Zerbitzu Orokorretako langileen lekualdatze lehiaketak

Administrazioa 2019/08/12

LABek jakitera ematen du zerbitzu orokorretako langileen lekualdatze lehiaketen deialdian ez direla zehazten zamak erabiltzea beharrezkoa duten lanpostu guztiak. Departamentu batzuek zehaztu dituzte, baina beste batzuetan ez.

Lekualdatzea gauzatzean ustekabe desatseginak saihesteko, eta laneko arriskuei aurrea hartzeko neurri gisa, eskatu dugu argi eta garbi zehaztu dezatela zein lanpostutan aurreikusita dagoen zamak erabiltzea, departamentu GUZTIETAKO lanpostuak kontuan hartuta.

Era berean, lekualdatze lehiaketan parte hartu behar duten langile guztiei eskatzen diegu, destinoa aukeratu aurretik, ongi informatu daitezela lanpostuaren ezaugarriei buruz.

Concurso de traslado de Servicios Generales

Administrazioa 2019/08/12

LAB informa que en la convocatoria del concurso de traslados de Servicios Generales no aparecen especificadas todas las plazas que requieren manejo de cargas. Hay Departamentos que sí las especifican y otros no.

Para evitar sorpresas desagradables a la hora de ejecutar el traslado y como medida de prevención de riesgos hemos solicitado que se especifiquen cuáles son las plazas con manejo de cargas de TODOS los Departamentos.

Asimismo, instamos a todas y todos las/os participantes en el traslado a que se informen bien de las características de las plazas antes de elegir destino.