ADM DF2019

San Jose Zentroa oporrak hartzeko eskubidea ukatzen ari zaie langileei

PAGNA 2020/01/13

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

San Jose Zentroko langileak nozitzen ari dira beren lan-eskubideak, legez aitortuak, behin eta berriz urratzen ari direla argudio sendorik gabeko aitzakien pean. Horren aurrean, LABek zuzendaritzari eskatzen dio araudian ezarritakoa bete dezala, eta langileei aukera eman diezaiela oporrak hartzeko eta deskonexio digitalerako eskubidea baliatzeko.

Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuak 3bis artikuluan jasotzen duenez, oporrak garaiz eta behar bezala eskatzen direnean, eta ukazioa berariaz jakinarazita ez dagoenean, "Erregelamendu honetan jasotako oporrei, lizentziei eta baimenei buruzko administrazio-prozedurak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea hogei egunekoa izango da". Amaitzeko, honako hau dio: "Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaerak administrazio-isiltasunez baietsitzat jo ahal izango dira". Hau da, gehienez 20 egun daudela horrelako eskaera bati erantzuteko, eta erantzun espliziturik ez badago, eskaera hori administrazio-isiltasunez onartua geratuko dela.

Bada, San Jose Zentroan ez dira horrela egiten ari. Izan ere, egun bat lehenagora arte ari dira deitzen langileen telefono partikularrera, lan-ordutegitik kanpo, oporrak ukatzeko. Horrela, bat ez, bi arau urratzen ari dira: goian aipatutako 11/2009 Foru Dekretua, eta Datuak Babesteko 3/2018 Legea, zeinak 88. artikuluan ezartzen baitu lan-eremuan deskonexio digitala izateko eskubidea. Zehazki, hau ezartzen du: "Langileek eta enplegatu publikoek deskonexio digitalerako eskubidea izango dute, legez edo konbentzionalki ezarritako lan-denboratik kanpo, beren atseden-denboraren, baimenen eta oporren errespetua bermatzeko, bai eta norberaren eta familiaren intimitatearena ere".

Zerbitzuaren beharrak eta egun solteak eskatzea ez dira aitzakia araudian jasotako eskubide bat ukatzeko. Aitzakia merkea da "egun solte bat ez da ordezkatuko" bezalako argudioak erabiltzea; ez dago jasota eta ez da ezarri inongo arautan, eta, gainera, ez dugu onartuko langileei beren eskubideak ukatzeko erabiltzen jarraitzea. Ez dugu onartuko "zerbitzuaren beharrak" kontzeptua nolanahi eta edozertarako erabiltzea; beharrezkoa da premia horiek zein diren zehaztea, argudiatzea eta irizpide irmo eta objektibo batzuetan oinarritzea. Eta, jakina, lan-ordutegitik kanpo langile bakoitzaren telefono pertsonalera deitzea, legez kanpokoa izateaz gain, San Jose Zentroko Zuzendaritza langileen eskubideen aurka egiten ari den enegarren urraketa da.

Laburbilduz, langileek eskatutako oporrak eta baimenak garaiz eta behar bezala errespetatzea eskatzen dugu, une oro aplikatzekoa den araudia betez eta, era berean, lan-esparruan deskonexio digitalerako eskubidea errespetatuz. Horrez gain, egun solteak hartzeko baimenak ukatzea buka dadila exijitzen dugu, eta "zerbitzuaren beharrak" behar bezala argudiatu ditzatela.

El Centro San José está negando a la plantilla su derecho a disfrutar las vacaciones

ANADP 2020/01/13

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

La plantilla del Centro San José está viendo cómo sus derechos laborales, reconocidos por ley, están siendo vulnerados una y otra vez bajo excusas y pretextos sin peso argumental. Ante ello, desde LAB exigimos a la Dirección del centro que cumpla con lo establecido en la normativa, y permita al personal disfrutar de sus vacaciones y de su derecho a la desconexión digital.

El Decreto Foral 11/2009, de 9 de febrero, en su artículo 3bis, recoge que cuando las vacaciones se solicitan en tiempo y forma, y no hay notificación expresa de desestimación, “el plazo máximo para resolver y notificar los procedimientos administrativos relativos a las vacaciones, licencias y permisos recogidos en el presente Reglamento será de 20 días”. Concluye diciendo que “transcurrido dicho plazo sin haberse notificado resolución expresa, podrán entenderse estimadas por silencio administrativo las correspondientes solicitudes”. Es decir, que existe un máximo de 20 días para responder a una petición de este tipo, y en el caso de que no haya respuesta explícita, que dicha solicitud quedará estimada por silencio administrativo.

Pues bien, en el Centro San José no se está haciendo así. De hecho se está llamando hasta con un día de antelación al teléfono particular de las trabajadoras, fuera del horario de trabajo, para denegar las vacaciones. De esta forma se están vulnerando no una, sino dos normas: el Decreto Foral 11/2009 arriba citado, y la Ley de Protección de Datos 3/2018, que en su artículo 88 establece el derecho a la desconexión digital en el ámbito laboral. En concreto establece que “los trabajadores y los empleados públicos tendrán derecho a la desconexión digital a fin de garantizar, fuera del tiempo de trabajo legal o convencionalmente establecido, el respeto de su tiempo de descanso, permisos y vacaciones, así como de su intimidad personal y familiar”.

Ni las necesidades del servicio ni la solicitud de días sueltos sirven de excusa para denegar un derecho contemplado en la normativa. ¡Basta ya de utilizar argumentos como el de “un día suelto no se sustituye”! Ni está recogido ni se ha establecido en ninguna norma; y por supuesto, no vamos a consentir que se siga utilizando para negar sus derechos a los y las trabajadoras. Asimismo, tampoco vamos a permitir que se utilice de manera genérica el concepto de “necesidades del servicio”; es necesario argumentar en qué consisten tales necesidades y basárlas en unos criterios firmes y objetivos. Y desde luego, llamar fuera del horario de trabajo al teléfono personal de cada trabajadora, además de ilegal, es la enésima vulneración de derechos de la plantilla en la que está incurriendo la Dirección del Centro San José.

En resumen, exigimos que se respeten las vacaciones y permisos solicitados por el personal en tiempo y forma, cumpliendo en todo momento con la normativa aplicable y respetando, asimismo, el derecho a la desconexión digital en el ámbito laboral. Además, exigimos que se acabe con la denegación de permisos para días sueltos y que la aplicación “por necesidades del servicio” se argumente adecuadamente.