Share
 ADMlgbti1

Ekainak 28, sexu askatasunaren eguna

Administrazioa 2019/06/24

LGTBIQ+ hitza edo LGTBIQ+ fobia edo sexu-aniztasuna entzuten dugunean, batzuek “ZERTAZ ARI ZARETE?” galdetzen dute. “Honek ba ote du zerikusirik lan munduarekin edo sindikalismoarekin?”, “Afera hori gaindituta dago ezta?” Honek agerian uzten du oraindik ere lesbiana, gay, trans,bisexual, intersexual eta autodefinitzeko eta desiatzeko modu ezberdinak dituzten pertsonak, hau da normatibitatetik ateratzen direnak, baztertuak, erasotuak, ezikusiak sentitzen direla; baita lan munduan ere.

Egindako hainbat analisik agerian uzten du, aisialdian eta lan-arloan oraindik ere lan handia dagoela egiteko. Pertsonak beraien sentitzeko, izateko eta desiatzeko moduaren arabera diskriminatuak diren heinean lan handia dago egiteko berdintasun eta aniztasunaren alde. Horrexegatik LAB sindikatuan aniztasuna lantzeko eta pertsona guztien eskubideak defendatzeko (baita ere LGTBI+ pertsonenak) taldea osatu dugu. Eta gure helburu nagusia horixe da, LAN-MUNDUAN ANIZTASUNAREN ALDEKO APUSTUA EGITEA BAITA ARLO SOZIALEAN DAUDEN DINAMIKETAN GURE EKARPENA EGITEA ERE.

Horretarako lehenik eta behin lan munduan arrazoi honengatik diskriminazioa, erasoak edo modu askean adierazteko aukera eza sortzen duten elementu hauek identifikatzetik hastea da gure asmoa. Gero ekimen sindikalen bidez egoera hauei konponbideak edo laguntza emateko bideak aurkitzen saiatzea da gure asmoa eta batez ere diskriminazio mota hauek eman ez daitezen egoerak aurreikustea. Horregatik, datozen asteetan hainbat enpresetan LGTBI+ arazoen inguruko diagnostiko xume bat egiteko ekintza bat burutuko dugu, eta horren ondoren berdintasun politikak eta planak zein eraso homofoboen kontrako protokoloak lantzen hasiko gara enpresetan.

LAB sindikatuan betidanik egon gara pertsona guztien berdintasunaren alde eta pertsona guztien eskubideak errespetatzea defendatu dugu. Horregatik maiatzak 17tik aurrera (homobitransfobiaren kontrako eguna izanik) hitzetatik ekintzetara pasa gara arlo honetan, eta bide horretan gauzak aldatzeko tresna zehatzak eskainiko ditugu lan munduan. XXI mendean preso mantentzen gaituzten kaiolaren barroteak apurtzera gonbidatu nahi ditugu LGTBI+ pertsona guztiak. Enpresetan ere, armairutik atera gaitezen!!

28 de junio, día de la libertad sexual

Administrazioa 2019/06/24

Cuando escuchamos LGBTI+, LGBTI+fobia, o diversidad sexual hay a quien le viene un "¿de qué me están hablando?" o "¿esto qué tiene que ver con el sindicato?",  incluso un "¿eso ya está superado, no?". Estos son elementos discursivos que ponen de manifiesto una estructura donde lesbianas, gays, trans, bisexuales, intersexuales y un sinfín de formas de desear y autodefinirse, que se salen de la heteronorma, son discriminadas, invisibilizadas y/o agredidas, también en el mundo laboral.

Como diversos analisis ponen de manifiesto, los ámbitos laboral y de ocio son aquellos donde mayor necesidad existe de desarrollar políticas de igualdad para el colectivo LGTBI+. En la medida en que hay personas que son discriminadas por su manera de sentir, ser y desear queda mucho por hacer para fomentar los valores de diversidad e igualdad. Por ello en el sindicato LAB hemos organizado un grupo para trabajar la diversidad y los derechos de todas las personas, también las de las LGTBI+, el cual tiene como objetivo principal TRABAJAR LA DIVERSIDAD EN EL MUNDO DEL TRABAJO ASI COMO HACER NUESTRA APORTACION EN ESTA MATERIA A NIVEL SOCIAL.

Para ello, tenemos intención de comenzar a identificar las situaciones de discriminación, desigualdad o agresiones por este motivo y la falta de libertad y de garantias para que todas podamos expresarnos libremente. Posteriormente nuestra intención es ofrecer iniciativas sindicales para tratar de solucionar los problemas que detectemos, así como ofrecer ayuda a las personas que se vean afectadas. Por supuesto, nos centraremos también en tratar de potenciar medidas de prevención que eviten en el futuro la discriminación y las agresiones.

Con este objetivo, en las próximas semanas realizaremos una iniciativa dirigida a realizar un pequeño diagnóstico en las empresas sobre los problemas que viven las personas LGTBI+ en el ámbito laboral.

Posteriormente trabajaremos para fomentar políticas y planes de igualdad, así como protocolos de atención a las agresiones homófobas en las empresas.

LAB siempre ha estado a favor de la igualdad de todas las personas y del respeto a sus derechos, y a partir del 17 de mayo día contra la homotransbifobia, nos hemos centrado en ofrecer herramientas concretas para hacer del deseo una realidad. Animamos a todas las personas LGTBI+ a romper los barrotes de la jaula en la que vivimos en pleno siglo XXI y salir del armario, también en las empresas.