LOGO mahai orokorra

 2019ko LEPak sindikatuen oniritzirik gabe segitzen du aurrera

Administrazioa 2019/10/31

Joan den ostegunean amaitu zen 2019ko lan-eskaintza publikoaren eztabaida Mahai Orokorrean. Aurreko astean Nukleoko deialdiarekin gertatu zen bezalaxe, oraingoan Osasunbideko deialdia eta unibertsitateaz kanpoko irakasleen deialdia sindikatuen onespena lortu gabe joan ziren. Irakasleen LEParen bozketa argia izan zen (aldeko sindikatu bakarrarekin), baina Osasunbideko deialdiaren bozketa erabatekoa izan zen, sindikatu guztiok agertu baikinen horren aurka.

1. PUNTUA: 2019ko LEPa. Hainbat saio egin ondoren, joan den ostegunekoak eman zion bukaera 2019ko LEPari buruzko eztabaidari. Negoziazio Mahai Orokorretik pasatu ondoren, gobernu bilkuran tratatu beharko dute orain, eta abenduko zubien aurretik onartzea espero dute, urtea amaitu baino lehen argitaratu ahal izateko.

Osasunbideko LEPa: Mahai Orokorreko sindikatuen alegazioen ondoren, Osasun Departamentuak Oinarrizko Osasun Laguntzako medikuen hiru plaza gehiago baino ez zituen sartu (espezialisten hiru plazaren kaltetan: farmaziako bat Lizarran, urologiako bat Ospitalgunean eta kardiologiako bat Tuteran). Gaineratu zutenez, Zuzendaritzak aurreko astelehenean kontseilariarekin izan zuen bilera batean, kontseilariak konpromisoa hartu zuen hurrengo deialdian C eta D mailetako plaza gehiago sartzeko. Mahai Orokorreko sindikatu guztiak deialdi honen aurka agertu ginen.

Osasunbideko LEPak desoreka bikoitza aurkezten duela ikusten dugu LABen: alde batetik, mediku espezialistei mesede egiten die, Oinarrizko Osasun Laguntzako medikuen eta SNU-SUEren kaltetan; eta, bestetik, medikuei lehentasuna ematen die, gainerako kategorien aldean. Osasunbidearen arazoa ez da mediku falta, baizik eta antolaketa-egituretan eta fakultatiboen kolektiboan egiten den kudeaketa negargarria, lanbide-kategoria guztietara zabal daitekeena. Gainera, ez dugu ahaztu behar Santos Indurain kontseilariak 2019ko LEPan sartuko diren lanpostuak zehazteko erabilitako irizpide politikoak Mahai Orokorreko sindikatu guztien aurkako botoa lortu zuela.

Unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan-eskaintza publikoa: Hezkuntza Departamentuak joan den asteko proposamenaren antzeko deialdia aurkeztu zigun Mahai Orokorreko sindikatuoi. Bi plaza besterik ez dira kendu (bata Geografia eta Historia espezialitatekoa eta bestea Fisika eta Kimika espezialitatekoa, biak gaztelaniaz), eta Nekazaritzako Ekoizpen Prozesuen espezialitateari gehitu; hala, espezialitate horren 4 plaza gehituta, datorren ekainean atera ahal izanen dira. Osasunbidearen kasuan bezala, irakasleen deialdia ere ez zen onartu, sindikatu baten aldeko botoa izan baitzuen, hiruren kontrako botoak, eta LABen abstentzioa.

Zergatik eman genuen abstentzioa? Aldeko botoa eman ahal izateko, Hezkuntzari eskatu genizkion hiru baldintzei emandako erantzunarengatik. Alegia, LABek honako hiru "baldintza" hauek eskatuak zituen: bata, egungo premiekin bat ez etortzeagatik baztertu ziren 155 plazak berreskuratzea; bigarrena, aurreko deialdietan bete gabe geratu ziren plazak berriro ateratzea; eta, azkena, ahalik eta lasterren argitaratzea epaimahaien lana arautuko duten ebaluazio-irizpideak, bai proba praktikoan, bai gainerako ariketetan. Horiez gain, deialdia zein epaimahaien osaketa ahalik eta azkarren argitaratzeko ere eskatua genuen, beranduenez urtarrila-otsailean. Hezkuntzak adierazi zigun deialdi honetarako ezetsitako 155 plazak berreskuratzeko aukera aztertzen ari zirela (nahiz eta oso zaila ikusten zuten), eta aurreko deialdian bete gabeko plazetatik ahalik eta gehien berreskuratuko zituztela (zehazki, Haur eta Lehen Hezkuntzako 80 plaza berreskuratuko dituztela iragarri dute, Bigarren Hezkuntzako eta LHko 78, eta Kontserbatorioko 12), nahiz eta asko ezin diren berreskuratu. Horregatik, Hezkuntzak neurri batean gure premisak onartu zituela baloratu ondoren, LABek abstentzioaren alde egin zuen.

Informatzen jarraituko dugu.

La OPE de 2019 sigue adelante sin el visto bueno sindical

Administrazioa 2019/10/31

El pasado jueves se puso fin al debate en Mesa General de la OPE de 2019. Tal y como sucedió la semana anterior con la convocatoria de Núcleo, las de Osasunbidea y Personal docente no universitario también cerraron este capítulo sin lograr la aprobación sindical. Si la votación de la OPE de docentes fue clara (con un único sindicato a favor), la de Osasunbidea fue rotunda, ya que todas las organización sindicales nos posicionamos en contra de la misma.

1º PUNTO: OPE 2019. Tras varias sesiones, la del pasado jueves fue la que puso punto final al debate sobre la OPE de 2019. Después de pasar por la Mesa General de Negociación, ahora deberá ser tratada en sesión de gobierno, y esperan que se apruebe antes de los puentes de diciembre para poder publicarla antes de fin de año.

OPE de Osasunbidea: Tras las alegaciones de los sindicatos presentes en Mesa General, desde Salud únicamente incorporaron tres plazas más de médico de Atención Primaria (en detrimento de tres plazas de especialista: una de farmacia en Estella, una de urología en el CHN y una de cardiología en Tudela). Añadieron, además, que en una reunión que Dirección General de Salud mantuvo el lunes anterior con la Consejera, ésta se comprometió a valorar la opción de incluir más plazas de los niveles C y D en la próxima convocatoria. Todos los sindicatos de Mesa General nos posicionamos en contra de esta convocatoria de Salud.

Desde LAB vemos que la OPE de Osasunbidea presenta una doble descompensación: por una parte la que favorece al personal médico especialista en detrimento del de Atención Primaria y SNU-SUE; y por otra, la que prima al personal facultativo respecto al resto de categorías. El problema que tiene Osasunbidea no es la falta de médicos, sino la nefasta gestión que se realiza tanto de las estructuras organizativas como del colectivo de facultativos, extensible a todo el conjunto de categorías profesionales. Además, no debemos olvidar que el criterio político utilizado por la Consejera Santos Induráin para determinar los puestos de trabajo que se incorporan a la OPE 2019 de Salud tiene el dudoso honor de haber conseguido el voto en contra de todas las organizaciones sindicales de la Mesa General.

OPE de docentes no universitarios: Desde el Departamento de Educación se presentó a los sindicatos de la Mesa General una convocatoria que dista muy poco de la propuesta de la semana pasada. Únicamente se han eliminado dos plazas (una de la especialidad de Geografía e Historia y otra de Física y Química, ambas en castellano) para añadírselas a la especialidad de Procesos de Producción Agraria y así, sumando 4 plazas de ésta, poder sacarla a oposición el próximo mes de junio. Como en el caso de Osasunbidea, la convocatoria de docentes tampoco se aprobó, ya que contó con el voto favorable de un sindicato, los votos en contra de tres organizaciones, y la abstención de LAB.

Nuestra postura vino condicionada por la respuesta dada desde el Departamento de Educación a las “condiciones” que solicitamos para poder darle la aprobación. Desde LAB solicitamos tres “requisitos” para emitir un voto favorable a la OPE de docentes: que se recuperen las 155 plazas que se descartaron por no encajar en las necesidades actuales, que se vuelvan a sacar las plazas que en las anteriores convocatorias se quedaron sin cubrir, y que se publiquen lo antes posible los criterios de evaluación que regirán la labor de los tribunales, tanto en la prueba práctica como en el resto de ejercicios. Finalmente, también solicitamos que se publiquen tanto la convocatoria como la composición de los tribunales lo antes posible, a más tardar en enero-febrero. Desde el Departamento de Educación nos indicaron que están estudiando la posibilidad de recuperar las 155 plazas desestimadas para esta ocasión (aunque lo ven muy complicado), y que de las plazas no cubiertas en la convocatoria anterior van a recuperar el máximo posible (en concreto han anunciado que recuperarán 80 de infantil y primaria, 78 de secundaria y FP, y 12 de conservatorio) aunque hay muchas que no se pueden recuperar. Por eso, tras ver que Educación aceptó nuestras premisas en cierta medida, LAB optó por la abstención.

Seguiremos informando.