LOGO mahai orokorra

Mahai Orokorra, laburpena
2019-09-19

Gobernu berria osatu ondoren, ostegun honetan egin da Negoziazio Mahai Orokorraren lehenengo bilera. Bertan, lehenbizi, Javier Remirez Apesteguia kontseilariak bere burua eta bere taldea aurkeztu ditu, eta ondoren, ondorengo gaiak jorratu dira: 2020ko egutegia, 2019ko LEPa, "aitatasun" baimenak, kontratudunen gradua eta negoziazio kolektiboa.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko taldearen aurkezpena.

2020ko lan egutegia Funtzio Publikoak proposamen bat egin du sindikatuekin eztabaidatzeko. Hona proposatutako jaiegunak: urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 19a, apirilaren 9a, 10a eta 13a; maiatzaren 1a; uztailaren 6tik 10era; abuztuaren 15a; urriaren 12a, azaroaren 30a; eta abenduaren 3a, 7a, 8a eta 25a; gainera, aurten 1598 ordu ateratzen direnez, aurreikusi da uztailaren 6ko lanaldia murriztea (8:00etatik 12:00 arte), baita uztailaren 13koa eta 14koa ere (9:00etatik 14:40 arte).

Lanaldi malgua aldatzeko LABen proposamena aztertzeko gelditu da.

2019ko Lan Eskaintza Publikoa Defizitaren helburua bete denez, Nafarroak Espainiako Gobernuaren oniritzia du ordezte-tasako lanpostuen %100 betetzeko, hots, 725 lanpostu (hor sartuta dago tasa horrek izan duen %8ko handitzea). Testuinguru horretan, Funtzio Publikoak 3 gauza proposatu dizkie sindikatuei: LEP horiek Mahai Orokorrean negoziatzea (dena azkarrago joan dadin); ordezte-tasako lanpostuak banatzean kontuan hartzea zein esparrutan sortu diren (osasun arloa, irakaskuntza eta “gainerakoa”); eta %8ko igoeratik datozen lanpostuak irakaskuntzara eta osasunera bideratzea. Gainera, sindikatuei eskatu digu pentsa dezagula nola banatu genero-indarkeriaren biktimentzat erreserbatutako lanpostuen %2, halaxe agintzen baitu berdintasunaren legeak.

LABek proposatu du %2 hori finkatu baino lehen, plantillari buruzko azterketa bat egin dadila, lanpostu horiek hutsik geldi ez daitezen. Gainera, Funtzio Publikoari eskatu diogu ordezte-tasaren ondoriozko lanpostuak gaur egun martxan dauden deialdietan sar daitezela, indarrak eta gastua aurrezteko.

Jaiotzaren, adopzioaren edo harreraren ondoriozko baimenak Funtzio Publikotik esan dute urrirako lege dekretu bat onetsi nahi dutela, eta bertan jasoko direla kontu horiek. Esan dute prest daudela 11/2009 Foru Dekretua aldatzeko, ama biologikoaren figura beste gurasoarekin parekatzeko, eta, horrela, 17 aste hartu ahal izateko: 6 aste erditu ondoren, nahitaez, eta gainerako denbora zatika hartzeko modukoa. Edoskitzeko baimena ere aldatu nahi dute, guraso bakoitzaren eskubide gisa jasoa izan dadin. Bitartean, esan digutenez, oraingo foru dekretua aplikatuko da.

LABek onartzen du proposatutako aldaketa, baina tramiteak azkar egin daitezela eskatu du.

Administrazio araubidean kontratatuko langileen araubide juridikoa: gradua eta baimenak Gai zerrenda ikusita kontrakoa espero bagenuen ere, Funtzio Publikoak ez du inolako proposamenik ekarri graduaren gaiari buruz. Esan digute Ogasun Departamentuarekin ari direla lanean, gauzak ahalik eta hobekien zehazteko. LABetik instantzia bat prestatzen ari gara formazio epean dauden funtzionarioek une horretan betetzen ari diren lanpostuari dagokion graduaren zenbatekoa kobratzeko. Funtzio Publikoak espero du urte bukaerako konpontzea gai hau. Baimenei dagokienez, Kontratazioaren dekretua aldatzeko asmoa azaldu dute, kontratatutako langileek beren lanpostua gal ez dezaten kargu publiko batera joaten direnean.

LABek eskatu du lehenbailehen has daitezela gradua ordaintzen, hala eskatu dutenei, nola eskaera egin ez dutenei. Gainera, baldintzak betetzen dituzten langile guztiei lau urteko atzeraeragina aplikatzea eskatu dugu. Prest azaldu gara ordainketa hori egiteko moduari buruz negoziatzeko (dena batera, epeka...).

Negozioazio kolektiboaren plangintza eta antolaketa Funtzio Publikoak adierazi digu interes handia dutela bi kontu hauek azkar bideratzeko: batetik, Funtzio Publikoaren Estatutua, eta bestetik, berdintasun plan bat prestatzea. Gaineratu dute 2020tik aurrera lanbide karreraren gaiari heldu nahi diotela, kontratupeko langileei dagokienez.

Erregu-galderak Atal honetan, LABentzat oso garrantzitsuak diren bi kontu atera ditugu: batetik, Hezkuntzako kontratudunek udako soldatak kobratzearen inguruko auzia. Horri dagokionez, Funtzio Publikotik erantzun digute asteartean elkartu behar direla Hezkuntza Departamentuko arduradunekin gaiaz hitz egiteko. Bestetik, LABek mahai gainean jarri du gure erakundeko sindikalista bat jasaten ari den egoera larria Iruñeko erdialdeko jatetxe bateko langileen eskubideak defenditzeagatik. Imanol Salinasi buruz ari gara, zeini 21 hilabeteko espetxe-zigorra eskatzen baitiote pegatinak eta megafono bat erabiliz ekintza sindikal erabat baketsuak egiteagatik. Remírez kontseilaria bertan zela aprobetxatuz, eskatu diogu bidegabekeria horrek eragindako kezka helarazi diezaiola Justiziako kontseilariari.

Resumen Mesa General
19-09-2019

Este jueves ha tenido lugar la primera Mesa General de Negociación tras la conformación del nuevo gobierno. En la misma, además presentarse el consejero Javier Remirez Apesteguía y todo su equipo, se han abordado los siguientes temas: el calendario del 2020, la OPE de 2019, los permisos "de paternidad", el grado del personal contratado, y la negociación colectiva.

Presentación del equipo del Departamento de Presidencia, Igualdad y Función Pública e Interior

Calendario laboral del 2020 Función Pública ha presentado una propuesta a debatir con los sindicatos. En la misma se plantea que sean festivos 1 y 6 de enero; 19 de marzo; 9, 10 y 13 de abril; 1 de mayo, 6-10 de julio; 15 de agosto; 12 de octubre; 30 de noviembre; y 3, 7, 8 y 25 de diciembre. Además, al salir 1598 horas anuales, se prevé reducir la jornada los días 6 (de 8:00 a 12:00) de julio y 13 y 14 (de 9:00 a 14:40) del mismo mes.

Ha quedado pendiente la propuesta de LAB de modificar la jornada flexible.

Oferta Pública de Empleo año 2019 Al haber cumpolido con el objetivo de déficit, Navarra tiene el visto bueno del Gobierno español para convocar el 100% de la tasa de reposición, un total de 725 plazas, incluído el aumento del 8% de la tasa de reposición. En este contexto, Función Pública ha propuesto, dejando en manos de los sindicatos hacer sus propuestas, 3 puntos: negociar estas OPEs en Mesa General (para acelerar los tiempos), que la tasa de reposición se destine al ámbito del que proviene (sanitario, docente y "resto") y destinar el aumento de ese 8% a la enseñanza y a la sanidad. Además, ha trasladado a los sindicatos la labor de pensar cómo destinar el 2% de plazas a víctimas de violencia de género, tal y como recoge la ley de igualdad.

Desde LAB hemos propuesto que ese 2% se destine después de realizar un estudio de la plantilla, para evitar que esas plazas queden desiertas. Asimismo, hemos solicitado a Función Pública que las plazas de la tasa de reposición se incluyan en las convocatorias que ya están en marcha, para ahorrar en energía y gasto.

Disfrute de permisos derivados de nacimiento, adopción o acogimiento Desde Función Pública se bnos ha informado de que para octubre quieren aprobar un Decreto de Ley que recoja varios puntos, entre los que se encuentra este. Han mostrado su intención de que la modificación del DF 11/2009 equipare a la madre biológica con el progenitor diferente a ésta, de manera que gocen de 17 semanas; 6 de ellas obligatorias tras el parto, y el resto fraccionables. También prevén modificar el permiso por lactancia, introduciéndolo como un derecho individual de cada progenitor. Mientras tanto desde Función Pública señalaron que nos seguiremos rigiendo por el actual Decreto Foral 11/2009.

LAB aprueba esa modificación prevista, pero ha solicitado la mayor celeridad posible en los trámites.

Régimen jurídico del personal contratado en régimen administrativo: grado y permisos Contrariamente a lo esperado tras ver el orden del día, Función Pública no ha traído ninguna propuesta en el tema del grado. Han señalado que están trabajando con Hacienda para dejar el mínimo número de "flecos" posibles. Desde LAB estamos preparando un modelo de solicitud para que las personas que se encuentran en formación-promoción puedan reclamar el cobro del grado del nivel al que pertenece el puesto donde se están formando. En cuanto a los permisos, han mostrado su intención de modificar el Decreto de Contratación para evitar que las personas contratadas pierdan su puesto si acceden a un cargo público.

Desde LAB hemos solicitado comenzar inmediatamente con el pago del grado, tanto a las personas que lo hayan solicitado como a las que no. Además, exigimos que se conceda la retroactividad de cuatro años a todas las personas que cumplan con ese requisito. En cuanto a la forma de hacer el pago, hemos mostrado nuestra disposición a negociar si debe ser en un pago, en varios...

Planificación y organización de la negociación colectiva Desde Función Pública han mostrado su interés y especial premura en atajar dos cuestiones: el estatuto de Función Pública y la elaboración del plan de igualdad. Asimismo, han apuntado que a partir de principios de 2020 pretenden retomar la cuestión de la Carrera Profesional en lo que al personal contratado se refiere.

Ruegos y preguntas En este apartado, LAB se han puesto sobre la mesa dos cuestiones muy importantes a para nosotros: por un lado el tema del cobro del verano por parte del personal contratado en Educación. A este respecto desde Función Pública han señalado que el martes se reunirán con responsables del Departamento de Educación para abordar este problema. Por otro lado, LAB ha llamado la atención sobre la cruel realidad que vive estos días un sindicalista de nuestra organización por intentar defender los derechos de los trabajadores y trabajadoras de un céntrico restaurante de Pamplona. Se trata de Imanol Salinas, quien por relaizar acción sindical con pegatinas y un megáfono em mano, sin ningún atisbo de violencia en ningún momento, se enfrenta a una petición de 21 meses de cárcel. Hemos puesto el acento en esta cuestión aprovechando la presencia del consejero Remírez, solicitándole que transmita la preocupación por injusta situación a su homólogo de Justicia.

   
 LOGO LAB NA
LAB Administrazioa Nafarroa Tfno 848 427 106 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Lizarra kalea, 3-1. IRUÑEA