SZK bozketak txiki

Azaroaren 10eko eta 17ko hauteskundeetan parte hartu ahal izateko lan baimenak

Administrazioa 2019/11/07

Hurrengo azaroaren 10ean eta 17an Nafarroako langileok hautetsontziekin hitzordua dugu. Lehenbizikoan Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeak izango ditugu, eta bigarrenean, maiatzaren 26an eratu ezin izan ziren udal eta kontzejuak aukeratuko ditugu. Hona hemen egun horietan lan egin beharra duten langileentzat dauden baimenen gaineko informazio guztia.

Botoa ematea betebeharra izaki, legez arautua dago hori betetzeko ezinbesteko denbora baimendua izatea. Horri esker, hauteskunde-egunean zerbitzua eman behar duten langileek gehienez ere 4 ordu libre hartu ahal izango dituzte beren lan-ordutegian, boto-eskubidea baliatzeko. Nafarroan, urriaren 9ko 121/2019 EBAZPENAK zehazten ditu baimen horiek, eta honako arau hauek ezartzen ditu langileei botoa emateko eskubidea errazteko:

a) Hauteskunde-mahaiak irekita daudelarik lanean arituko ez diren edo lanean bi ordutik beheiti arituko direnak: ez dute izango baimen ordaindurako eskubiderik.

b) Hauteskunde-mahaiak irekita daudelarik bitik lau ordura bitartean lanean arituko direnak: bi orduko baimen ordaindua izango dute.

c) Hauteskunde-mahaiak irekita daudelarik lautik sei ordura bitartean lanean arituko direnak: hiru orduko baimen ordaindua izango dute.

d) Hauteskunde-mahaiak irekita daudelarik sei ordutik gora lanean arituko direnak: lau orduko baimen ordaindua izango dute.

Orduak hauteskunde-ordutegiaren barruan ordaindu behar dira, baina horiek zehaztea enpresari dagokio, antolatzeko eta zuzentzeko duen eskubidearen barruan. Hona hemen hauteskunde-egun batean gerta daitezkeen kasuak:

Lanaldi murriztua → Lana lanaldi murriztuan egiten bada, baimena ere proportzioan murriztuko da.

Hauteskunde-mahaietako presidentea edo bokala eta kontu-hartzailea → hauteskunde-egunean lan egiten badute, lanaldi osoko baimen ordaindua izateko eskubidea dute, eta, kasu guzietan, hurrengo eguneko lanaldia 5 ordu murrizteko.

Ahaldunak → hauteskundeen egunean lan egiten badute, bozketaren egunean ordaindutako baimena izateko eskubidea dute.

Gaueko txanda → hauteskunde-mahaietako kideren batek, kontu-hartzaile edo ahaldun izendatutakoak, gaueko txandan lan egin behar badu hauteskunde-egunaren bezperan, enpresako zuzendaritzak, betiere interesdunak hala eskatuta, gau horretako txanda aldatu egin beharko du.

Botoa eman ahal izateko zailtasun erantsiak → Langileek beren bizilekutik urrun lan egiten badute edo hauteskunde-egunean botoa emateko eskubidea zailtzen duten beste arrazoi batzuk badituzte, aukera eman beharko zaie lan-ordutegian 4 ordu libre izateko, erroldan inskribatuta daudela egiaztatzen duen ziurtagiriaren eskaera pertsonalki egin dezaten, bai eta botoa postaz bidaltzeko ere.

Baimen horiek baliatzeko, aurreabisua eta justifikazioa behar dira. Horretarako, boto-ziurtagiria aurkeztea edo dagokion hauteskunde-mahaiak egiaztatzea frogagiri izanen dira.

Permisos laborales para poder participar en las jornadas electorales del 10 y 17 de noviembre

Administrazioa 2019/11/07

Los próximos 10 y 17 de noviembre los y las trabajadoras navarras tenemos cita con las urnas. En el primero se celebrarán elecciones generales al Congreso y al Senado españoles, y del segundo saldrán las corporaciones municipales y concejiles que que no salieron del pasado 26 de mayo. He aquí la información acerca de los permisos para las personas a las que les toque trabajar los días 10 y 17 de noviembre.

El sufragio activo se encuadra dentro de los permisos que deben concederse por el tiempo indispensable para el cumplimiento del deber. Este permite que las personas trabajadoras que deban prestar sus servicios durante la jornada electoral puedan disponer de hasta 4 horas libres para el ejercicio del derecho del voto dentro de su horario laboral. En Navarra la determinación de estos permisos queda establecida por la RESOLUCIÓN 121/2019, de 9 de octubre, y establece las siguientes normas para facilitar el derecho al voto a las personas trabajadoras:

a) Cuyo horario de trabajo no coincida con el de apertura de las mesas electorales, o lo haga por un periodo inferior a dos horas: no tendrán derecho a permiso retribuido.

b) Cuyo horario de trabajo coincida en dos o más horas y menos de cuatro con el horario de apertura de las mesas electorales: disfrutarán de permiso retribuido de dos horas.

c) Cuyo horario de trabajo coincida en cuatro o más horas y menos de seis con el horario de apertura de las mesas electorales: disfrutarán de permiso retribuido de tres horas.

d) Cuyo horario de trabajo coincida en seis o más horas con el horario de apertura de las mesas electorales: disfrutarán de permiso retribuido de cuatro horas.

Estas horas deben ser retribuidas dentro del horario electoral, aunque su determinación compete a la empresa como parte de su derecho de organización y dirección. A continuación se especifican los diferentes casos que puedan darse en una jornada electoral:

Jornada reducida → Cuando el trabajo se preste en jornada reducida el permiso se reducirá de forma proporcional.

Presidente o Vocal de las mesas electorales e Interventores → si trabajan el día de las elecciones, tienen derecho a un permiso retribuido de jornada completa y, en todo caso, a una reducción de su jornada de trabajo de 5 horas el día inmediatamente posterior.

Apoderados → si trabajan el día de las elecciones, tienen derecho a un permiso retribuido durante el día de la votación.

Turno de noche → si alguno de los miembros de las mesas electorales, designados interventores o apoderados, debiera trabajar en el turno de noche en la fecha inmediatamente anterior a la jornada electoral, la dirección de la empresa, siempre a petición de la persona interesada, deberá cambiar el turno de dicha noche.

Dificultades añadidas para poder votar → En caso de trabajar lejos de su domicilio u otras causas que dificulten el ejercicio del derecho al voto el día de las elecciones, se deberá posibilitar que este personal disponga, en su horario laboral, de hasta 4 horas libres para que puedan formular personalmente la solicitud de certificación acreditativa de su inscripción en el censo, así como para la remisión del voto por correo.

El ejercicio de estos permisos exige preaviso y justificación. A estos efectos sirve como justificante la presentación de certificación de voto o la acreditación de la mesa electoral correspondiente.