ADM U30 zaintzaileak

LABek greba egunetan zaintzaileen kolektiboan izaten diren gutxieneko zerbitzu gehiegizkoak salatu ditu Arartekoaren aurrean

Administrazioa 2020/02/06

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

Greba egunetan Hezkuntzako zaintzaileen kolektiboarentzat ezarrita dauden gutxieneko zerbitzuak aplikatzeak berekin dakar, ikastetxe batzuetan, grebarako eskubidea ukatzea lanaldi osoan aritzen diren profesionalen %100i. LABek Arartekoarengana jo du egoera hori salatzeko, eta erakunde horrek, kexa tramitera onartu ondoren, Hezkuntza Departamentuari helarazi dio.

Joan den urtarrilaren 30ean pentsio, enplegu eta bizitza duinen alde deitutako greba orokorraren bezperan, LABek (deitzaileetako bat) Arartekoaren aurrean salatu zituen Hezkuntza Departamentuak zaintzaileentzat ezarritako gutxieneko zerbitzu "gehiegizkoak": langileen%100, zaintzaile bakarra dagoen ikastetxeetan, eta %50, zantzaile bat baino gehiago dauden ikastetxeetan.

Nafarroan asko dira zaintzaile bakarra duten ikastetxeak. Hori horrela, "gutxieneko" zerbitzu horien ondorioz, zentro horietan pertsona horri erabat ukatuko zaio greba egiteko eskubidea. Zaintzaile bat baino gehiago dauden ikastetxeetan, langileen %50i eragiten diete gutxieneko zerbitzuek. Horrek esan nahi du hiru zaintzaile dauden zentroetan bi egongo direla gutxieneko zerbitzuetan, ezarritako % 50eko muga nabarmen gaindituz.

Gainera, kontuan hartu behar da zaintzaileen %80 inguruk behin-behineko kontratua dutela, eta gehienek lanaldi partziala. Horren ondorioz, ezarritako gutxieneko zerbitzuak lanaldi osoan zehar bermatzeko balio duten pertsonak lanaldi osoa dutenak baino ez dira. Hala, bada, lanaldi osoan aritzen diren langileek aukera asko dituzte "gutxieneko zerbitzuetako langile" izendatuak izateko.

Interpretazio okerra

"Bidegabekeria" hori nondik datorren identifikatzearren, Joxe Paulosek, LABeko ordezkari eta Hezkuntzako zaintzaileen kolektiboaren partaide denak, adierazi du hori interpretazio akats batean oinarritzen dela. Kolektiboak artatzen dituen ikasleak (behar bereziak dituztenak) ikastetxeei atxikita daude, eta ez zaintzaileei; beraz, gutxieneko zerbitzuak ezartzeko orduan, zaintzaileak ikastetxeko gainerako langileekin batera kontuan hartu beharko lirateke.

LABen ustez, gutxieneko zerbitzuak ezartzeko irizpidea "ikastetxeen inklusio- eta normalizazio-printzipioen aurkakoa da, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak soilik zaintzaileei esleitzen dizkielako de facto". Baina ziur gaude ikastetxeetako gainerako langileek ere artatzen ahal dituztela ikasle horiek.

LABen iritziz, argi dago Hezkuntza Departamentuak zaintzaileentzat ezarritako gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkoak" direla eta langile horien "greba eskubidea murriztu eta ezabatu" baino ez dutela egiten. Irizpide hori ezartzean ikuspuntua aldatzeak eta zaintzaileak ikastetxeko gainerako langileekin batera kontabilizatzeak berekin ekarriko luke bermatzea langile horien greba-eskubidea benetan errespetatuko dela.

LAB denuncia ante el Defensor del Pueblo los abusivos servicios mínimos del personal cuidador en las jornadas de huelga

Administrazioa 2020/02/06

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

La aplicación de los servicios mínimos del personal cuidador de Educación en las jornadas de huelga conlleva que, dependiendo del número de personal en cada centro, hasta el 100% de estos profesionales con jornada completa pueden tener negado su derecho a la huelga. LAB ha acudido al Defensor del Pueblo para denunciar esta situación, y éste, tras admitir el trámite, lo ha trasladado al departamento de Educación.

La víspera de la Huelga General convocada el pasado día 30 de enero en defensa de unas pensiones, empleo y vida dignas, LAB (una de las convocantes) llevó ante el Defensor del Pueblo los “abusivos” servicios mínimos que el departamento de Educación dispone para el personal cuidador en caso de huelga: el 100% del personal en los centros en que hay una única persona cuidadora, y del 50% en los centros en que hay más de una.

Son muchos los centros educativos de Navarra que cuentan con una única persona cuidadora. Pues bien, estos servicios “mínimos” conllevan que en dichos centros esa persona verá totalmente anulado su derecho a la huelga. En los casos en que hay más de una persona cuidadora, los servicios mínimos afectan al 50% del personal. Eso significa que, en los centros donde hay tres cuidadoras, dos estarán en servicios mínimos, superando con creces el 50% establecido.

Además, hay que tener en cuenta que alrededor del 80% del personal cuidador tiene contrato eventual, y la gran mayoría de ellos, jornada parcial. Eso hace que las personas válidas para garantizar los servicios mínimos establecidos durante toda la jornada sean únicamente las que tienen jornada completa. Así pues, la parte de la plantilla con jornada completa tiene el riesgo de ser nombrado “personal de servicios mínimos” en la gran mayoría de los casos.

Error de interpretación

A la hora de identificar de dónde viene esta “injusticia”, Joxe Paulos, delegado de LAB y parte del colectivo de cuidadores de Educación, señala que esto se basa en un error de interpretación. Afirma que los alumnos con necesidades especiales a los que su colectivo atiende están adscritos a los centros educativos, y no al personal cuidador, por lo cual, para el establecimiento de los servicios mínimos, el personal cuidador debería integrarse junto con el resto del personal del centro.

Para LAB, el criterio por el cual se establecen los servicios mínimos “resulta contrario a los principios de inclusión y normalización de los centros educativos, puesto que, de facto, adjudica el alumnado con Necesidades Educativas Especiales en exclusiva al personal cuidador”. Estamos convencidos de que “los alumnos usuarios pueden ser también atendidos por el resto del personal de los centros educativos”.

En opinión de LAB queda claro, pues, que los servicios mínimos establecidos por el departamento de Educación para el personal cuidador son “absolutamente abusivos” y no hacen más que “cercenar y eliminar el derecho a la huelga” de esa plantilla. Un cambio de punto de vista en el establecimiento de ese criterio y la incorporación del personal cuidador junto con el groso de personal del centro traería consigo el aval de que realmente se respetará el derecho a la huelga de este personal.