ADMfraude

LABek irizpide zuzentzaile bat sartzea eskatuko du LEPera aterako diren plazak hautatzeko orduan irregulartasunak saihesteko

Administrazioa 2019/10/24

LABen jakin dugu jarduketa irregularrak egon direla zenbait pertsona eta/edo lanpostu kontratatzeari dagokionez. Horrek 2019ko lan-eskaintza publikoan eta hurrengoetan izan ditzakeen ondorioak direla eta, LABek Funtzio Publikoari eskatuko dio irizpide zuzentzaile bat sar dezala jokabide horiek saihesteko.

Joan den ostiralean Funtzio Publikoak Negoziazio Mahai Orokorrean ordezkaritza dugun sindikatuei aurkeztu zigun lan-eskaintza publikoaren proposamenaren ondoren, epea ireki da sindikatuok gure ekarpenak eta eskaerak egin ditzagun. Behin hori eginda, Zuzendaritza Nagusitik erabakiko dute zein ekarpen onartu eta zein ez, azkenik LEPa onartzen saiatzeko. Prozesu hori normalean luzeagoa izaten bada ere, aste gutxiren buruan bukatzea espero da, LEPa urtea amaitu baino lehen onartu behar baita, bertan sartutako plazak gal ez daitezen.

LABek egingo dituen ekarpenen artean aipagarriena da irizpide zuzentzaile bat ezartzea aterako diren lanpostuak aukeratzeko, jakinarazi zaizkigun jarduketa irregularrei bukaera emateko asmoz. Gaur egun, irizpide orokor batek finkatzen du lanpostu berean zer plaza aterako diren LEPera eta zer plaza ez. Printzipio orokor horren arabera, lanpostu berean hutsik dauden plaza guztiak LEPera ateratzerik ez badago, "aldi baterako kontratatuekin etenik gabe beteta egon diren plaza hutsak aukeratzen dira LEPean sartzeko, egoera horretan antzinatasun handiena duenetik hasi eta antzinatasun-irizpide horri jarraikiz".

A priori ados gaude arauarekin; hasiera batean, aldi baterako langileekin denbora gehien bete diren plaza hutsak modu finkoan betetzea bilatzen du. Hala ere, badakigu kontratazio irregularrak egon direla, inoiz ere plaza bat edo bestea deialdi publikora atera ez dadin bilatuz. Hori dela eta, LABek irizpide zuzentzaile bat aurkeztuko dio Funtzio Publikoari, jardunbide oker horiei bukaera emateko, honako hau, alegia: lan-eskaintza publikoan sar daitezela, lehenbizi, iruzurrezko kontratazioa izan duten plazak, plaza horiek betetzen dituzten pertsonen antzinatasuna edozein dela ere. Iruzur bidez betetako plaza horiek sartu ondoren, ados gaude irizpide orokorra aplikatzen jarraitzearekin.

LAB solicitará introducir un criterio corrector para evitar irregularidades en la selección de plazas para sacar a OPE

Administrazioa 2019/10/24

En LAB hemos tenido constancia de que ha habido actuaciones irregulares en cuanto a la contratación de varias personas y/o puestos. Debido a las consecuencias que ello puede tener tanto en la OPE 2019 que en breve se presentará, como en las venideras, LAB solicitará a Función Pública la introducción de un criterio corrector para evitar ese tipo de conductas.

Tras la propuesta de OPE que Función Pública presentó el pasado viernes a los sindicatos que tenemos representación en la Mesa General de Negociación, se ha abierto el plazo para que las organizaciones sindicales hagamos nuestras aportaciones y contra-ofertas. Una vez hecho esto, desde la Dirección General decidirán qué aportaciones aceptan y cuáles no, para finalmente intentar aprobar la OPE. Este proceso, aunque suele ser de mayor duración generalmente, se espera llevarlo a término en pocas semanas, ya que debe aprobarse antes de fin de año para que las plazas incluidas en la misma no se pierdan.

Entre las aportaciones que desde LAB vamos a realizar destaca la de un criterio corrector que pretende poner fin a unas actuaciones irregulares de las que hemos sido informadas. Actualmente existe un criterio general que señala dentro de un mismo puesto qué plazas serán sacadas a OPE y qué plazas no. Este principio dice que, en el caso de que no se saquen a OPE todas las plazas vacantes de un mismo puesto, “se eligen para incluir en la misma las plazas vacantes ocupadas de manera temporal e ininterrumpida en orden de mayor a menor antigüedad”.

A priori estamos de acuerdo con la norma, que parece buscar el fin de las vacantes que durante más tiempo han sido cubiertas con personal temporal. Sin embargo, tenemos constancia de que ha habido contrataciones irregulares, algunas incluso buscando el fin de evitar que tal o cual plaza salga a convocatoria. Ante ello, desde LAB presentaremos a Función Pública un criterio corrector que ponga fin a ese tipo de malas prácticas. Propondremos lo siguiente: que el criterio primero sea que se incluyan en la OPE aquellas plazas en las que se haya detectado contratación en fraude, independientemente de la antiguedad de las personas que las ocupan. Una vez se hayan incorporado esas plazas en fraude, mantenemos nuestra conformidad a que se siga aplicando el criterio general.