ADM SanJose

San Jose Zentroan esku hartzea

PAGNA 2019/12/09

NOPLOI institutuak arrisku psikosozialen azterketa bat egin du San Jose Zentroan, eta ondorioa izan da badirela hainbat arrisku-faktore lantokiko pertsonen arteko harremanei lotuak. Txostena ikusita, LABetik egoeraren larria salatzen dugu berriz ere, eta bertan proposatzen diren neurriak ez direla batere egokiak adierazten dugu.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esku-hartze tekniko bat egin du San Jose Zentroan, lantoki horretan detektatutako arazoak direla eta; zehazki, lantokiko pertsonen arteko harremanei lotutako arrisku psikosozialen prebentzioaren arloan.

Azterketa horren ondoriozko txostenaren arabera, ahalegin handiagoa egin behar da detektatutako arrisku psikosozialak benetan eta modu eraginkorrean murrizteko edo erabat desagerrarazteko, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legean eta Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduan ezarrita dagoen bezala.

Txostenaren arabera, hauexek dira berehalako prebentzio lana eskatzen duten arrisku faktoreak:

- Anbiguotasun handia lanpostu bakoitzaren eginkizunak, lanak eta erantzukizunak zehaztean: ez dago muga garbirik lanpostu eta/edo profesional batzuen eta besteen artean.

- Zentroa zuzentzeko estiloari dagokionez, agintekeria da nagusi. Arazo batzuetarako konponbideak aplikatzen dira agindu horiek betearazi behar dituzten langileen adostasunik gabe.

- Zentroko zuzendaritzaren eta Lantalde Teknikoko langile gehienen arteko komunikazioetan, maiz, gatazkak sortzen dira, eta estresa eragiten dute. Elkarrizketatutako langile gehienek adierazi dute hitzezko mehatxuak jaso edo entzun dituztela, zuzenean edo zeharka, baita haienganako edo taldekideenganako mespretxuzko hitzak ere.

Horren aurrean, hauek dira proposatu diren neurriak:

- Lanpostu guztiak analizatzea eta zehatz deskribatzea, anbiguotasunik gabe.

- Sistema bat ezartzea arreta emateko orduan gauzatu nahi diren plan berri edo aldaketei buruzko informazioa aldizka emateko.

- Lantalde Teknikoko profesional bakoitzaren prestakuntza beharrak aztertzea.

- San Jose Zentroko zuzendari posturako eskatzen diren gaitasunak analizatzea eta berariazko prestakuntzarako proposamen bat prestatzea.

- Zentroko lanpostuen arrisku psikosozialen ebaluazioa eguneratzea.

LABen iritziz, arrisku-faktoreak oso larriak dira eta txostenean proposatutako neurriak ez dira egokiak, arriskuen nolakotasunari erreparatuta gutxi eta desegokiak direlako. Erantzukizuna PAGNAko kudeatzaileena da, bere horretan mantentzen baitituzte San Jose Zentroan dauden jokabide batzuk, oso zaila egiten dutenak bertan lan egitea norberaren osasuna arriskutan jarri gabe.

Intervención en el Centro San José

ANADP 2019/12/09

Un estudio de los riesgos psicosociales elaborado en el Centro San José por el ISPLN ha concluido que existen factores de riesgo asociados a las relaciones interpersonales en el trabajo. Desde LAB, con el informe en la mano, nos reafirmamos en denunciar la gravedad de los riesgos y la poca o nula idoneidad de las medidas propuestas.

El Centro San José ha sido objeto de una intervención técnica del Instituto de Salud Pública y Laboral de Navarra debido a la problemática detectada en el Equipo Técnico, dentro del ámbito de la prevención de los riesgos psicosociales asociados a las relaciones interpersonales en el trabajo.

Según el informe de esta intervención, se deben incrementar los esfuerzos para llegar a una real y efectiva disminución o eliminación de los riesgos psicosociales detectados, según establece la Ley de Prevención de Riesgos Laborales y el Reglamento de los Servicios de Prevención.

En concreto, los factores de riesgo que requieren una intervención preventiva inmediata según este informe son:

- Ambigüedad elevada en las funciones, tareas y responsabilidades de cada puesto de trabajo, sin límites claros entre unos y otros puestos y/o profesionales.

- Estilo de dirección predominantemente autoritario, con aplicación de soluciones a problemáticas concretas sin el consenso de quienes tienen que ejecutarlas.

- Mecanismos de comunicación entre la dirección del centro y la mayoría del personal del Equipo Técnico que, habitualmente, generan estrés y conflictos. La mayoría de las personas entrevistadas han afirmado haber sufrido o haber escuchado amenazas verbales directas o veladas y/o mensajes de desprecio hacia sí mismos o hacia otros compañeros/as del equipo.

Ante estos hechos, las medidas propuestas son:

- Analizar y describir cada uno de los puestos de trabajo sin ambigüedades.

- Establecer un sistema de información periódica sobre los nuevos planes o cambios en la atención.

- Estudiar las necesidades de formación de los diferentes profesionales del Equipo Técnico.

- Analizar las competencias requeridas para el puesto de Dirección del Centro San José y elaborar una propuesta formativa específica.

- Actualizar la evaluación de riesgos psicosociales de los puestos del centro.

Desde LAB, vemos que los factores de riesgo son muy graves y que las medidas propuestas en el informe no son adecuadas, por insuficientes y poco acordes a la magnitud de los riesgos. La responsabilidad es de la Gerencia de la ANADP, que sigue manteniendo las circunstancias que hacen que en el Centro San José sea muy difícil trabajar sin poner en riesgo la salud de las personas empleadas.