ADMpermiso paternidad

Nafarroako langile publikook ez ditugu gainerako erkidegoetako langile publikoek dituzten eskubide berberak haurren jaiotza, adopzio edo harrera kasuetan

Administrazioa 2019/09/17

Hala da, bai: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioetako langileok ez ditugu Estatuko gainerako langile publikoek dituzten eskubide berberak haurren jaiotza, adopzio edo harrera kasuetan ematen diren baimenei dagokienez. Izan ere, Nafarroako Gobernua behartua egon arren foru araudia estatuko araudira egokitzera, arlo horretako estatuko arau berriak indarra hartu zuenetik zenbait hilabete igaro ondoren, gure Administrazioak oraindik ez du bere araudia aldatu edo egokitu.

Gaur den egunean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileek eskubide gutxiago ditugu arlo horretan. Adibidez, edoskitzea ukatzen zaigu eskubide indibidual gisa (oraindik ere eskatzen baitute frogatzea beste gurasoak ez duela hartzen baimen hori), eta ukatzen zaigu, orobat, beste gurasoari dagokion atsedenaldia zatika hartu ahal izatea.

Duela hilabete batzuk Madrilen onartutako Errege Dekretuak Langileen Estatutua eta Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutua aldatu ditu. Dena dela, Nafarroako langileak, eskubide horiei dagokienez, foru araudian ezarritakoaren menpe gaude, eta araudi hori oraindik ez dute aldatu/egokitu. Horrenbestez, ezin ditugu erabili gainerako aita-amek dituzten eskubide batzuk.

Arartekoak behin baino gehiagotan adierazi du foru araudia lehenbailehen aldatu beharko litzatekeela edo beste araudi berri bat onartu beharko litzatekeela. Momentuz, zenbait hilabete igaro badira ere, Nafarroako Gobernuak ez du ezer aldatu. Hortaz: zer gertatzen da araudia aldatu bitarteko aldi honetan?

LABen argi dugu foru araudia aldatu bitartean Administrazioak onartu beharko lituzkeela langileek eskubide horiez baliatzeko egiten dituzten eskaerak, hala ezarrita baitago Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuan. Eskubide horiek erabili ezin dituzten langile publiko bakarrak gara Estatu osoan.

Horregatik, Funtzio Publikoari eskatzen diogu, foru araudia aldatu edo arau berria onetsi bitartean, onar ditzala gurasoek eskubide horiez baliatzeko aurkezten dituzten eskaerak, funtsezko eskubideak direlako, eta, beraz, Nafarroako Administrazio Publikoetako langile guztiei zuzenean aplikatu beharrekoak.

Navarra, única Comunidad donde las y los empleados públicos no gozan de los mismos derechos en el disfrute de los permisos derivados de nacimiento, adopción o acogimiento

Administrazioa 2019/09/17

La plantilla de las Administraciones de la Comunidad foral de Navarra no podemos gozar de los mismos derechos en el disfrute de los permisos derivados de nacimiento, adopción o acogimiento que el resto de empleados públicos de todo el Estado. El Gobierno de Navarra debe adaptar la normativa foral, y aunque ya han pasado meses desde la entrada en vigor de la norma estatal, Navarra aún no ha modificado/aprobado la norma correspondiente.

Actualmente somos las empleadas y empleados de las Administraciones de la Comunidad Foral de Navarra quienes tenemos menos derechos en el disfrute de estos derechos. A modo de ejemplo, se nos niega la lactancia como derecho individual (ya que se sigue exigiendo justificante de no disfrute del otro progenitor) y se nos niega la posibilidad de disfrutar del descanso del segundo progenitor de forma fraccionada.

El Real Decreto aprobado en Madrid, modifica el Estatuto de los Trabajadores y modifica el Estatuto Básico del Empleado Público. Sin embargo, los y las empleadas públicas navarras nos regimos en dichos derechos por normativa foral propia y la misma no ha sido modificada / aprobada, por lo que, en consecuencia, no podemos gozar del disfrute del disfrute de los derechos como el resto de progenitores o progenitoras.

El Defensor del Pueblo, ha recomendado en varias Resoluciones modificar/aprobar con la mayor celeridad posible la normativa foral. De momento y tras varios meses en esta situación, el Gobierno de Navarra no ha procedido a ello. Siendo esto así, ¿qué pasa en este periodo que transcurre mientras se modifica/aprueba la norma?

En LAB tenemos claro que mientras no se modifique o apruebe la normativa foral correspondiente, la Administración debería aceptar las solicitudes de las y los empleados del disfrute de estos derechos tal y como viene establecido en el EBEP, ya que somos los únicos empleados públicos en todo el Estado que no los podemos disfrutar.

Así pues, instamos a Función Pública a que mientras no se modifique o apruebe la correspondiente norma foral, estime las solicitudes del disfrute de estos derechos de las y los progenitores a cargo de la Administración foral, como derechos esenciales que son y por lo tanto aplicables directamente al personal de las Administraciones Públicas Forales.