ADM egonkortzeko

Langile publikoak egonkortzeko aukera, Europako epaiaren zain

Administrazioa 2019/09/09

Zuhurtziagatik Europatik etorriko den ebazpenaren zain gaude erreklamazioen bidea judizializatzeko, argudio juridiko ahalik eta sendoenekin jokatzearren.

Aste honetarako Europako Epaitegiko Fiskalak espainiar Estatuko behin-behineko langile publikoen egoerari buruzko iritzia argitaratu behar zuen.

Baina Madrilgo osasun zerbitzuko hiru langileren egoera epaitzen ari dira, 12 eta 18 urte bitarte daramatzatenak aldi baterako kontratuak kateatuz. Fiskalaren iritzia oso erabakigarria izan daiteke urrian zehar epaitegi horrek eman behar duen sententziari begira; izan ere, Hego Euskal Herriko langile publiko ia erdien egoerak, behin-behinekoenak, Europako irizpideak betetzen ote dituen ebatziko da.

LABek ere eskaera ugari bideratu ditu norabide horretan, honakoa salatuz hain zuzen ere: iruzurrean eta prekarietatean oinarritutako kontratazioak kontratu mugagabe bihurtzen direla legearen aurka joaz. Esan bezala, Europan ebatziko den epaiketa langileen aldekoa izanez gero, oso onuragarria izan daitekeelakoan gaude, langile publikoen behin-behinekotasunari muga sendoak jarri eta egonkortasunari ateak erabat zabalduko lizkiokeelako.

Zuhurtzia eta erantzukizunagatik, LAB Europako ebazpenaren zain dago erreklamazioen bidea judizializatu baino lehen, argudio juridiko ahalik eta sendoenekin jokatzearren. Ez deritzogu arduratsua gai delikatu eta larri honetaz baliatuz afiliazio edota diru-bilketa kanpainak egiteari. Ezinbestekoa da gauzak behar besteko arduraz hartzea, langileentzako koste ekonomikoak handiak izan daitezkeelako, eta kontrako sententziak erabat etsigarriak.

Europako Epaitegiak bere ebazpena ematen duenean azalduko ditugu LABen hurrengo urrats zehatzak. Hala eta guztiz ere, emaitza bata ala bestea izan, ez gara bide juridiko hutsera mugatuko, eta borroka sindikalarekin ere jarraituko dugu. Euskal administrazioek erabateko erantzukizuna daukate langileen behin-behinekotasun eta prekarietate egoeran. Epai hauen zain egoteak argi uzten du zein den administrazioen benetako borondatea, hots: ez dute inolako asmorik behartzen zaiena baino aurrerago joateko, behin-behinekotasuna eta prekarietatea tresna garrantzitsutzat dituztelako. Euskal administrazioetan enplegua egonkortzeko eta duintzeko tresnak baditugu, baina ohi bezala, borondatea da falta dena.

Behartu ditzagun bada!

La oportunidad para estabilizar el personal público, a la espera de la sentencia de Europa

Administrazioa 2019/09/09

Por prudencia estamos a la espera de la sentencia de Europa para judicializar las reclamaciones, y actuar así con los argumentos jurídicos más firmes posibles.

Para esta semana se esperaba que la Fiscalía del Tribunal Europeo hiciera pública su posición con respecto a la situación del personal público temporal del Estado español.

La cuestión es que están juzgando el caso de tres personas del servicio de salud de Madrid, que llevaban concatenados numerosos contratos temporales entre 12 y 18 años. La opinión de la fiscalía puede ser determinante con respecto a la sentencia que el tribunal debe publicar en octubre, mediante la cual se dirimirá si la situación de casi la mitad del personal público de Hego Euskal Herria, el temporal, cumple o no los criterios europeos.

LAB ha canalizado numerosas peticiones en la misma dirección, buscando concretar que las contrataciones basadas en el fraude y la precariedad son contrarias a la ley y solicitando que se transformen en indefinidas. Como hemos comentado, pensamos que si el juicio que se dirime en Europa se decanta a favor de las y los trabajadores va a ser muy beneficioso, ya que limitará de gran manera la temporalidad y abrirá claramente las puertas a la estabilidad.

Por eso precisamente, por prudencia y responsabilidad, LAB está a la espera de la sentencia de Europa antes de judicializar las reclamaciones. De esta forma podremos actuar con los argumentos jurídicos más firmes posibles. Pensamos que no es responsable realizar campañas de afiliación o de recaudación aprovechándose de este tema tan grave y delicado. Es imprescindible tomar las cuestiones con la debida responsabilidad, ya que al personal le puede suponer grandes costes económicos, y unas sentencias contrarias, totalmente nefastas para las personas empleadas.

Una vez que el Tribunal Europeo sentencie, LAB dará a conocer sus siguientes pasos. Sin embargo, sea uno u otro el resultado, no nos vamos a limitar únicamente vía jurídica; seguiremos también con la lucha sindical. Las administraciones vascas tienen una responsabilidad total con respecto a la temporalidad y precariedad. Quedarse a la espera de estas sentencias deja claro cuál es la verdadera voluntad de las administraciones, es decir, que no tienen ninguna intención de ir más allá de lo que les obliguen, ya que tienen a la temporalidad y a la precariedad por instrumentos muy importantes. Tenemos las herramientas para estabilizar y dignificar el empleo en las administraciones, pero como de costumbre, lo que falta es voluntad.

¡Obliguémosles!