LOGO mahai orokorra

 Gradua eta atzeraeragina, azarotik aurrera

Administrazioa 2019/10/01

Nafarroako Administrazioko aldi baterako langileak, baldin eta sei urte eta zazpi hilabeteko antzinatasuna badute, azaroko nominan hasiko dira gradua kobratzen. Atzeraeraginerako eskubidea dutenek ere hilabete horretan bertan jasoko dute. Beti ere Parlamentuak dekretua garaiz aprobatzen badu.
Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean, Foru Legeari buruzko dekretuaren zirriborroa aurkeztu dute, eta, horren bidez, presazko neurriak onartu nahi dituzte, hala nola, gradua, aitatasun-baimenak eta irakasleen udako kobrantza.

2020. urteko egutegia: Aurreko astean aurkeztutako zirriborroari sindikatuek egindako zenbait ekarpen erantsi dizkio Funtzio Publikoak:

  • Uztailaren 13ko eta 14ko lanaldiak ez murriztea, eta soberako orduak poltsa batean gordetzea.
  • Arratsaldeko txanda finkoko pertsonen kasua berariaz sartu, uztailaren 6ko arratsaldean lan egiteagatik konpentsazioa lor dezaten.

LABek arratsaldeko txanda finkoan lan egiten duten langileentzat egindako proposamena onartu egin da; ez da onartu, ordea, egutegitik ezabatzea jai erlijiosoak eta estatu mailakoak, eta haien ordainetan kultura eta herrigintzarekin lotura duten beste jaiegun batzuk proposatzea.

Jaiotza, adopzio edo harrera baimenak hartzea: Zirriborroaren helburua Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuarekin (EPOE) parekatzea eta hura gainditzea da. Testu berriak alde batetik berdindu eginen gaitu, bi gurasoek baimenak asteka zatikatu eta gozatu ahal izango dituztela jasotzen baitu, banaka eta beste pertsonak baldintzatuta egon gabe; bestetik gainditu eginen du, gurasotasun baimena 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera 17 astekoa izango dela ezartzen baitu (EPOEk 16koa ezartzen du). Era berean, Funtzio Publikoak, kontratazio-zerrendetan dauden bigarren gurasoentzako plaza erreserbatzeko konpromisoa hartu du.

Administrazio kontratudunen gradua eta atzeraeragina: Sei urte eta zazpi hilabeteko antzinatasuna duten nafar administrazio publikoetako langile guztiek (eskaria egin ala ez) azaroko soldatatik aurrera nabarituko dute graduari dagokion igoera. Funtzio publikotik gaineratu dute atzeraeraginerako eskubidea dutenek ere azaroan jasoko dutela ordain hori, baina beti ere 2015eko urtarrilaren 1erainoko gehienezko antzinatasunarekin, hori baita Europako Auzitegiak ekaineko epaian jasotakoa. Udal administrazioen menpe dauden langileek, berriz, dagokien erakundeak erabakiko duenaren zain egon beharko dute atzeraeragina jaso ahal izateko.

Funtzio Publikotik gehitu dutenez, prestakuntza eta promozio egoeran daudenek ere jasoko dute formazio postuari dagokion graduaren ordaina azarotik aurrera, eta baita atzeraeragina ere. Sindikatuei helarazitako zirriborroan langile hauentzako atzeraeragina ez da ageri, baina Funtzio Publikoko Zuzendari nagusi den Amaia Goñik baieztatu du beren kalkuluetan kontuan hartua dutela kasu hori ere.

LABen ezin dugu gure poza ezkutatu, dekretu honekin urte gehiegi iraun duen bidegabekeria bati amaiera emanen zaiolako. Mahai Orokorrean izandako eztabaida luze eta gogorren ondorio honekin, gainera, LABek legealdi honetarako zituen helburu nagusietariko bat lortu du. Hurrengo xede garrantzitsua Lanbide Karrera Administrazio osora zabaltzea izango da, eta berau lortzeko gogotik eginen dugula lan hitz ematen dugu.

Garaipen hau klaseko sindikatu baten lanak, ordezkaritzak, eta negoziazio-gaitasunak lorturiko emaitza da, zeinak epe motzeko korporatibismo insolidarioetatik harago jo eta maila guztietako langileen eskubideen alde egiten duen.

Unibertsitatez kanpoko irakasleen udako kobrantza: Puntu hau joan den astean Hezkuntzako Mahai sektorialera eraman zen, eta bertako guztien ahobateko onespena jaso eta gero, Mahai Orokorrera eraman da. Honako alderdi hauek jorratzen dira bertan:

  • Irailean sinatzen diren kontratuek abuztuaren 31 bitarteko iraupena izanen dute, eta ordezkapenek, berriz, ekainaren 30erainokoa. 
  • Irailaren bata eta ekainaren 30a bitartean gutxienez 165 lan egun natural baino gehiago pilatzen dituzten irakasleei beste kontratu bat eginen zaie, uztailaren batetik abuztuaren 31rako epea hartuko duena.
  • Xedapen iragankor bat ere gehitu da, honakoa jasotzen duena: 2018-2019 ikasturtean goiko irizpide horiek bete eta uda kobratu ez dutenei beste kontratu bat eginen zaie, 2019ko uztailaren 1etik 2019ko abuztuaren 30era bitarte luzatuko dena.

LABek hezkuntzako zaintzaileen inguruko galdera egin du puntu honetan, langile hauek zein egoeratan geratzen ote diren jakin nahian. Hezkuntza departamentutik eman diguten erantzuna izan da irailean sinatzen diren zaintzaile kontratuek abuztuaren 31 bitarteko iraupena dutela, aurretik zegoen arauak ez baitu langile hauengan eraginik. Departamentuaren asmoa ordezkapenak ere abuztuaren 31 bitarte luzatzea dela esan digute, betiere beharrak irauten badu. Azaldu dutenez, itunak ez zuen halakorik jasotzen, eta beraz, gai hau ez da urgentziazkoa; hau da, ez du lekurik dekretu honetan.

LABetik gai hau erne jarraituko dugula agintzen dugu, eta ez diogula horren luzaz halako bidegabekeria jasan duen langile talde honen aldeko borrokari utziko.

Erregu-galderak:

Atal honetan Funtzio Publikoko Zuzendariak aurreratu du bere lantaldeak abenduan onartu nahi dituela 2020ko LEP deialdien dekretuak. Bere asmoa, azaldu duenez, horiek urte bukaera baino lehen argitaratzea da.

Informatzen jarraituko dugu.

El grado y la retroactividad, a partir de noviembre

Administrazioa 2019/10/01

El personal temporal de la Administración navarra, siempre y cuando cumpla con el requisito de seis años y siete meses de antigüedad, comenzará a cobrar el grado en la nómina de noviembre. Quienes tengan derecho a la retroactividad también la cobrarán en esa misma nómina. Eso sí, si el parlamento aprueba a tiempo el decreto.
En la Mesa General de hoy Función Pública ha presentado el borrador del Decreto de Ley Foral que pretende aprobar medidas urgentes, como la del grado, los permisos de paternidad o el cobro del verano por parte de los docentes.

Calendario laboral 2020: A la propuesta presentada la semana pasada, Función Pública ha añadido varias de las aportaciones de los sindicatos:

  • No reducir las jornadas del 13 y 14 de julio, y las horas sobrantes guardarlas en una bolsa.
  • Incluir expresamente el caso de las personas de turno fijo de tardes, para que obtengan compensación por trabajar la tarde del 6 de julio.

LAB ha visto aceptada su propuesta dirigida a los empleados y empleadas que trabajan en turno fijo de tardes, pero no así la de eliminar del calendario los festivos religiosos y estatales, y marcar como festivos otros de índole cultural, popular....

Disfrute de permisos de nacimiento, adopción o acogimiento: El borrador busca equipararse con el EBEP (Estatuto Básico del Empleado Público) pero también superarlo. Por un lado se equipara, recogiendo que ambos progenitores pueden fraccionar y disfrutar los permisos por semanas, individualmente y sin estar condicionados por la otra persona. Y por otro lado lo supera, al establecer que a partir del 1 de enero de 2020 el disfrute será de 17 semanas (el EBEP establece 16). Asimismo, desde Función Pública se han comprometido a recoger en el DLF la reserva de la plaza los segundos progenitores que estén en listas de contratación.

Grado y retroactividad del personal contratado administrativo: Todo el personal temporal de las administraciones públicas navarras (independientemente de que haya realizado la solicitud o no) que acumule una antigüedad de seis años y siete meses notará la subida correspondiente al grado a partir de la nómina de noviembre. Desde Función Pública han añadido, además, que quienes tengan derecho a la retroactividad, la percibirán ese mismo mes y comprendiendo el periodo que va desde el 1 de enero de 2019 hasta el 1 de enero de 2015 (en el caso de quienes tengan derecho a los cuatro años de retroactividad contemplados por la sentencia del TJUE). Las y los trabajadores de las administraciones locales, sin embargo, para cobrar la retroactividad deberán permanecer a la espera de lo que decida la entidad de la cual dependen.

Desde Función Pública han señalado que quienes estén en situación de formación-promoción también percibirán el grado, correspondiente al puesto de formación, a partir de noviembre, y que añadirán también el cobro de la retroactividad para estas personas, pues no figuraba en el borrador presentado a los sindicatos aunque han apuntado que en los cálculos económicos que manejan sí que está contemplado. 

Desde LAB queremos mostrar nuestra enorme alegría, pues con este DLF se pone fin a un agravio intolerable que llevaba ya demasiados años en activo. Con este logro que tan duras y largas negociaciones de Mesa General ha acarreado, además, conseguimos materializar uno de los objetivos prioritarios de LAB para esta legislatura que acaba de echar a andar. Nuestro siguiente gran reto será el de la extensión de la Carrera Profesional a toda la Administración, y prometemos trabajar duro para conseguirlo.

Esta victoria es fruto del trabajo, representatividad y capacidad de negociación de un sindicato de clase que mira por todas las personas de las categorías profesionales alejado de corporativismos cortoplacistas e insolidarios.

Cobro del verano del personal docente no universitario: Este punto se llevó la semana pasada a la Mesa Sectorial de Educación, y tras obtener una mayoría absoluta de los presentes, se ha llevado a Mesa General. Esta medida recoge los siguientes aspectos:

  • Las vacantes que se firmen en septiembre tendrán fecha límite de 31 de agosto, y las sustituciones finalizarán el 30 de junio. 
  • A las y los docentes que entre el 1 de septiembre y el 30 de junio acumulen un total de 165 días naturales trabajados como mínimo, se les realizará un nuevo contrato que comprenda el periodo entre el 1 de julio y el 31 de agosto.
  • Se añade una disposición transitoria que recoje que a quienes hayan cumplido con los requisitos de cobrar el verano en el pasado curso 2018-2019 y no lo hayan hecho, se les tramitará un nuevo contrato que comprenda el periodo que va desde el 1 de julio de 2019 hasta el 31 de agosto de 2019.

Ante la pregunta por parte de LAB de en qué situación se queda el personal cuidador, desde el Departamento de Educación han señalado que los contratos que este personal firma en septiembre tienen vigencia hasta el 31 de agosto, ya que la anterior norma no afectaba a esta plantilla. Han añadido que su intención es extender todos los contratos del personal cuidador hasta el 31 de agosto en los casos en los que perdure la necesidad, pero que al no ser éste un aspecto recogido en el pacto educativo, no tiene carácter urgente, y por lo tanto, cabida en este DLF.

Desde LAB nos mantendremos atentas y seguiremos peleando por dignificar las condiciones de estas trabajadoras que tanto agravio vienen sufriendo desde hace ya demasiado tiempo.

Ruegos y preguntas:

En este apartado, la Directora general de Función Pública Amaia Goñi ha anunciado la intención de su equipo de aprobar los decretos de OPE para 2020 en el mes de diciembre, para así poder hacerlos públicos antes del final de año.

Seguiremos informando.

 LOGO LAB NA
LAB Administrazioa Nafarroa Tfno 848 427 106 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Lizarra kalea, 3-1. IRUÑEA