Share

LABek berretsi egin du Administrazio Publikoan zuen gehiengo sindikala bigarren indarraren ordezkari kopurua ia bikoiztuz

Administrazioa 2019/05/22

LAB reedita en la Administración pública la mayoría sindical con casi el doble de delegados que la segunda fuerza

Administrazioa 2019/05/22
 Resultados NAFAR GOBERNUA 2019 OK

Nafarroako Administrazio Publikoan gaur egindako hauteskundeetan LAB lehenengo indar sindikala izan da berriz ere, eta hori zuen konfiantzari esker izan da. Eskerrik asko bihotz-bihotzez! Hala, gure sindikatuak 2015ean lortutako garaipena berretsi du, eta argi gelditu da Nafarroako Gobernuko plantilla aldaketaren alde dagoela. Hona hemen gaurko emaitzak atalez atal:

Irakaskuntza arloan, LABek gora egin du bai ordezkarien kopuruan (11 izatetik 12 izatera pasatu gara), baita lortutako boto kopuruan ere. 900 bototik gora lortu ditugu lehenbiziko aldiz, emandako boto guztien ia % 20. Horri esker, irakaskuntza arloko lehenbiziko indarra izaten segitzen dugu.

Osasunbidean, lan kontratudunak kontuan hartu gabe (hauen hauteskundeak 2020an eginen dira), LABek duela lau urte lehen aldiz erdietsi zuen garaipena berretsi egin du. Ordezkari kopurua mantendu egin du (13 osotara), botoen %20tik gora lortuz.

Administrazioko gainerako eremuetan, hau da, Administrazio Erroan, PAGNAn, Babes Zibilean eta Suhiltzaileetan, Justizian, Ogasunean, Nafar Lansaren, Kirol eta Gazterian, NOPLOIn, Euskarabidean eta Foruzaingoan (azken honetan ekainean izanen dira hauteskundeak), 2015ean lortutako ordezkari kopuruari eutsi diogu: guztira, 42. PAGNAn eta Babes Zibila-Suhiltzaileetan gehiengo nabarmena lortu dugu. Aipagarria da, orobat, Euskarabidean lortutako emaitza, non jokoan zeuden 7 ordezkarietatik 5 lortu ditugun (eremu hori estreinako aldiz eratu da hauteskunde hauetan). Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan ere zer ospatua badugu, bigarren indarra izatetik lehenengo indarra izatera pasatu baikara, eta NOPLOIn gehiengoari eutsi diogu. Jasotako boto kopuruak ere argi erakusten du LABek harrera ona izan duela Administrazioko langileen artean, guztira 156 boto gehiago lortu ditugulako: 2015ean 1041 boto lortu genituen, eta 2019an, berriz, 1197.

2015ean lortutako gehiengoa berrestea izan da hauteskunde hauetarako LABen helburu nagusia. Ordukoa liskar handiko unea izan zen, UPNk eta PSNk Administrazioko langile guztioi ezarri zizkiguten murrizketak zirela kausa. Orain, ordea, 2015ean lortu genuen sostengu handiari esker, egoera bideratzen hasi da: murrizketa askori buelta eman diegu, kolektibo asko mailaz igo dira, E maila desagertu da... Hori guztia, bistan da, ezinezkoa izanen zen babes itzel hura gabe, urteotan ere egunero-egunero zuengandik sentitu duguna.

Baina gure lana ez da hor bukatzen: lanean segitzen dugu Administrazioko langile guztien baldintzak hobetzeko asmoz. Eta hala segitu nahi dugu, garbi daukagulako gauza asko hobetu behar direla oraindik: langile guztiak 3 mailatan (A, B eta C) kokatuko dituen langileen estatutu berri bat erredaktatzea; lapurtu ziguten erosahalmena berreskuratzea, lanbide karrera maila guztietara hedatzea; langile finkoen eta behin-behinekoen soldatak parekatzea (gradua, lanbide karrera...), aldez aurreko erretiroa ezartzea, euskararen egoera Administrazioan normalizatzea, eta abar, eta abar.

Helburu horiek lortzeko, baina, legealdi honetan izan dugun Gobernuak erakutsitako sentiberatasun bera edo handiagoa duen gobernu bat behar dugu. Erabat etsigarria litzateke enplegatu publiko guztientzat UPNren garaietako gobernuaren ildo beretik jotzen duen beste gobernu bat aurkitzea, haren ekimenez gure erosahalmena % 15 inguru jaitsi baitzen.

Bukatu aurretik, berriz ere eskerrak eman nahi dizkizuegu LAB sindikatuari eta Nafarroako aldaketari eman diozuen babesagatik. Eta gauza bat berretsi nahi dugu: Nafarroako Administrazioetako langile guztien eskubideak defendatzen segituko dugula eta gure esku dagoen guztia eginen dugula 2015ean hasitako aldaketan sakontzeko; Nafarroak behar duelako.
Eskerrik asko guzti-guztioi, eta aurrera LAB!

LAB ha vuelto a erigirse, en el día de hoy, en la primera fuerza sindical de la Administración pública de Navarra, y ha sido gracias a la confianza que habéis vuelto a depositar en nosotras y nosotros. Eskerrik asko bihotz-bihotzez! Nuestro sindicato reedita, de esta forma, la victoria cosechada en 2015, y queda patente la apuesta de la plantilla del Gobierno de Navarra a favor del cambio. Los resultados del día de hoy los podemos desglosar de la siguiente manera:

En Irakaskuntza, LAB ha aumentado en número de representantes, pasando de 11 a 12, y también lo ha hecho en lo que al número de votos se refiere, superando por primera vez la barrera de los 900 y obteniendo casi el 20% de los votos escrutados. De esta forma, nos mantenemos como primera fuerza en el ámbito educativo.

En Osasunbidea, sin tener en cuenta el personal laboral (estos celebrarán las elecciones en una fecha aún sin determinar a lo largo del 2020), LAB ha vuelto a reeditar la mayoría que conquisto hace cuatro años por primera vez. Ha mantenido el número de representantes (un total de 13) obteniendo más del 20% de los votos.

En cuanto al resto de la Administración, donde entran los ámbitos de Núcleo, ANADP, Protección Civil y Bomberos, Justicia, Hacienda, SNE, Deporte y Juventud, ISPLN, Euskarabidea y Policía Foral (estos últimos celebrarán sus elecciones en junio), mantenemos el número de representantes que ya obtuvimos en 2015; un total de 42. En ámbitos como ANADP y Protección Civil y Bomberos hemos obtenido una amplia mayoría. Destacable es también el resultado de Euskarabidea, donde hemos obtenido 5 de los 7 delegados en juego en este ámbito que por vez primera conformaba un ámbito electoral propio. El Instituto Navarro de Deporte y Juventud también nos ha dado una gran alegría, ya que hemos pasado de ser segunda fuerza a ser la primera, y en el ISPLN mantenemos la mayoría. El número de votos recibidos también refleja la buena acogida de LAB por parte de la plantilla de la Administración, ya que hemos aumentado en más de 150 votos; en 2015 recibimos el apoyo de 1041 votantes, y en 2019 habéis sido 1197 los que habéis depositado vuestra confianza en nosotras y nosotros.

LAB se presentó a estas elecciones sindicales con el claro objetivo de poder revalidar la mayoría conseguida en 2015. Aquella fue una convocatoria marcada por un momento de gran conflictividad debido a los numerosos recortes que los gobiernos de UPN y PSN nos impusieron a toda la plantilla de la Administración. Ahora, y gracias a ese apoyo masivo que obtuvimos en la pasada cita electoral, la situación se está reencauzando: hemos podido revertir muchos de los recortes que nos obligaron a asumir, numerosos colectivos han subido de nivel, ha desaparecido el nivel E… Todo ello, que duda cabe, no habría sido posible sin el ingente apoyo que recibimos en 2015 y que seguimos recibiendo día tras día por parte de las empleadas y empleados públicos.

Pero nuestra labor no cesa; seguimos trabajando por mejorar la situación y las condiciones de toda la plantilla de la Administración. Y queremos seguir haciéndolo, pues tenemos claro que queda mucho en lo que mejorar: redactar un nuevo estatuto que encuadre a todo el personal en tres únicos niveles (A, B y C), recuperar el poder adquisitivo que nos robaron, ampliar la Carrera Profesional a todo el personal de todos los niveles, equiparar los salarios de fijos y temporales (grado, Carrera Profesional…), implantar la jubilación anticipada, normalizar la situación del euskera en la Administración, y un largo etcétera.

Para facilitar la consecución de estos objetivos, sin embargo, es imprescindible que la próxima legislatura tengamos un Gobierno tan sensible o más que el que hemos tenido estos últimos cuatro años. Sería fatal para las aspiraciones de todo el personal público que nos topásemos con un Gobierno parecido al de UPN, que nos llegó a quitar alrededor de un 15% de nuestro poder adquisitivo.

Así pues, eskerrik asko nuevamente por el apoyo que le habéis vuelto a mostrar a LAB y al cambio en Navarra. Por nuestra parte, únicamente nos queda confirmar que continuaremos defendiendo los derechos de toda la plantilla de las administraciones navarras y que haremos todo lo que esté en nuestras manos por asentar y ahondar en el cambio que tanto necesita Navarra y que ya se inició en 2015.
Eskerrik asko guzti-guztioi, eta aurrera LAB!

Resultados OSASUNBIDEA 2019 Resultados NUCLEO FUNCIONARIOS 2019
Resultados NUCLEO LABORALES 2019 Resultados IRAKASKUNTZA 2019
Resultados ANE 2019 Resultados JUSTICIA 2019
Resultados ANADP 2019 Resultados SNE 2019
Resultados EUSKARABIDEA 2019 Resultados ISPLN 2019
Resultados DEPORTE 2019  Resultados HACIENDA 2019