorratu ziren: Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen ordainsarien igoera, 2020. urteari dagokiona, eta 0,30aren inguruan sinatu zen akordioa betetzeko azken-aurreko pausoak. Beste gai batzuk ere jorratu genituen, hala nola txandakako lana, lanaldi malgua eta abar.

Soldata igotzea: Administrazioak jakinarazi zuen % 2ko igoera martxoko nominan jasoko dugula, urtarrilaren 1eko atzeraeraginarekin. Aurten, aurreko urteetan ez bezala, abuztuan ez da beste igoerarik izango, BPGak ez baitzuen %2 gainditu.

LABen begi onez ikusten dugu urtez urteko soldata igoera betetzen joatea. Hala ere, ez dugu ahaztu oraindik ere murrizketengatik galdutakoa berreskuratu gabe jarraitzen dugula. 2012an, krisia zela eta, langile publikooi gure soldatak batez beste %5 murriztu zizkiguten: E mailako langileei %0,24, D mailakoei %1,38, C mailakoei %3,54, B mailakoei %4,86 eta A mailakoei %6,7. Horregatik, Gobernuari eskatzen diogu lehenbailehen zuzen dezala plantillarekin duen zor hori.

0,30 akordioa 2020an: Puntu honi dagokionez, Funtzio Publikoak funts gehigarriak 2020an banatzeko akordioa (0,3 akordioa izenez ezagutzen dena) ezartzeko moduaren berri eman zuen. 2018an sinatu zena kontuan hartuta, aurten honela jokatuko da:

  • Administrazioko langile guztiak parekatzeko prozesua bukatzea eta Hezkuntzako zaintzaileak C mailara igotzea.
  • Zeladoreei eta zerbitzu orokorretako langileei lanpostuaren osagarria igotzea.
  • Burutzetako zuzendaritza-postuetako osagarriak kalkulatzea A mailako oinarrizko soldataren gainean, edozein dela ere hura betetzen duen pertsonaren maila.
  • Gizarte-langile, gizarte-hezitzaile eta psikomotrizista lanpostuen osagarriak B mailakoekin parekatzea, %35eko bateraezintasunarekin eta lanpostuaren osagarria %6,73 izanik.

Administrazioak jakinarazi zuen foru lege dekretu baten zirriborroa prestatzen ari direla hori guztia azkartzeko, batez ere administrariei eta Hezkuntzako zaintzaileei dagokiena. Zaintzaileei buruz, berriz, adierazi zuten Mahai Orokorrak erabakiko duela izen berria, trantsizio-aldiaren iraupena eta kontratazio-zerrenden luzapena. Hezkuntzak gaineratu zuen espero dutela irailetik aurrera hastea langile horien prestakuntza (titulazioa lortzeari dagokionez).

Administrariei dagokienez, LABek trantsizio-aldi bat irekitzea iradoki zuen. Trantsizio-aldi horretan, C mailako titulazioa (Batxilergoa edo LH II) ez duten pertsonek zerrendetan jarraituko dute eta titulua ateratzeko denbora-tarte bat emango zaie. Horrela, administrari lanpostuetan kontratatzeko gai izango dira berriro. Funtzio Publikoak oso ongi hartu zuen proposamen hori, eta kontuan hartuko duela adierazi zuen.

Urrats horiek eman ondoren, amaitu egingo dira administrari guztiak parekatzeko eta zerbitzu orokorretako langileak eta zeladoreak mailaz igotzeko prozesuak. Horren ondoren, akordio osoa betetzeko, 2021. urteari dagokiona baino ez da faltako, eta horrela, hurbilago izango dugu administrazio justuago eta egituratuago bat, hiru mailatan sailkatua (A, B, eta C), LABek defendatzen duen bezala.

Lanaldi malgua aldatzea: Administrazioak lanaldi malgua ezartzen duen Foru Agindua aldatzeko zirriborroa aurkeztu zuen. Bertan, zenbait berrikuntza daude, mahaiko sindikatu guztien artean eztabaidatu eta adosteko:

  • Nahitaezko presentzia-ordutegia 9:30etik 14:30era ezartzea langile guztiontzat.
  • 10:00ak eta 14:00ak bitartean izatea ordu erdiko atsedenaldia egiteko tartea. Horrela, nahi duenak atseden hori bazkaltzeko erabil lezake.
  • Medikuen kontsultetara joateko irteera baimenetan, joan-etorriak irauten duen denboraren azalpen testua esplizituagoa eta argiagoa izatea. Langileak lanpostutik irten daitezke fitxaketa-sistematik igaro gabe; programak ulertzen du langileak antzeko denbora behar duela joateko eta etortzeko (irteeraren hasieran fitxatzen ez bada, itzulerako denbora hartzen da erreferentziatzat, eta alderantziz). Hori bera aplikatzen da prestakuntza-ikastaroak egiteko irteera baimenduetan. Gaineratu zuten denbora hori ez dela zenbatuko orduen poltsa positiboa sortzeko.

LABen ongi hartzen dugu aldaketa horrek dakarren onura, gaur egungo egoeraren aldean. Hala ere, iruditzen zaigu horrek ez duela konpontzen lanaldia 16:30etik haratago luzatu eta 14:00etatik aurrera bazkaldu nahi dutenen arazoa. Administrazioa gure proposamena aztertzeko prest agertu zen.

Txandakako lana: Puntu honetan, Funtzio Publikoak txandak parametrizatzeko gaur egun erabiltzen diren irizpideen zerrenda aurkeztu baino ez zuen egin. Azkenik, mahaiko sindikatuok adostu genuen gure ekarpenak egitea, eta, horren ondoren, gai honi lan-mahai batean heltzea.

Berdintasun Plana: Funtzio Publikoak Berdintasun Plan bat egiteko eman dituen pausoak zehaztu zituen. Baina Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin talka egin dutela adierazi zuen, izan ere, Institutua tematu da eta kanpoko enpresa baten esku utzi nahi du plana egiteko lana, Administrazioaren nahi eta asmoen kontra.

LAB beti agertu da eta beti agertuko da edozein zerbitzu publiko kanpora ateratzearen aurka. Horregatik, gure desadostasuna erakutsi genuen INAIren asmoaren aurrean, eta Funtzio Publikoari eskatu genion informazioa eman diezagula Administrazioarentzako enkarguak egiten dituzten kanpoko enpresei buruz: izena, kostua, zer lan mota egiten duten…

  • Galde-erreguak: Atal honetan, Funtzio Publikoak garrantzi handiko hiru gairi buruzko informazioa eman zigun:
    Estatua traba asko jartzen ari da osasun arloko aldi baterako langileen lanbide karrera aitortzeko, eta, gaur egun, ika-mika handiak daude kolektibo horren eta Foru Administrazioaren artean. LAB Administrazioetako langile guztientzako lanbide karreraren alde agertzen da, argi eta garbi; prestakuntzarekin eta talde lanarekin zuzenean lotutako lanbide karrera, langileen igoera sustatuko duena norberaren lanpostuaren barruan.
  • Osasunbideko eta Hezkuntzako langileek gradua kobratu dute jadanik. Erroko langile gehienek ere bai; kasu bakar batzuk baino ez dira gelditzen kobratu gabe (horietako batzuk auzitara eraman zirenak), eta horiek otsail-martxoetan kobratuko dute.
  • Azkenik, iragarri dute Funtzio Publikoak, hemendik aurrera, ez duela baimenik eman behar administrazio beraren barruan egiten diren zerbitzu eginkizunetarako, baldin eta eskatzailea lanpostu bat jabetzan hartzekotan badago. Hori egin nahi dute, haien esanetan, baimen horiek emateko orduan objektiboagoak izateko, eta, bidenabar, plantillak hobeki antolatzeko eta egun dagoen anabasa konpontzeko. Puntu honetara iritsita, LABetik, berriz ere, Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren jokaera salatu genuen; izan ere, arazo ugari eragiten ari da eta, behin baino gehiagotan, aklopamendu prozesuak edo funtzionario berrien kokapen prozesuak blokeatzen ari da.

LABetik, bestalde, Administrazioari adierazi diogu behar-beharrezkoa dela alderdi hauei lehenbailehen ekitea:

  • Ezinbestekoa da ikastetxe batzuetako zuzendarien jokabidea arautu eta kontrolatzea, LOMCEk ematen dien botere ia erabatekoa desegoki erabiltzen ari direlako.
  • Auto-gidariei lana esleitzeko orduan, ez dago irizpide objektibo, garden eta negoziaturik, eta, halakoetan, interes pertsonalen arabera jokatzen da.
  • Ezinbestekoa da lehenbailehen ekitea Administrazio Erroko kontratazio zerrendak kudeatzeko negoziazioari.

Año 2020: incremento retributivo del 2% y penúltimo paso en el cumplimiento del 0,30
13-02-2020

En la Mesa General celebrada este jueves se trataron, entre otros temas, el del incremento retributivo para el personal de las Administraciones Públicas de Navarra correspondiente al año 2020 y el del penúltimo escalón hacia la culminación de lo firmado en el acuerdo del 0,30. También se abordaron otros temas como la turnicidad, la jornada flexible, etc..

Incremento retributivo: La Administración informó de que el incremento del 2% lo percibiremos en la nómina de marzo con carácter retroactivo al 1 de enero. Este año, a diferencia de lo que pasó en años anteriores, no habrá otra subida en agosto, ya que el PIB no superó el 2%.

En LAB vemos con buenos ojos que año tras año se vaya cumpliendo con la subida salarial. Sin embargo, no olvidamos que aún seguimos arrastrando unos recortes que no han sido revertidos. En 2012, con motivo de la crisis, a las y los empleados públicos se nos recortaron nuestros sueldos en un 5% de media: a la plantilla del Nivel E le recortaron un 0,24%, a la del Nivel D un 1,38%, a la del C un 3,54%, a la del B un 4,86% y a la del A un 6,7%. Por eso, exigimos al Gobierno que subsane cuanto antes esta deuda que tiene con su plantilla.

Acuerdo 0,30 en 2020: En este punto Función Pública informó de la implementación del acuerdo para el reparto de los fondos adicionales (conocido como el acuerdo del 0,30) para este 2020. Tal y como se firmó en 2018, este año se procederá a:

  • finalizar el proceso de equiparación de todo el personal administrativo, promocionar al personal cuidador de Educación al Nivel C.
  • incrementar el complemento del puesto de trabajo (CPT) a celadores y personal de Servicios Generales.
  • calcular los complementos de los puestos directivos de jefaturas sobre el salario base del Nivel A, independientemente del nivel de la persona que la desempeñe.
  • equiparar los complementos de los puestos de trabajador social, educador social y psicomotricista a los del Nivel B, con el 35% de incompatibilidad y el 6,73% del CPT.

Desde la Administración informaron de que están preparando el borrador de Decreto Ley Foral para acelerar el proceso, sobre todo, en lo que se refiere al personal administrativo y cuidador de Educación. Respecto a éstos últimos, señalaron que será la Mesa General quien decida sobre la nueva denominación, la duración del periodo de transición y la prórroga de las listas de contratación. Desde Educación apuntaron, además, que esperan poder iniciar la formación de este personal (en lo que a la obtención de la titulación se refiere) a partir del mes de septiembre.

LAB sugirió, también en cuanto al personal administrativo se refiere, abrir un periodo de transición en el que las personas que no tengan la titulación exigida del nivel C (Bachillerato o FP II), se mantengan en las listas y cuenten con un margen para poder sacarse el título. De este modo volverán a ser aptas para la contratación en el puesto de administrativo. Función Pública acogió de muy buen grado esta propuesta, y señaló que la tomará en consideración.

Dados estos pasos, se pondrá fin a los procesos de equiparación de todo el personal administrativo y de subida de nivel de los personales de servicios generales y celador. Tras esto, para cumplir la totalidad del acuerdo únicamente faltará lo correspondiente al año 2021, y así estaremos más cerca de una Administración más justa y estructurada, como defendemos en LAB, en tres únicos niveles (A, B, y C).

Modificación de la jornada flexible: La Administración presentó un borrador de modificación de la Orden Foral que establece la jornada flexible. En la misma, introdujeron ciertas novedades para que sean debatidas y acordadas entre todas las centrales sindicales presentes en dicha mesa:

  • Establecimiento del horario de presencia obligatoria de 9:30 a 14:30 para todo el personal.
  • Definición del margen de tiempo durante el que se puede realizar la media hora de descanso entre las 10:00 y las 14:00. Así se posibilitaría que quien lo desee utilice ese descanso para la comida.
  • Redacción explícita y más clara de la inclusión del tiempo que dura el desplazamiento en los casos de salidas autorizadas como consultas médicas. Las y los empleados pueden realizar su salida del puesto del trabajo sin pasar por el sistema de fichaje; el programa entiende que la persona autorizada necesita un tiempo similar al utilizado para el trayecto (si no se ficha al inicio de la salida, se toma como referencia el tiempo de la vuelta, y viceversa). Esto se aplica también en el caso de las salidas autorizadas por cursos de formación. Añadieron, además, que este tiempo no será contabilizado para generar la bolsa positiva de horas.

En LAB valoramos el avance que supone esta modificación respecto a la situación en que nos encontramos actualmente. Sin embargo, vemos que esto no soluciona la problemática que se encuentran quienes extienden su jornada laboral más allá de las 16:30 y quieren comer más tarde de las 14:00. Desde la Administración se mostraron dispuestas a estudiarlo.

Turnicidad: En este aspecto Función Pública se limitó a presentar un listado de los criterios que actualmente se utilizan para la parametrización de la turnicidad. Finalmente, todos los sindicatos presentes en la mesa acordamos realizar nuestras aportaciones y, tras ello, abordar este tema en una mesa de trabajo.

Plan de Igualdad: Función Pública detalló los pasos dados hasta este momento en su intención de elaborar un Plan de Igualdad. Pero señaló que han topado con el Instituto Navarro para la Igualdad, quien, en contra de lo que pretende y desea la Administración, se enroca en dejar la elaboración del plan en manos de una empresa externa.

LAB siempre se ha mostrado y siempre se mostrará en contra de la externalización de los servicios públicos o de los que atañen a la plantilla de la Administración. Por ello, mostramos nuestra disconformidad con la intención del INAI y solicitamos a Función Pública, además, información referente a las empresas externas que realizan encargos para la Administración: el nombre, el coste, qué tipo de tarea realizan...

Ruegos y Preguntas: En este apartado, Función Pública nos informó de tres cuestiones de gran calado:

  • El Estado obstaculiza el reconocimiento de la Carrera Profesional para el personal sanitario temporal, y actualmente existe un gran debate entre éste y la Administración foral. LAB, como es bien sabido, apuesta firmemente por una Carrera Profesional para todo el personal de las administraciones, directamente relacionado con la formación y el trabajo en equipo, y que promueva la promoción de las y los empleados en el propio puesto de trabajo.
  • Las plantillas de Osasunbidea y Educación han percibido ya el cobro correspondiente al grado. La mayor parte de la de Núcleo, también; quedan únicamente algunos casos judicializados y otros no judicializados, quienes lo percibirán en febrero y marzo respectivamente.
  • Finalmente, anunciaron que Función Pública va a denegar, de aquí en adelante, las comisiones de servicio dentro de la misma administración que se soliciten cuando una persona vaya a tomar posesión de una plaza en propiedad. Esto responde, señalaron, a un intento por objetivizar estas autorizaciones, al tiempo que sirve para organizar la plantilla y evitar desfases. Llegados a este punto, desde LAB volvimos a denunciar la actuación de la Dirección de Enfermería en el CHN, la cual genera enormes inconvenientes y hasta bloquea procesos como los acoplamientos o la ubicación del nuevo personal funcionario.

Por nuestra parte, desde LAB hemos trasladado a la Administración nuestro deseo de abordar lo más rápidamente posible los siguientes puntos:

  • La necesidad de buscar el modo de regular y controlar el mal uso que hacen algunos directores y directoras de centros educativos, valiéndose del poder casi absoluto que les otorga la LOMCE.
  • La carencia de unos criterios objetivos, transparentes y negociados, que no queden al albur de intereses personales, a la hora de asignar las tareas al personal conductor.
  • La urgencia de retomar cuanto antes la negociación sobre la gestión de las listas de contratación de la administración Núcleo.
 LOGO LAB NA
LAB Administrazioa Nafarroa Tfno 848 427 106 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Lizarra kalea, 3-1. IRUÑEA