LOGO mahai orokorra

Hezkuntza Departamentuak 2018ko plaza guztiak jasotzen ez dituen LEP bat proposatu du

Administrazioa 2019/10/27

Joan den ostiralean egindako Mahai Orokorrean, Hezkuntza Departamentuak LEP deialdi bat aurkeztu zigun, baina bertan ez dira jasotzen 2018ko LEPetik oraindik deitu gabe dauden plaza guztiak. Horren aurrean, LABek bere desadostasuna agertu zuen, eta lehenbailehen dei ditzatela eskatu genuen. Horrez gainera, Mahaian, 2020ko lan egutegia onartu zen, eta Osasun Departamentuak hitz eman zuen aste honetan bere LEPari buruzko bigarren proposamen bat aurkeztuko duela, non oinarrizko osasun laguntzako mediku gehiago egongo diren.

1. puntua: 2020ko lan egutegia: hainbat bilkuraren ondoren, 2020ko lan egutegia arautuko duen foru aginduaren behin betiko testua onartu zen. Funtzio Publikoak joan den astean erantsitako testua (arratsaldeko txanda finkoa duten langileek uztailaren 6an libratu behar dutela esplizituki jasotzen duena), ez zen sindikatuen gustukoa izan; beraz, testua atal hori gabe onartu zen. Horri dagokionez, LABeko ordezkariak azpimarratu zuen "zerbitzu zentralak ondo egitea” espero dugula. 

2. puntua: 2019ko LEPa: nukleoko LEPari dagokionez, azken testuak ez du LABen eskakizunetako bat bera ere jasotzen (suhiltzaile-plaza gehiago sartzea egiturazko orduak eta erreklutamenduak aztertu ondoren, deialdian basozainen eta SOS zerbitzuko operadoreen plazak sartzea, eta deialditik ateratzea foruzainen plazak). Eskaera horietako bat ere ez zen onartu, baina Funtzio Publikoak aurreratu zuen hurrengo lan-eskaintza publikoan aztertuko dituztela, eta lan eskaintza hori 2020aren hasieran negoziatzeko konpromisoa hartu zuten.

Eskaera bakar bat ere onartu ez zigutenez, LABek LEParen aurka bozkatu zuen. Hala ere, itxaropentsu gaude; izan ere, Funtzio Publikoak hitz eman zuen 2020ko LEPa urte hasieran negoziatuko dela, iragarri zuen SOS zerbitzuko operadoreen plazak sartuko direla eta onartu zuen suhiltzaile-plazen kopurua azken urteotan egindako egitura- eta erreklutamendu-orduen azterketa baten ondoren ezartzea.

Osasunbideko LEPari dagokionez, Osasun Departamentuak iragarri zuen aste honetan bertan beste proposamen bat helaraziko diela sindikatuei, non, departamentuak hartutako irizpide politikoa alde batera utzi gabe ere, oinarrizko osasun laguntzako mediku gehiago sartuko diren, mediku espezialisten plaza batzuen kaltetan. Gainera, Osasun Departamentuak iragarri du proposamen berrian ez dutela beste kategoria profesionalik sartuko, horrelako plazen beharra agerikoa bada ere. Era berean, adierazi zuten ez dutela departamentuarekin hitz egin hurrengo LEPean C eta D mailetako lanpostuak sartzeko beharrari buruz, Mahai Orokorrean gauden sindikatuok behin baino gehiagotan eskatu diegun bezala.

Unibertsitateaz kanpoko irakasleen LEPari dagokionez, Hezkuntza Departamentuak azaldu zuen 2018ko LEPeko plazen azterketa bat egin dutela, eta ondorioztatu dutela une honetan ez dagoela beharrik plaza horietatik 155 sartzeko deialdi honetan, gaur egun dauden premiekin bat ez datozelako. Horren harira, iragarri zuten juridikoki aztertzen ari direla 2018ko deialdia alda daitekeen, 155 lanpostu horiek desblokeatu ahal izateko, baina lan zaila dela uste dute. Edonola ere, datorren ekainerako unibertsitateaz kanpoko irakasleen plazen deialdia honako hau izango da: ESTEKA.

LABen ikusi dugu Hezkuntza Departamentuak egindako azterketak erakutsi duela, 2018ko lan-eskaintza publikoaren deialdiari dagokionez, aurreko ikasturtean egin genituen abisuak arrazoizkoak zirela. Orain, LABetik eskatu dugu ahal den guztia egin dezatela plaza horiek gal ez daitezen eta blokeatuak geratu diren plaza horiek ahalik eta azkarren deitzeko.

LEParen puntu honekin amaitzeko, Funtzio Publikoak sindikatuei eskatu zien proposamen bat egin zezatela LEP honetan genero-indarkeriaren biktimentzat nukleoan erreserbatu behar diren 7 plazak banatzeko moduari buruz (zein kategoriatan kokatu). Gogoratu behar da LEP guztietan plazen % 2 gorde behar direla kolektibo horrentzat, eta, iragarritako guztirako kopuruaren arabera, oraingoan, Osasunbidean 8 plaza eta nukleoan 7 plaza direla erreserbatu beharrekoak.

Informatzen jarraituko dugu.

Educación propone una OPE donde no están todas las plazas correspondientes a 2018

Administrazioa 2019/10/27

En la Mesa General celebrada el pasado viernes, el Departamento de Educación propuso una convocatoria de OPE donde no han introducido todas las plazas pendientes de la OPE de 2018. LAB ya mostró su disconformidad y solicitó que se convoquen cuanto antes. En la Mesa también se aprobó el calendario laboral del 2020 y el Departamento de Salud se comprometió a presentar esta semana una segunda propuesta donde haya más médicos de atención primaria.

1º PUNTO: Calendario laboral del 2020: Tras varias sesiones, se aprobó el texto definitivo de la orden foral que regirá el calendario laboral del 2020. El añadido que Función Pública introdujo la semana pasada para intentar recoger explícitamente que los y las trabajadoras con turno fijo de tarde deben librar el 6 de julio no gustó a los sindicatos, con lo cual, el texto fue aprobado sin ese apartado y según el delegado de LAB, “confiando en el buen hacer de servicios centrales”.

2º PUNTO: OPE 2019: En cuanto a la OPE de núcleo, el último texto no contempla ninguna de las solicitudes de LAB (introducir más plazas de bombero tras un estudio de las horas estructurales y de reclutamientos, incorporar a la convocatoria plazas de Guardas Forestales y personal operador de SOS, y sacar de la convocatoria las plazas de Policía foral). Ninguna de ellas fue aceptada, aunque desde Función Pública adelantaron que las estudiarán en la OPE siguiente, la cual se comprometieron a negociarla a principios del 2020. 

Motivada por la negativa a introducir ninguna de sus solicitudes, LAB votó en contra de la OPE. Aun así nos mostramos esperanzadas por lo siguiente: el compromiso adquirido por Función Pública de negociar la OPE de 2020 a principios de año, el anuncio de que en la misma se incorporarán las plazas de personal operador de SOS, y el sí dado a que el número de plazas de bombero se establezca tras un estudio de las horas estructurales y de reclutamientos realizados estos últimos años.

En cuanto a la OPE de Osasunbidea, desde el Departamento anunciaron que trasladarán esta misma semana a los sindicatos una nueva propuesta que, aunque no abandone el criterio meramente político seguido desde la Consejería, incorporará mayor número de médicos de Atención Primaria en detrimento del número de plazas de facultativos especialistas. El Departamento ha apuntado, además, que en la nueva propuesta no van a incorporar otras categorías profesionales, aunque quede patente la necesidad de plazas. Negaron, asimismo, haber hablado con la Consejería acerca de la necesidad de incluir puestos de los niveles C y D en la próxima OPE, tal y como les hemos solicitado en repetidas ocasiones los sindicatos presentes en la Mesa General.

En cuanto a la OPE de docentes no universitarios, desde el Departamento de Educación explicaron que han llevado a cabo un estudio de las plazas de la OPE de 2018 y que han concluido que existe un total de 155 plazas para las que no existe posibilidad real de sacarlas ahora a concurso por no encajar en las necesidades actuales. Anunciaron, al respecto, que están estudiando jurídicamente la posibilidad de modificar la convocatoria de 2018 para poder desbloquear esas 155 plazas, pero se antoja una labor complicada. Sea como fuere, la convocatoria de plazas de docentes no universitarios para el próximo mes de junio será la siguiente: ENLACE.

En LAB hemos visto cómo el estudio realizado por el Departamento de Educación ha demostrado que nuestros avisos del curso anterior respecto a la convocatoria de OPE 2018 eran reales. Ahora, desde LAB hemos solicitado que se haga todo lo posible para que no se pierdan y se convoquen lo antes posible esas plazas que han quedado bloqueadas.

Para finalizar con este punto de la OPE, desde Función Pública solicitaron a los sindicatos que hagamos una propuesta sobre cómo repartir (en qué categorías ubicar) las 7 plazas de núcleo que se decidió introducir en esta OPE para víctimas de violencia de género. Cabe recordar, que se debe reservar a este fin un 2% de las plazas de una OPE, y que atendiendo a los números, en esta ocasión se decidió reservar 8 plazas en Osasunbidea y 7 en núcleo.

Seguiremos informando.

   
 LOGO LAB NA
LAB Administrazioa Nafarroa Tfno 848 427 106 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Lizarra kalea, 3-1. IRUÑEA