ADMmonedas

Gradua kobratzea eta PFEZa: argibide batzuk

Administrazioa 2019/10/17

Administrazio-kontratua duten langileek gradua kobratzeko eskubidea onartzea oso berri pozgarria izan da denontzat, baina buru-hausteren bat edo beste ere ekarri digu. Funtzio Publikotik iragarri zuten bezala, orain da momentua bi bide hauetako bat aukeratzeko: edo kobratzen den diru guztia 2019ko ekitaldira egoztea, edo aurreko urteetako aitorpenen berrikuspena eskatzea, ekitaldi bakoitzari dagokion dirua kasuan kasuko urteari egozteko. Ohar honetan, bi aukera horiek argitzen saiatuko gara:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak azaroko nominan ordaindu behar die aldi baterako langileei gradua, azkeneko lau urteotako atzeraeraginarekin. Funtzio Publikoko arduradunek adierazi duten bezala, atzeraeraginari dagozkion diru kopuruak ATZERAPEN gisa ordaindu behar dira. Horrela ordainduta, PFEZari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 78.5 artikuluan zehaztutakoa aplikatzen ahalko da.

Artikulu hori aplikatuta, zergadunak aukera du kobratutako diru guztia kobratzen duen urteko ekitaldiari egozteko –hau da, 2019. urteko ekitaldiari–. Horrela eginez gero, %30eko murriztapena izanen du, baina, bakar-bakarrik, diru hori bi urtetan baino gehiagotan sortu bada. Goian aipatutako 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 17. artikuluaren arabera, aukera horretaz baliatzen ahal dira, bakarrik, gradua kobratzeko eskubidea 2017ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik aitortua duten langileak.

Bestela, graduaren atzeraeragina kobratu behar duten langileek bide hau daukate: jaso behar duten dirua zein zergaldiri dagokion, urte horietako aitorpenen berrikuspena eskatzea (kasu gehienetan 2015eko, 2016ko, 2017ko eta 2018ko aitorpenak).
Zergadun bakoitzak erabaki beharko du zer nahiago duen. Horretarako, gure gomendioa da simulakroak egitea Nafarroako Zerga Ogasunak errentaren aitorpena egiteko aplikazioa zergadunen eskura jartzen duen unean, hots, 2020. urtean zerga aitorpenak egiteko epe arrunta irekitzen denean. Funtzio Publikotik esan digute atzerapenak 2015., 2016., 2017. eta 2018. urteetakoak badira, orokorrean, onuragarriagoa dela diru guztia 2019. urteari egoztea, horrela %30eko murriztapenaz baliatu ahal izateko.

Aitzitik, atzerapenak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak badira, onuragarriagoa da ordutik aurrerako aitorpenak berrikustea eta urte bakoitzean egoztea kasuan kasuko diru kopurua. Izan ere, kasu horretan, etekinak ez dira sortu bi urtetik gorako epe batean, eta, beraz, ez dago murriztapenaz baliatzeko aukerarik.

Horixe da daukagun informazioa, langile bakoitzaren ezaugarri bereziak kontuan hartu gabe. Beraz, egokiena da norberak simulakroak egitea 2019ko errentaren aitorpenak egiteko ohiko epea irekitzen denean (2020ko udaberri aldera).

Langile gehiago behar dira

Azaroan, 8.000tik gora langilek kobratu behar dute graduaren atzerapena. Horietako askok etxean jasotzen zuten errenta-aitorpenaren proposamena. Hurrengo kanpainan, ordea, ez dute etxean jasoko, eta nork bere aitorpena egin beharko du. Aurreko urteetan, ehunka zergadunek kanpoko entitateetara edo enpresa pribatuetara jo behar izan zuten zerga aitorpena egitera Ogasunean langile aski ez zegoelako. Orain, gorago esandakoaren ondorioz, 8.000 zergadun gehiago izanen dira kanpora jo behar izanen dutenak.

Nafarroako Zerga Ogasuneko langileei jakinarazi diete Ogasuneko langileek ez dutela simulakrorik egin behar graduaren atzerapenak kobratu behar dituzten langileei esateko zein den gehien komeni zaien aukera. Errenta Zerbitzutik esan dute ez dagoela langile aski horretarako. Hori bai: kanpainaren epe arruntean, interesatuen eskura jarriko dute errentaren simuladorea, urtero eskaintzen dutena, norberak bere aitorpena egin dezan. Nolanahi ere, LABetik eskatzen dugu aplikazioren bat presta dezatela azaroko nominan graduaren atzeraeragina kobratu behar duten ehunka langilek ongi aztertu ahal izateko aitorpena egiteko eskaintzen zaizkien aukerak.

Gure iritziz, herritar guztien eskubidea da errentaren aitorpena Administrazioan berean egin ahal izatea. Lotsagarria da ikustea langile faltagatik kanpoko entitateetara jo behar dutela; are gehiago, enpresa pribatuetara jo behar izatea eta, horren truke, dirua ordaindu behar izatea. Logikoa denez, auzi honen gaineko kontsultak ere ugarituko dira, eta Ogasuneko langileek lan-karga handiagoak izanen dituzte.

Erabat asaldatuak gaude ikusita nolako lan-karga izanen duten Ogasuneko langileek errentaren hurrengo kanpainan eta nola kaxkartuko den zerbitzu publiko horren kalitatea langile gehiago jarri ezean.

Aclaración sobre el cobro del grado y el IRPF

Administrazioa 2019/10/17

El derecho a cobrar el grado del personal contratado administrativo ha supuesto una gran alegría para todos y todas, pero también un pequeño quebradero de cabeza. Ahora se abre la opción, tal y como informaron desde Función Pública, de escoger entre imputar este cobro al ejercicio de 2019 o solicitar revisiones de las declaraciones de años anteriores e imputar en cada uno de ellos lo correspondiente. En esta nota aclaramos ambas alternativas:

En la nómina del mes de noviembre, la Administración de la Comunidad Foral de Navarra va a proceder al pago del grado al personal temporal con efectos retroactivos de los últimos cuatro años. Tal y como el personal responsable de Función Pública ha informado, los efectos retroactivos van a abonarse como ATRASOS. Esta denominación hace que sea aplicable el artículo 78.5 del Decreto Foral Legislativo 4/2008, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley Foral del IRPF.

Con la aplicación de este artículo, el personal contribuyente elige entre imputarse todo lo cobrado en el año en el que lo cobra -es decir, en el 2019-, con reducción del 30% solamente si se ha generado en más de dos años. Esta posibilidad existirá, según el artículo 17 del Decreto Foral Legislativo 4/2008, únicamente en el caso de las personas que tienen derecho a cobrar el grado con anterioridad al 01-01-2017. La otra opción que tienen quienes vayan a cobrar la retroactividad del grado es la de solicitar la revisión de las declaraciones de los periodos impositivos correspondientes a la cantidad percibida (las de los años 2015, 2016, 2017 y 2018 en la mayoría de los casos).

Cada contribuyente deberá decidir qué es lo que en su caso particular le conviene, y para ello, recomendamos realizar los simulacros correspondientes en el momento en el que desde la Hacienda Tributaria de Navarra pongan a disposición del personal contribuyente la aplicación para realizar la Declaración de la Renta, es decir, en la fecha correspondiente del periodo ordinario del año 2020. El personal responsable de Función Pública nos ha informado que, por lo general, si los atrasos corresponden a los años 2015, 2016, 2017 y 2018, es más beneficioso imputarse todo en el año 2019 y de esta manera poder beneficiarse de la reducción del 30%.

Sin embargo, si los atrasos corresponden a los años que comprenden desde el 01 de enero de 2017 en adelante, sería más beneficioso revisar las declaraciones correspondientes a dicho periodo e imputar cada atraso a su año correspondiente. (esto se debe a que los beneficios no han sido generados en en más de dos años, y por lo tanto no se puede aplicar la reducción).

Esta información es la que tenemos en términos generales, sin entrar al detalle y a las condiciones que cada persona tiene particularmente. Por ello, es conveniente realizar los simulacros correspondientes en el momento oportuno, es decir, en el periodo ordinario para la realización de la Declaración de la Renta del próximo año 2020.

Hace falta más personal

Son más de 8.000 personas las que cobrarán los atrasos del grado, y muchas de ellas hasta ahora recibían en casa la propuesta de declaración. Esta próxima campaña, sin embargo, no será así y casi todas ellas deberán acudir a realizar la declaración. Si en años anteriores cientos de contribuyentes tenían que acudir a entidades externas o a empresas privadas para que les hicieran la declaración de la renta por falta de personal, en 2020 serán 8.000 más las que deban hacerlo.

La plantilla de HTN ha sido informada de que el personal de Hacienda no va a realizar los simulacros de declaración que permitirían a las y los contribuyentes comprobar qué alternativa les sale mejor. Desde el Servicio de Renta han argumentado que no hay personal suficiente para ello. Eso sí, en la fecha ordinaria de todos los años pondrán a disposición de las y los interesados el simulador de renta, la herramienta que anualmente HTN ofrece para que cada cual pueda hacerse su propia declaración. En cualquier caso, desde LAB solicitamos que se habilite alguna aplicación que recoja las opciones de declaración que tendrán los cientos de personas que percibirán la retroactividad del grado en la nómina de noviembre.

Entendemos que la ciudadanía tiene el derecho de poder hacer su declaración de renta en la propia Administración. Resulta vergonzoso que por falta de personal se vea obligada a acudir a entidades externas, y mucho más si tiene que ponerse en manos de empresas privadas con el consiguiente desembolso económico. Como es lógico, también las consultas al respecto se incrementarán de manera importante, y todo ello supondrá una mayor carga de trabajo para las personas que las tendrán que atender.

En LAB estamos totalmente alarmadas y alarmados ante la enorme carga que originará la próxima campaña de la renta a las y los trabajadores de Hacienda y por el deterioro que sufrirá este servicio público a menos que se refuerce con más personal.