ADMope

Haur-hezitzaile izateko oposizioarekin kezkatuta dago LAB

PAGNA 2019/11/25

Haur-hezitzaileen oposizioa hasi berritan, lehen proba gainditu duten pertsonen kopurua oso eskasa dela ikusita, LAB beldur da ez ote diren beteko deitutako hamaika plazak. LABek beti defendatuko du oposizio bateko probak bete nahi den lanpostuaren mailara egokitu behar direla.

Joan den larunbatean, azaroaren 16an, hasi zen Nafarroako Gobernuaren ardurapeko hamaika haur hezitzaile izendatzeko oposizioa. Egun horretan egin zen lehen proba, lanpostuari eta legeriari buruzko gai-zerrenda espezifikoei buruzko ezagutzak neurtzen dituena. Probaren emaitza kezkatzeko modukoa izan da: aurkeztutako 897 pertsonetatik 24k bakarrik gainditu zuten proba, eta oposizioarekin jarraitu ahal izango dute.

Gure ustez, datu horiek agerian uzten dute oposiziora atera diren hamaika plazak erabat bete gabe gelditzeko arriskua. Kaltegarritzat jotzen dugu plaza hutsak geratzea, gastu izugarria – denboran, baliabidetan eta dirutan- duen oposizio baten ondoren. LABen ustez, oposizio baten helburua da une jakin batean identifikatutako beharrak asetzea, eta helburu hori ez betetzeak porrota dakarkio administrazioari.

Era berean, aurkeztutako pertsonen kopurua eta gainditutakoena ikusita, zalantza sortzen zaigu probako galderen zailtasun-mailaren inguruan (bi proba izan ziren: bata, legeriari buruzkoa eta , bestea, oposizioan zegoen lanpostuari buruzkoa). Horren aurrean, LABek nabarmendu nahi du oposizio baten galderen zailtasun mailak bat egin behar duela lortu nahi den lanpostuaren mailarekin. Gainera, ez dugu ahaztu behar zailtasun horren mende egongo dela sortzen den kontratazio-zerrenda luzeagoa edo laburragoa izatea, eta, beraz, etor daitezkeen beharrak asetzeko balio izatea.

LAB muestra su preocupación respecto a la oposición de educadora infantil

ANADP 2019/11/25

Ante el reciente inicio de la oposición a educadora infantil y de las escasísimas personas que han aprobado la primera prueba, LAB muestra su temor a que no se lleguen a completar las once plazas convocadas. Desde LAB siempre defenderemos que las pruebas de una oposición se adecúen al nivel correspondiente al puesto de trabajo que se pretende cubrir.

El pasado 16 de noviembre se dio inicio a la oposición para nombrar a once educadoras infantiles a cargo del Gobierno de Navarra. Ese día tuvo lugar la primera de las pruebas de la oposición, la que mide los conocimientos acerca de los temarios específico del puesto de trabajo y de legislación. El resultado de la prueba fue abrumador: de las 897 personas presentadas, únicamente 24 aprobaron la prueba y podrán continuar con la oposición.

Este dato deja a la luz, a nuestro entender, el riesgo de que las once plazas que se han sacado a oposición no se lleguen a cubrir por completo. Vemos contraproducente que tras una oposición que supone un gasto enorme de tiempo, efectivos e incluso económico, al llegar a su fin, queden plazas desiertas. En LAB entendemos que el objetivo de una oposición es cubrir las necesidades identificadas en un momento dado, y si no lo cumple por completo, supone un fracaso para la administración.

Asimismo, el número de personas aprobadas respecto a las presentadas, genera la duda acerca del nivel de dificultad que presentaban las preguntas de la prueba (que a su vez constaba de dos pruebas, la de legislación y la específica relativa al puesto de trabajo para el que se opositaba). Ante ello, desde LAB queremos recalcar la necesidad de que la dificultad de las preguntas de una oposición vaya en consonancia con el nivel del puesto de trabajo al que se opta. Además, no debemos olvidar que de esa dificultad dependerá también la lista de contratación que se forme sea más larga o más breve, y por ende, sea capaz de cubrir las necesidades que surjan o no.