ADM grado
 

Prestakuntzan dauden funtzionarioek prestakuntzaldiko lanpostuari dagokion gradua kobratzeko eskubidea dute

Administrazioa 2019/09/23

Ekainaren 20an Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako epaitik ondorioztatzen da prestakuntzarako zerbitzu berezietan dauden funtzionarioek eskubidea dutela prestakuntzaldian betetzen duten lanpostuari dagokion gradua kobratzeko; izan ere, gradua kobratu ahal izateko ez bada nahitaezkoa langile finkoa izatea; era berean, ez da nahitaezkoa funtzionario bat betetzen ari den lanpostuan modu finkoan aritzea lanpostu horri dagokion gradua kobratzeko. LABek Instantzia bat prestatu du langile horiek dagokein gradua eska dezaten.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ekainaren 20an emandako epai famatu horren bidez, onartu zen administrazio-kontratudunek gradua kobratzeko eskubidea dutela. Sententziaren oinarria da graduak ez duela funtzionario izatearekin loturarik, eta beraz, ez dela eskuratu duen plazaren arabera kalkulatu behar ordainsariaren zenbatekoa. Testuaren arabera, gradua antzinatasun-gehigarri bat baino ez da, eta ondorioz, langileak une horretan betetzen duen lapostuaren arabera kalkulatu behar da zenbatekoa.

Premisa horretatik abiatuta eta Europako Justizia Auzitegiaren epaiaren testua oinarri hartuta, LABeko taldejuridikoak instantzia-eredu bat idatzi du prestakuntzan ari diren langileek eska dezaten prestakuntzaldian betetzen ari diren lanpostuari dagokion gradua. Funtzio Publikoak aurreratu du langile horiek kontuan hartzen dituztela eta benetan dagokien ordainsaria ematea defendatzen dutela; baina, LAB sindikatutik gomendatzen dugu egoera honetan dauden guztiek gure agiria bete eta erregistra dezatela, atzeraeraginezko ordainketetan murrizketarik gerta ez dadin..

El funcionariado en formación tiene derecho a cobrar el grado del nivel al que promociona

Administrazioa 2019/09/23

De la sentencia del pasado 20 de junio del TJUE se desprende que el personal funcionario en servicios especiales para la formación-promoción tiene derecho a cobrar la retribución del grado correspondiente al nivel de la plaza que efectivamente ocupa; si está probado que no hace falta ser personal fijo para cobrar el grado, un funcionario o funcionaria tampoco tiene la obligatoriedad de ser fija en el nivel que ocupa para cobrar el grado correspondiente. El equipo jurídico de LAB ha redactado una instancia para que ese personal pueda solicitar el grado que le corresponde.

El Tribunal de Justicia de la Unión Europea publicó el pasado 20 de junio la ya famosa sentencia que otorgaba al personal contratado administrativo el derecho a cobrar el grado. La sentencia se basa en que el grado no es inherente a la condición de funcionario o funcionaria, y por tanto calculable sobre el nivel de la plaza que se tiene en propiedad; sino que es un mero complemento de antigüedad, por lo que debe calcularse sobre el nivel de la plaza que efectivamente se está ocupando.

Con esta premisa y basándose en el texto de la sentencia dictada por el TJUE, el equipo jurídico de LAB ha preparado una instancia para que el personal en formación-promoción solicite el cobro del grado correspondiente al puesto que ocupa. Desde Función Pública ya han adelantado que tienen en cuenta a este personal y que abogan por otorgarle la retribución que realmente le corresponde; pero desde LAB instamos a todo el personal que se encuentra en esta situación a que rellene y registre nuestro documento para evitar posibles disminuciones en cuanto al pago de los efectos retroactivos.