ADM euskarafobia

Euskarafobia gori-gorian Nafarroan

Administrazioa 2019/10/23

Onartezina da Nafarroako Auzitegi Gorenak UGTk Euskararen Dekretuaren kontra jarritako helegitea dela eta hartutako erabakia. Eleaniztasuna inoiz baino baloratuago dagoen garaiotan, LABen iritziz, ulertezina da hizkuntza eskubideen berdintasunaren aurka halako egoerak jasan behar izatea. Euskarak, hizkuntza gutxitua den heinean, babes neurriak behar ditu, bere aldeko neurri positiboak hain zuzen ere, eta ez diskriminatutako hizkuntza izaerarekin jarraitzeko bideak zabaldu.

LAB auzitara eramandako dekretuaren kontra azaldu zen euskararen normalizazioaren bidean arautzen ziren aurrerapausoak hutsaren hurrengoa zirelako eta batez ere, egun indarrean dagoen Euskararen Legearen altzoan sortutako edozein dekretuk ezin dituelako bermatu inondik inora Nafarroako hiritarron hizkuntza eskubide demokratikoak, Europako Hizkuntza Gutxituen Kartan aitortuak direnak. Bai dekretuak, bai Legeak, nafar batzuen beste batzuekiko diskriminazioa arautuz, ontzat ematen dute inon gertatzen ez den zonifikazioa euskara bertako hizkuntza izanik. Epai honek berresten du LABen posizioa zuzena izan zela eta ezinbestekoa bezain premiazkoa dela euskara lege berri bat, hiritar guztien hizkuntza eskubideak aitortuko dituena, diskriminaziorik sortuko ez duena eta hiritarrei aukera emanen diena hautatzeko zein bertako hizkuntza erabili nahi duten administrazioarekin.

Arras kezkagarria da ikustea PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak sinatutako akordio programatikoan ez dela inondik inora kolokan jartzen nafarron artean hizkuntza segregazioa sortzen duen lege baztertzailea. Ezin ahantzi aurreko legegintzaldian PSNren ekimenez eta Izquierda-Ezkerra eta eskuinaren babesarekin irakaskuntzan irakasle elebidunei elebakarrekiko ezarritako diskriminazioa eta zigorra gainontzeko eremu eta tokietan erabiltzen den zerrenda bakarra eragotziz. Oraingoan koherenteena litzateke, Geroa Bai egungo gobernuko kide izanik, Auzitegi Gorenaren ebazpenaren kontra helegitea jartzea aurreko gobernuak onartutako dekretua defendatuz eta, edozein kasutan, lan deialdietan euskara meritutzat hartzea ala ez administrazioaren esku uzten denez gero, gobernuak bermatzea hala izanen dela Nafarroa osoan. Ikusiko dugu ea gobernuak gure hizkuntzaren erabilera arautzeko burujabetza defendatuko duen ala halako erasoa ontzat emanen duen gure aferei buruz erabakitzeko ezintasuna berriz ere agerian utziz...

Bestalde, sindikalismoaren oinarriaren guztiz kontrakoa da ikustea nola UGT bezalako sindikatu baten ahalegina, gutxi batzuen pribilegioak defendatzeagatik, hiritarren oinarrizko hizkuntza eskubideen kontra bideratzen den. UGTk lehenesten du hizkuntza gaitasun gutxiago izanda, beraiek asmatutako funtzionarioa izateko eskubidea, hiritarrak administrazioaren aurrean artatuak izateko bertako hizkuntza aukeratzeko oinarrizko eskubidearen gainetik. Momentuz bere arduragabekeriak LEP prozesuetan murgilduta edo murgiltzear dauden ehunka langileei eraginen die, baita leku-aldaketa egin dezaketen langile finkoen eskubideetan ere. UGTren jarreraren atzean EUSKARAFOBIA baino ez dago eta horretarako gezurrak erabili dituzte biral bihurtu den bideoan. UGTko Nafarroako arduradunak esan du zonalde ez-euskaldunean edo mistoan inor minduta senti daitekeela errotuluetan informazioa euskaraz azaltzeagatik, lehenbizi euskaraz eta hizki larriz eta ondoren gaztelaniaz eta hizki xehez, baina ebidentziarik ez du eman. Elizalde jauna: esan diezagukezu non ote dauden halako errotuluak? Norbait minduta sentitzen bada igogailuetan braillea erabiltzeagatik, kendu egin behar da? UGTren helegitean zergatik ez dute jo frantsesa edo alemana meritu gisa baloratzearen aurka eta bai euskararen aurka? Akaso Nafarroan Europako hizkuntza hauen eskaria eta ezagutza soziologikoki justifikatuta dago (hau da euskararen erabilera bermatzearen kontra zonalde diskriminatuan erabiltzen duten argudioa)? Euskara baloratzea diskriminatzailea da eta alemana baloratzea ez? Zoritxarrez ez UGTk eta ezta Elizalde jaunak ere ez dituzte galdera hauek erantzunen. Jarrera hau ulertzeko argudio bakarra dago: EUSKARAFOBIAk jota daude.

Honengatik guztiagatik, LABek dei egin nahi die Nafarroako langileei zein jendarteari larunbatean bezala mobilizatzen jarraitzera Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin eta euskaraz bizitzeko aukera bermatuko duen euskararen lege berri bat lortu arte. Justizia, berdintasun eta kohesio kontua baino ez da.

Euskarafobia en estado puro

Administrazioa 2019/10/23

Es inaceptable la resolución tomada por el Tribunal Superior de Justicia de Navarra sobre el recurso interpuesto por UGT contra el Decreto del Euskara. En opinión de LAB, en estos tiempos en los que se valora el plurilingüismo más que nunca, es incomprensible que tengamos que soportar semejantes ataques contra la igualdad de derechos lingüísticos. En la medida en que el euskara es una lengua minorizada, se deberían tomar medidas positivas que lo protejan en lugar de profundizar en su situación de lengua discriminada.

LAB se manifestó en contra del decreto en cuestión porque las medidas planteadas hacia la normalización del euskara eran insignificantes y sobre todo, porque todo decreto creado al amparo de la actual Ley del Euskara, de ninguna forma puede garantizar los derechos lingüísticos democráticos de la ciudadanía navarra, tal y como se recogen en la Carta Europea de las Lenguas Minorizadas. Tanto el decreto como la ley, dan por bueno el marco que regula la discriminación de unas navarras sobre otras, imponiendo una zonificación a uno de los idiomas propios inexistente en otro lugar. Esta resolución jurídica confirma que la postura de LAB era correcta, y que es tan imprescindible como urgente una nueva ley del euskara que reconozca los derechos lingüísticos de toda la ciudadanía, que no discrimine y que garantice a todas las personas la posibilidad de elegir qué idioma propio desea utilizar ante la administración.

Es muy preocupante ver que en el acuerdo programático firmado por PSN, Geroa Bai, Podemos e Izquierda-Ezkerra en ningún momento se cuestiona la ley discriminatoria que crea segregación lingüística entre los navarros. No podemos olvidar que en la anterior legislatura se aprobó a iniciativa de PSN y con el apoyo de Izquierda-Ezkerra y la derecha la anulación de la lista única que se aplica en el resto de ámbitos y lugares, lo cual supone un castigo y una discriminación para los docentes bilingües con respecto a los monolingües. En este momento, lo coherente sería que, siendo Geroa Bai miembro del gobierno actual, se defendiese el decreto del anterior gobierno interponiendo el correspondiente recurso y, en cualquier caso, dado que se deja en manos de la administración que el euskara sea valorado o no como mérito en las ofertas de empleo, así lo garantice el gobierno en toda Navarra. Veremos si el gobierno defiende nuestra soberanía para regular el uso de nuestro idioma, o por el contrario, acepta con sumisión este ataque, poniendo una vez más de manifiesto la incapacidad de poder decidir sobre cuestiones propias…

Por otra parte, es totalmente contrario a los fundamentos del sindicalismo ver cómo UGT pone todo su empeño contra los derechos lingüísticos básicos de la ciudadanía a cambio de defender los privilegios de unos pocos. UGT prioriza el derecho que se ha inventado de ser funcionario aún teniendo menor capacidad lingüística, por encima del derecho de toda la ciudadanía navarra a elegir en qué idioma propio quiere ser atendida por la administración. Para empezar, tal irresponsabilidad afectará a cientos de personas implicadas en procesos de OPEs en curso o a punto de iniciarse, o a los traslados del personal fijo atentando contra el derecho de las trabajadoras. Tras la actitud de UGT no hay más que EUSKARAFOBIA mintiendo, según hemos visto en el video que se ha hecho viral. El responsable de UGT en Navarra ha afirmado que hay quien se pueda sentir ofendido en las zonas mixta y no vascófona cuando ven la información en un rótulo primero en euskara y mayúsculas y después en español y minúsculas, pero no ha aportado ninguna evidencia. Señor Elizalde: ¿nos puede decir dónde están dichos rótulos? ¿Si hay quien se ofende por que se utilice braille en los ascensores, hay que eliminarlo según usted? ¿por qué UGT no recurrió la valoración del francés o el alemán como mérito y sí la del euskara? ¿Acaso la demanda y el conocimiento cuantitativo de esas lenguas europeas en Navarra justifica su valoración (este es el argumento que utilizan en contra de la utilización del euskara en la zona discriminada)? ¿Valorar el euskara discrimina pero valorar el alemán no? Tristemente ni UGT, ni el señor Elizalde responderán a estas preguntas. Para entender su postura sólo hay un razón posible: EUSKARAFOBIA en estado puro.

Por todo ello, LAB quiere hacer un llamamiento a la clase trabajadora y a la sociedad navarra a seguir movilizándose como el pasado sábado para reivindicar la oficialidad del euskara en todo Navarra y una nueva ley que garantice el derecho a vivir en euskara. Es cuestión de justicia, igualdad y cohesión.