ADM30

2019. urtean %0,30 ezartzea: pauso garrantzitsua, baina ez da azkena

Administrazioa 2019/05/17

Funts Gehigarrien Akordioan 2019rako aurreikusi ziren neurriak ezartzea onetsi du Nafarroako Gobernuak, eta berri pozgarria da LABentzat. Horren ondorioz, Administrazioko zenbait kolektibok ekainean bertan jasoko dituzte akordioaren onurak. Gauzak horrela, gure ustez, urrats bat eman dugu langile publiko guztion baldintzak berdintzeko prozesuan eta prekarietatearen kontra; gainera, harro gaude, akordioa sinatuz, horretan lagundu izanaz.

Maiatzaren 15eko bilkuran, Nafarroako Gobernuak foru lege-dekretu bat onartu zuen Funts Gehigarriak banatzeko Akordioan 2019. urterako aurreikusi ziren langileentzako neurriak aplikatzeko. Alegia, joan den urteko urrian Nafarroako Gobernuarekin sinatu genuen akordioaren harira, orain onartu egin du neurri horiek urte honetan zehar gauzatzea. Gogora ekarri behar dugu testu horren helburua dela Funts Gehigarrien %0,30 bideratzea Administrazioko mailarik baxuenentzako langileen lan baldintzak hobetzera.

Lege-dekretuaren ondorioz, kolektibo batzuek soldata handiagoak izanen dituzte: administrari laguntzaileek osagarri bat jasoko dute administrari izendatu bitarte; haur-hezitzaileek, zeladoreek, peoiek, suhiltzaile-laguntzaileek eta zerbitzu orokorretakoek lanpostuko osagarria jasoko dute; eta C eta D mailakoek, berriz, konpentsazio bat jasoko dute jaiegunetako eta gaueko lanagatik.

Maiatzaren 17an argitaratuko da lege-dekretua NAOn, eta onartu diren neurriok ekaineko nominarekin batera ezarriko dira, nahiz eta atzeraeragina izanen duten 2019ko urtarrilaren 1etik hasita. Horrez gain, ez dugu ahaztu behar Funts Gehigarrien Akordioak 2020. urtean ere segida izanen duela eta orduan izanen dela tenorea beste neurri garrantzitsu batzuk hartzeko, esaterako, hezkuntzako zaintzaileen eta administrari laguntzaileen maila igoera.

LABen ziur gaude urrats handia eman dugula zenbait kolektiboren prekarietatea gutxitzeko, eta pozten gaitu horretan lagundu izanak. Hala ere, jakitun gara gure Administrazioan langile asko egoera zailean bizi direla eta askok ez dugula oraindik jaso duela hamar urteko murrizketen ordaina. Horregatik guztiagatik, apostu sendoa egiten dugu murrizketak lehengoratzearen alde, prekarietatea bukatzearen alde eta Administrazioko langile guztion lan baldintzak berdintzearen alde.

Ildo horietan lan egiten segitu ahal izateko, maiatzaren 22an eman botoa LAB sindikatuari.

La aplicación del 0,30 en 2019; un paso importante pero no el último

Administrazioa 2019/05/17

LAB recibe con alegría la aprobación, por parte del Gobierno de Navarra, de la aplicación de las medidas que el Acuerdo de los Fondos Adicionales contemplaba para este año 2019. Esto supone que en la nómina del próximo mes de junio varios colectivos de la Administración experimentarán las mejoras que dicho acuerdo establecía. Esto, a nuestro entender, supone un paso más hacia la equiparación de todos los trabajadores públicos y en contra de la precariedad, y nos alegramos de haber contribuído a darlo mediante la firma del acuerdo.

El Gobierno de Navarra aprobó, en su sesión del 15 de mayo, el Decreto-Ley Foral por el que se aprueba aplicar las medidas en materia de personal de la Administración navarra que el Acuerdo para el reparto de los Fondos Adicionales contemplaba para este 2019. Es decir, aprobó aplicar las medidas que, según consta en el acuerdo que firmamos con el Gobierno de Navarra en octubre del pasado año, se debían instaurar durante este año. Cabe recordar que dicho texto tiene el objetivo de destinar el 0,30% de los Fondos Adicionales a mejorar las situaciones laborales de varias trabajadoras y trabajadores de los niveles más bajos de la Administración.

El decreto-ley aprobado el 15 de mayo supondrá incrementos económicos para varios colectivos: el del complemento transitorio de integración del puesto de administrativo para el personal auxiliar administrativo; el del complemento de puesto a las plantillas de educador infantil, celador, peón auxiliar de bombero y servicios generales entre otros; y los de las compensaciones por festividad y nocturnidad para los niveles C y D.

Este decreto-ley saldrá publicado en el Boletín Oficial de Navarra el viernes 17 de mayo, y las medidas que contempla se aplicarán a partir de la nómina de junio, si bien es cierto que tendrán carácter retroactivo a 1 de enero de 2019. No hay que olvidar, además, que el acuerdo de los Fondos Adicionales tendrá su continuidad en 2020 y será entonces cuando se apliquen medidas tan importantes como las subidas de nivel para el personal de cuidadoras de educación o auxiliares administrativas.

En LAB estamos convencidos de que este es un paso más para acabar con la precariedad que sufren varios colectivos de la Administración pública navarra y nos alegramos de haber contribuído a darlo. Sin embargo, somos conscientes de que aún es larga la lista de empleadas y empleados de la Administración que se encuentra en situación complicada o que aún no han visto revertidos los recortes que se le aplicaron hace ya diez años. Por todo ello, nos reafirmamos en nuestra apuesta de seguir trabajando por la reversión de los recortes, el fin de la precariedad y la equiparación de todo el personal a cargo de la Administración navarra.

Para que podamos seguir trabajando en esa dirección, el día 22 vota a LAB.