Share

Nafarroako Enpresa Publikoetan ordezkaritza dugun sindikatuok ekimenez, negoziazio prozesu bat abian jarri zen CPEN-NEKPrekin eta Nafarroako Gobernuarekin (NG) enpresa publikoentzako hitzarmen bat lortzeko eta langileen lan baldintzak hobetzeko

Enpresa Publikoak 2019/07/03

Prozesu hori 2017an hasi zen, eta denbora honetan zehar hainbat bilera egin ditugu, bai sindikatuen artean, bai NEKPrekin eta NGrekin. Ekainaren 20an sindikatuen eta NEKP/NG bikotearen arteko azken bilera egin genuen. LABen iritziz, bilera horrek bukaera ematen dio hasierako negoziazio faseari, eta orain NEKP eta NGrekiko harreman normalizatuen fase berri bat hasiko da.

Hasierako egoera

Enpresa publiko gehienetan Bulegoetako eta Langeletako Hitzarmena aplikatzen digute (CNAIn, berriz, irakaskuntza ez-arautuen hitzar-mena), baita NEKPk ematen dituen jarraibideak ere, eta, orobat, eremu publiko osoari (baita enpresa publikoei ere) aplikatzen zaizkion legeak.

Begien bistakoa da Bulegoetako eta Langeletako Hitzarmena ez dela enpresa publikoen errealita-tera eta beharretara egokitzen. Hitzarmen hori aholkularitza-enpresa txikientzat da, eta ez du inola ere kontuan hartzen enpresa publiko gisa dugun izaera. Bestalde, hitzarmen hori aplikatzen den kolektiborik jendetsuena gurea (enpresa publikoetako langileena) bada ere, NEKP ez da sekula izan hitzarmen horren negoziazio mahaian, eta han gertatzen zena leihotik ikustera mugatu da.

Gainera, NEKPk emandako jarraibideei dagokie-nez, orain arte ez zuten sindikatuen iritzia kontuan hartzen, eta ez genuen inolako parte hartzerik. Askotan, jarraibide horiek zer zioten edo esistitzen zirenik ere ez genekien. Hori gutxi balitz bezala, maiz ikusi dugu, NEKPren jarraibideak enpresa publiko guztietan aplikatzekoak badira ere, enpresa bakoitzaren zuzendaritzaren gogoaren arabera gelditzen zela haien aplikazioa eta interpretazioa, eta, horrek, azkenean, diferentzia eta konparaziozko bideragabekeria nabarmenak sortu ditu gure lan baldintzetan.

Bestalde, ez zegoen batere garbi zer negoziatzen ahal zen enpresa publikoetako zuzendaritzekin eta zer ez, eta enpresa bakoitzeko enpresa batzordean ikusten genuen, askotan, gure proposamenak linboan bezala gelditzen zirela, aztertu gabe, batzuek eta besteek horren erantzukizuna elkarri leporatzen zioten bitartean.

Enpresa publikoetako hitzarmena

Horiek horrela, LABek garbi zuen helburua zela hitzarmen propio bat lortzea, azaldu dugun errea-litatea argitzeko eta enpresa publiko guztietan lan baldintzak hobetzeko. Bestalde, garbi genuen, orobat, hitzarmen hori prestatzeko orduan erreferentzia nagusia izan behar zela Funtzio Publikoaren araudian finkatuta dagoena, eta LABek negoziazio prozesu osoan egin dituen proposamenak ildo horretatik joan dira.

Horregatik guztiagatik, negoziazio prozesuaren lehenengo zatia gure lan esparrua arautu behar zuen estatus juridikoan zentratu zen, eta, horri dagokionez, sindikatu guztiok garbi genuen hitzarmen propio bat behar zela Nafarroako Gobernuaren menpeko enpresa publiko guztien-tzat. Gaia zenbait bileratan eztabaidatu bada ere, ezin izan dugu hitzarmen propio bat lortu, eta azkenean NEKPk eta NGk proposatutako formula onartu dugu: “lan talde iraunkor” bat sortzea enpresa publikoetan ordezkaritza duten sindikatu guztien eta NEKPren eta Nafarroako Gobernuaren ordezkariekin. Lantalde horren eginkizunak hauek izanen dira: enpresa publiko guztiei eragiten dieten lan eskubideei buruzko zeharkako gaiak eztabaidatzea; NEKPk ematen dituen jarrai-bide/zuzentarauen prestaketan parte hartzea; jarraibide horien aplikazioan eta interpretazioan sortzen diren auziak argitzea; eta enpresa publiko guztietan aplikatzen direla bermatzea.

LABek formula hori onartu zuen arrazoi hauengatik:

-NEKPrekin fase berri bat irekitzeko aukera ematen du, orain arte ez baitzegoen inolako harremanik, eta, alde horretatik aurrerapauso bat da, dudarik gabe; izan ere, hemendik aurrera jarraibide/zuzentarauak negoziatu egin beharko dira.
-Erabakian argi gelditzen da ze gai eztabaida daitezkeen enpresa publikoetako enpresa batzordeetan eta zein negoziatu behar diren modu orokorrean.
-Jarraibideetan egiten diren aldaketak kontrolatu ahalko ditugu; horrela saihestuko dugu egun batetik bestera ustekabeak aurkitzea, langileek jakin gabe onartu eta abian jarri diren jarraibide batzuekin gertatu den bezala.
-Egoki iruditzen zaizkigun gaiak arautzeko proposamenak eramateko aukera izanen dugu.

Dena den, LABek garbi du enpresa publikoetako lan baldintzak arautzeko modurik onena hitzarmen propio bat lortzea dela, eta ildo horretan segituko dugu lanean.

Gai zehatzak

Estatusa eta negoziazio esparrua zehaztu ondoren, 2018ko urrian, gai jakin batzuei buruzko negoziazioari ekin genion, sindikatu guztiek adostutako agiria oinarri harturik, eta gaiak jorratzeko egutegi bat finkatu genuen. Hori horrela, fase hori ekainaren 20an egindako bileran bukatu zen. Fase honetan, hainbat gairi buruz hitz egin dugu NEKPrekin eta Nafarroako Gobernuarekin: kategoriak, osagarriak eta plusak, malgutasuna, baimen ordainduak, eszedentziak, aldi bateko ezintasuna, barne igoera eta abar. Foro honetan erabakitako neurri guztien laburpena erantsi dizuegun orrian daukazue (neurri horiek enpresa publiko guztietan aplikatuko dira).

LABek oso balorazio positiboa egiten du baimen ordainduei eta lizentziei buruz lorturiko aurrera-penak direla eta. Kontrara, ez da ezer aurreratu, besteak beste, krisialdiaren urteetan galdu dugun erosahalmena berreskuratzeko neurriak ezartzeari dagokionez, ez eta enpresa publikoetako langile guztiei aplikatzeko osagarri bat sortzeaz ere, Administrazioaren gradu-osagarriaren antzekoa, lanbide jardueran pilatutako esperientzia eta langileek enpresa publikoetan erakutsitako fideltasuna konpentsatzeko.

Balorazio orokorra

Jakitun gara gai asko tintontzian gelditu direla, eta bide luzea dugula oraindik egiteko; baina, era berean, prozesu honetan lorturiko aurrerapenak agerian jarri nahi ditugu: lehenik eta behin, lortu dugu aurrez aurre eztabaidatzea NEKPrekin eta Nafarroako Gobernuarekin, lehenbiziko aldiz enpresa publikoen historian, eta gure lan baldintzei buruzko akordio batzuk adostu ditugu.

Hurrengo legealdiari begira, garbi utzi nahi dugu ez dugula inola ere onartuko orain arte lortutakoan atzera egitea, eta uda honetan sortuko den Gobernuari eskatzen diogu segi dezala bukatu berri den legealdian jorratzen hasitako bidetik.

Nafarroako Enpresa Publikoak lan hitzarmena

Adostutako zeinbait punturen zerrenda

Soldatarik gabeko baimenak

Zenbait proposamen egin ditugu enpresa publikoetako langileek soldatarik gabeko baimenak eskatu ahal izan ditzaten. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa (NEKP) eta Nafarroako Gobernua (NG) aztertzen ari dira, eta irailean emanen digute erantzun ofiziala.

Praktiketako kontratuak

Langileak lehenengo egunetik beretik kobratzea bere atxikipen-taldeari dagokion soldataren %100. Indarrean dago 2019ko urtarriletik.

Lanpostuen definizioa eta edukia

Lanpostuen deskribapena egina ez duten enpresek hitz ematea eginen dutela, eta, egina dutenek, berriz, publiko egitea.

Kategoriak

Bulego eta Langeletako hitzarmenaren 7. kategoria kentzea. Indarrean dago 2019ko urtarriletik. Lortutako akordioen ondorioz, enpresa publikoetan ez da kategoria horretako langilerik izanen.

Bulego eta Langeletako Hitzarmenaren 6. kategoria kentzea: NEKPk eta NGk uste dute kategoria hori mantendu behar dela, eta talde horretan dauden lanpostuen azterketa egin da. Azterketaren emaitzak ikusita, NEKPk eta NGk uste dute 6. taldean zeuden 9 pertsonak 5. taldeari dagozkion lanak egiten zituztela, eta 6. taldean 22 pertsona gelditzen dira. Hala, lanpostu hauek mantentzen dira:
-Harreragilea/Telefonista/Jendearentzako arreta/Mandataria
-Lorezainak/Nekazaritzako finketako beharginak/Peoiak

Bulego eta Langeletako Hitzarmenaren 5. kategoria kentzea: NEKPk eta NGk uste dute ezinbestekoa dela kategoria hori mantentzea.

 

Esperientzia eta fideltasun osagarria

Administrazio Publikoan ordaintzen den gradu-osagarria oinarri harturik, enpresa publikoetako langile guztiei aplikatu beharreko osagarri bat sortzea eskatzen dugu, lanbide jardueran pilatutako esperientzia eta enpresa publikoetako langileek enpresarekin izandako fideltasuna saritzeko eta konpentsatzeko.

NEKPk eta NGk adierazi dute indarrean dauden legeen arabera (Aurrekontu-egonkortasunari buruzko Legea, Estatuko Aurrekontu Orokorrak, …) ezin dela osagarri hori sortu. LABek osagarri hori erreklamatzen segituko du; izan ere, gure iritziz, enpresa publikoetako langileek pilatutako esperientzia konpentsatzeko dagoen modurik zuzenena eta objektiboena da.

Lizentzia eta baimen ordainduak

*Gaixotasun larriak dira Gizarte Segurantzaren zerrendan sartuak daudenak.

•  Baimen ordaindua bikote egonkorra osatzeagatik 15 egun natural
•  Seme-alabak aldez aurretik jaiotzea edo jaio ondoren ospitaleratzea Behar-beharrezkoa den denbora ateratzeko eskubidea, soldata murriztu gabe
•  Minbizia edo beste gaixotasun larri bat duen seme-alaba zaintzea Lanaldia %50 murriztea, 6 hilabetez gehienez, soldata murriztu gabe
Lehen mailako ahaidea zaintzea gaixotasun larriagatik Lanaldia %50 murriztea, hilabete batez gehienez, soldata murriztu gabe
•  Desgaitasuna duten seme-alabak zaintzea Behar-beharrezkoa den denbora, bileretara joateko edo lagun egiteko
Tratamendu mediku bat hartu ondoren enpresara itzultzea erraztea (erradioterapia, kimioterapia eta, salbuespen gisa, larritasun handiko beste tratamendu batzuk) Lanaldia %25 arte murriztea, hilabete batez (beste hilabete batez luzatzeko aukera), soldata murriztu gabe
Laguntza behar duten prozesu kirurgiko eta diagnostikoak (ezkontidea edo bikotekide egonkorra eta lehen mailako ahaideak).*Sendagileak agindua izan behar du. Behar-beharrezkoa den denbora, egun natural bat gehienez
•  Lantokia utzi beharra seme-alabak edo desgaitasun psikikoa, fisikoa edo sentsoriala duten adinekoak hartzera joateko (bigarren mailako ahaidetasun mailara arte) Behar-beharrezkoa den denbora
Gida-baimena ateratzeko edo berritzeko azterketa, lanpostuan aritzeko eskatzen bada Behar-beharrezkoa den denbora
•  Seme-alaba adingabeak eramatea kontsulta medikoetara edo osasun laguntza jasotzera Gizarte Segurantzaren sistemako zentroetara Behar-beharrezkoa den denbora
•  Ezkontidea, bikotekide egonkorra, lehen mailara arteko aurreko ahaideak edo legez desgaitasun aitortua duten bigarren mailara arteko odol-ahaideak eramatea kontsulta medikoetara edo osasun laguntza jasotzera Gizarte Segurantzaren sistemako zentroetara Behar-beharezkoa den denbora.

Baimenak

Los sindicatos con representación en las Empresas Públicas (EEPP) de Navarra, conseguimos abrir un proceso de negociación con CPEN y Gobierno de Navarra (GN), con el objetivo de lograr un convenio y mejoras en las condiciones de las trabajadoras de las EEPP

Empresas Públicas 2019/07/03

Este proceso comenzó en octubre de 2017, y, durante todo este tiempo, hemos tenido un importante número de reuniones entre los diferentes sindicatos y con CPEN/GN, pasando por diferentes fases. El pasado 20 de junio, tuvimos la última reunión entre los sindicatos y CPEN/GN, con la que, en opinión de LAB, finaliza esta fase inicial de negociación y da comienzo a una nueva fase de relaciones normalizadas con CPEN/GN.

Situación inicial

En la mayoría de las EEPP se nos aplica el Convenio de Oficinas y Despachos (en CNAI el Convenio de Enseñanzas no Regladas) y las distintas directrices que dicta CPEN, así como diferentes leyes que son de aplicación a todo el ambito público, incluidas las EEPP.

Es público y notorio que el Convenio de Oficinas y Despachos no se ajusta ni a la realidad ni a las necesidades de las EEPP. Este convenio esta destinado a pequeñas asesorías y no tiene en cuenta, de ninguna manera, nuestra idiosincrasia como empresas públicas. Por otra parte, y a pesar de que los trabajadores de las EEPP somos el colectivo más numeroso al que se aplica este convenio, CPEN no ha formado nunca parte de la mesa de negociación del mismo, limitándose a mirar desde la barrera qué es lo que iba pasando. Además, y en cuanto a las directrices emitidas por CPEN, hasta ahora ni se tenía en cuenta la opinión de los sindicatos, ni teniamos ningún tipo de participación en la elaboración de las mismas. En muchos casos, ni tan siquiera conocíamos su contenido, y en otros tantos ni siquiera su existencia.

Además de esto, también constatamos que, a pesar de existir directrices de CPEN que en teoría eran de aplicación a todas las EEPP, en muchas ocasiones la aplicación de estas quedaba a merced de la voluntad y de la interpretación de la dirección de cada empresa, lo que acaba generando agravios y diferencias importantes en nuestras condiciones laborales. Por otra parte, no estaba claro qué se podía y qué no se podía negociar con las diferentes direccio-nes de las EEPP, y en los CdE de cada una de nuestras empresas veíamos con impotencia cómo, en muchas ocasiones, nuestras propuestas se quedaban en el limbo, mientras unos y otros se pasaban la responsabilidad, evitando entrar al fondo de las mismas.

Convenio EEPP

Siendo esta la situación, desde LAB teníamos claro que la apuesta tenía que ser conseguir un convenio propio que clarificara la realidad que acabamos de describir y mejorara las condiciones en las diferentes EEPP.

Por otra parte, a la hora de hacer ese convenio, también teníamos claro que la referencia de éste, tenía que ser las condiciones y lo que marca Función Pública, y en todas las propuestas que desde LAB hemos hecho durante el periodo de negociación, hemos seguido esta filosofía.

Por todas estas razones, la primera parte de la negociación se centró en el estatus jurídico con el que nos íbamos a regular, apostando la parte sindical de manera unánime por dotarnos de un convenio propio para las EEPP dependientes de Gobierno de Navarra. Tras tratar el tema en varias reuniones, en esta ocasión no ha sido posible la consecución de un Convenio propio, y finalmente hemos aceptado la fórmula propuesta por CPEN/GN, que consiste en la creación de un “Grupo de Trabajo Permanente”, en el que participamos todos los sindicatos con represen-tación en las EEPP y CPEN/GN. Las funciones de dicho grupo de trabajo son tratar los temas trans-versales relacionados con los derechos laborales que afectan a todas las EEPP, participando en la elaboración de Instrucciones/Directrices que emite CPEN; aclarar cualquier discrepancia en la interpretación de estas, así como en su puesta en marcha en las EEPP; y garantizar su aplicación en el conjunto de las EEPP.

Desde LAB decidimos aceptar esta fórmula por las siguientes razones:

-Supone abrir una nueva fase en las relaciones con CPEN, ya que hasta ahora la relación era inexistente, y un indudable avance, ya que, a partir de ahora, la elaboración de las diferentes Intrucciones/Directrices deberá ser negociada.
-El acuerdo aclara qué materias son negociables en los CdE de las diferentes EEPP y cuáles corresponde negociar de manera global.
-Control sobre las modificaciones que se realizan en las Directrices, evitando encontrarnos de un día para otro con sorpresas inesperadas, aprobadas y puestas en marcha a espaldas de las y los trabajadores.
-Posibilidad de llevar propuestas para regular los temas que estimemos oportunos.

Finalmente, desde LAB seguimos creyendo que la mejor forma de regular las relaciones laborales en las EEPP es un convenio propio, y seguiremos insistiendo en la consecución del mismo.

Materias concretas

Tras concretar el estatus y el marco de negocia-ción, en octubre de 2018, iniciamos las conversaciones sobre contenidos concretos, en base al documento acordado por todos los sindicatos y elaboramos un calendario para ir tratando los diferentes temas, dando por finalizada esta fase en la reunión que tuvo lugar el pasado jueves 20 de junio. En esta fase, hemos hablado con CPEN/GN de categorías, complementos y pluses, flexibilidad, permisos retribuidos, excedencias, IT, promoción interna… etc. En la hoja anexa podéis encontrar un resumen del conjunto de medidas a aplicar en todas las EEPP acordados en este foro.

Desde LAB, valoramos muy positivamente los avances conseguidos en materia de permisos retribuidos y licencias, pero sigue estando pendiente la aplicación de medidas que favorezcan la recuperación del poder adquisitivo perdido durante los años de crisis, así como la creación de un complemento aplicable a todos los trabajadores de las EEPP, similar al grado de la administración, que compense la experiencia acumulada mediante el desarrollo de la actividad profesional y la vinculación con la empresa de los trabajadores y las trabajadoras de las diferentes EEPP.

Valoración general

En LAB, somos conscientes de que se han quedado muchos temas en el tintero y que aún tenemos un largo camino que recorrer en las EEPP, pero también queremos poner en valor los avances conseguidos durante este proceso. Por de pronto, es la primera vez en la historia de las EEPP de Nafarroa que hemos conseguido dialogar de tú a tú con GN/CPEN y hemos llegado a acuerdos sobre nuestras condiciones laborales.

De cara a la próxima legislatura, queremos dejar claro que no vamos a permitir ni un solo retroceso en lo conseguido hasta ahora, e instamos al nuevo Gobierno que se formará este verano a seguir profundizando en el camino iniciado en la legislatura que acaba de finalizar.

Empresas Públicas (EEPP) de Navarra convenio

Relación de algunos de los puntos acordados

Permisos sin sueldo

Hemos realizado una propuesta de diferentes fórmulas que posibiliten a las trabajadoras/es de las EEPP poder acceder a permisos sin sueldo. Esta propuesta se está estudiando por parte de CPEN/GN y en septiembre tendremos una respuesta oficial.

Contratos en prácticas

Cobro desde el primer momento del 100% del salario de convenio del grupo al que se adscribe el trabajador. En vigor desde enero de 2019.

Contenido y definición de los puestos de trabajo

Compromiso de que las empresas que no cuenten a día de hoy con una descripción de los puestos de trabajo la realicen y que las que cuenten con ella la hagan pública.

Categorías

Eliminación de la categoría 7 del convenio de Oficinas y Despachos: En vigor desde enero de 2019. En virtud a los acuerdos alcanzados, ningún trabajador de las EEPP será encuadrado en esta categoría.

Eliminación de la categoría 6 del convenio de Oficinas y Despachos: CPEN/GN estiman que es necesario mantener esta categoría y se realiza un estudio de los puestos pertenecientes a ese grupo. Tras realizar el estudio, CPEN/GN concluyen que 9 personas que estaban en el grupo 6 realizaban funciones correspondientes al grupo 5 y quedan en el grupo 6 un total de 22 personas, manteniéndose los siguientes puestos: -Recepcionista/Telefonista/Atención al público/Notificador
-Jardineros/Operarios de fincas agrícolas/Peones

Eliminación de la categoría 5 del convenio de Oficinas y Despachos: CPEN/GN estiman que es imprescindible mantener esta categoría.

Complemento de experiencia y vinculación

Tomando como referencia el Grado de la administración pública, solicitamos la creación de un complemento aplicable a todos los trabajadores de las EEPP y cuyo objetivo es retribuir y compensar la experiencia acumulada mediante el desarrollo de la actividad profesional y la vinculación con la empresa de los trabajadores y trabajadoras de las diferentes EEPP.

Desde CPEN/GN se expone que a consecuencia de las diferentes leyes en vigor (Ley de Estabilidad presupuestaria, Presupuestos Generales del Estado…) “no es posible la creación del complemento”. Desde LAB seguiremos insistiendo en la creación de este complemento, ya que, en nuestra opinión, es la manera más justa de compensar la experiencia acumulada por los trabajadores de las EEPP de una manera objetiva y equitativa.

Licencias y Permisos Retribuidos

*Tendrán la consideración de enfermedades graves las incluidas en el listado de la SS.

Licencia retribuida por pareja estable 15 días naturales
Nacimiento de hijos prematuros o que deban permanecer hospitalizados tras el parto Derecho a ausentarse por el tiempo indispensable sin reducción retribución.
Cuidado de hijo menor de edad afectado por cáncer u otra enfermedad grave Reducción jornada 50% con límite 6 meses sin reducción retribución
•  Cuidado de familiar (primer grado) por enfermedad muy grave Reducción jornada 50% con límite 1 mes sin reducción retribución
•  Atención de hijos con discapacidad Tiempo indispensable para asistencia a reuniones o acompañamiento
•  Facilitar reincorporación a la empresa tras someterse a tratamientos médicos (radioterapia o quimioterapia y excepcionalmente otros tratamientos de especial gravedad) Reducción de hasta un 25% de la jornada durante un mes (ampliable a dos) sin reducción retribución
•  Procesos quirúrgicos y diagnósticos que requieran acompañamiento (cónyuge o pareja estable y familiares de primer grado) *Necesidad dictaminada por facultativo. Por el tiempo indispensable, con un límite máximo de un día natural
•  Necesidad de abandonar el centro de trabajo para recoger a hijos/as, o personas mayores con discapacidad psíquica, física o sensorial (hasta el segundo grado) Por el tiempo indispensable.
•  Examen o renovación del permiso de conducir cuando se exija este requisito para el puesto de trabajo Por el tiempo indispensable.
•  Acompañamiento a hijas/os menores de edad para la asistencia a consultas médicas o de asistencia sanitaria en los centros pertenecientes al sistema de seguridad social. Por el tiempo indispensable.
Acompañamiento al cónyuge o pareja estable y ascendientes hasta el primer grado, así como a familiares con discapacidad legalmente reconocida hasta el segundo grado de consanguinidad para la asistencia a consultas médicas o de asistencia sanitaria en los centros pertenecientes al sistema de seguridad social. Por el tiempo indispensable.
Permisos