ADM tjue

Behin-behineko izaten denbora luzea daramaten langileak finko bihurtzeko ez dagoela legezko beharrik esan du Europako Abokatuak

Administrazioa 2019/10/18

Espero zen bezala, Europako Auzitegiko Abokatu Orokorrak bere iritzia plazaratu du gaur eta espainiar legea bere horretan uztearen aldekoa dela baieztatu du. Administrazioak ez duela behin-behineko langileak finko bihurtzeko beharrik defendatu du, eta beraz, espainiar legea ez dela europar araudiaren aurkakoa. Orain epaiaren zain egon beharko dugu, baina honek abokatuaren esanarekin bat egiten du gehienetan.

Une honetatik aurrera dagokiguna dokumentu ofiziala patxadaz aztertzea da, eta behin ondorioak argi ditugunean informazioa zabalduko dugu. Argi dagoena, nolanahi ere, honakoa da: abokatuaren bestelako adierazpen batek sortuko lukeen urduritasuna eta zalaparta ez direla epe motzean etorriko, eta beraz, lasaitasun handiagoz heltzeko modua dugula.

La abogada de la UE sostiene que no existe obligación legal de convertir en fijos a los y las empleadas temporales de larga duración

Administrazioa 2019/10/18

Tal y como se esperaba, la Abogada General del Tribunal de Justicia de la Unión Europea ha dado a conocer su postura hoy, y se ha mostrado a favor de mantener la ley española tal y como está actualmente. Defiende que la Administración no tiene la obligación legal de convertir en fijos a los empleados y empleadas temporales de larga duración, y que por lo tanto la ley española no contraviene la norma europea. Ahora toca esperar a la sentencia, pero en la gran mayoría de casos ésta suele coincidir con lo expuesto por la abogada.

Lo que nos toca ahora es analizar el documento oficial con detenimiento, y cuando saquemos nuestras propias conclusiones, las daremos a conocer. Lo que queda claro, de todas formas, es lo siguiente: el nerviosismo y el revuelo que habría generado una declaración diferente de la abogada no llegarán por lo menos a corto plazo, y por lo tanto, podremos abordar el tema con mayor tranquilidad.