Share
ADM 2019

Maiatzaren 22an, hauteskunde sindikalak Foru Administrazioan.
Zure eskubideak erabili, eta emaiozu botoa LABi, oraindik indarrean dauden murrizketak bukatzeko.

Administrazioa 2019/05/09 LABetik, Administrazioko langile guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu urte hauetan guregan izan duzuen konfiantzagatik, eta, horrekin batera, adierazi nahi dizuegu gure lan baldintzak hobetzeko eta ahalik eta zerbitzu publiko onenak lortzeko lanean segitzeko gogoz beterik gaudela. Jakin badakigu urte hauetan ez dugula lortu nahi genukeen guztia, baina lortutako hobekuntzek erakutsi digute bide onetik goazela. Eta bide hori gure hautagai guztien eskutik helduta egin nahi dugu, Nafarroako Administrazioko langileeen ordezkaritza bikaina osatzen dutelako.

Dakizuen bezala, maiatzaren 22an hauteskunde sindikalak izanen ditugu. Egun horretan, lau urteko etapa bati bukaera emanen diogu, non langile publiko guztien lan baldintzak hobetzeko lan eta borroka handia egin dugun. Lortu dugun guztia 2015eko maiatzean hautetsontzietan jasotako emaitzari esker lortu dugu, zuek emandako babesari esker. Horregatik, eskerrik asko, bihotz-bihotzez!

Zuen sostenguari esker, Administrazioko lehenengo indar sindikala gara, eta gure lan baldintzak hobetzeko urrats garrantzitsuak eman ahal izan ditugu. Bukatu berri den legegintzaldian, helburu garbi bat finkatu genuen: PP-UPN-PSOEren gobernuek ezarri zizkiguten murrizketei buelta ematea.

Alabaina, ezinezkoa izan da egoerari buelta osoa ematea eta nahi genuen tokiraino iristea. Argi dugu aurrerapauso batzuk eman ditugula eta asko dagoela egiteko oraindik. Baina norabide onean goaz. Horregatik, LABek azken urteotan jorratutako bide beretik segitzeko konpromiso garbia aditzera eman nahi du jendaurrean.

Helburu hori gogoan prestatu ditugu gure hautagai zerrendak. Foru Administrazioaren eremu guztietan aurkeztu ditugu zerrendak, batean izan ezik: kontratazioak Artzapezpikuak agintzen dituen horretan, alegia. Gure zerrendetan 700 langile baino gehiago daude guztira; bateko eta besteko langileak dira, Administrazioko plantillaren aniztasunaren isla garbia: adin guztietakoak, maila guztietakoak (A, B, C eta D), esperientzia handikoak zein hasi berriak. Gainera, gure hautagaietatik %54 emakumezkoak dira, eta % 46 gizonezkoak.

Hurrengo legegintzaldiari begira, gure lan-ildo garrantzitsuak biltzen dituen dekalogo hau prestatu dugu:

  • Estatutu berria Foru Administrazioko langile guztientzat, non langile guztiak hiru mailatan kokatuko baitira (A, B eta C mailak), Estatuko eta Europako araudiarekin bat.

  • Lanbide Karrerari/Garapenari buruzko Foru Legea, Nafarroako Gobernuko plantilla osoari eragingo diona.

  • Administrazioa gaztetzeko plana: erretiro partziala eta errelebo-kontratua.

  • Erosahalmena berreskuratzea: murrizketen ondoriozko zorra aitortzea, arrisku-plusa, txandakakoa...

  • Eskubide eta soldata berak langile guztientzat, izan funtzionarioa, lan-kontratuduna edo aldi baterako langilea (administrazio-kontratuduna).

  • Hizkuntza normalizazioa.

  • Lan eskaintza publikoen deialdiak egitea; deialdietan garbi azaltzea oposizioen egutegia eta ebaluaziorako irizpideak, eta gai zerrendako gaiak publikoak eta doakoak izatea.

  • Pribatizatutako zerbitzuak berreskuratzea.

  • Plantillako langile guztiak Gobernuaren erakunde autoaseguratzailean sartzea, ez Mutuan.

  • Aldi baterako langileak kontratatzeko araudia aldatzea, kontratu bukaerako kalte-ordaina jaso ahal izateko.

Informazio hori guztia zehatzago azalduko dizuegu hurrengo egunetan lantokietan banatuko ditugun liburuxketan. Idazki hau gure eskakizunen ildo nagusiak aurreratzeko baino ez da.

Proposatutako gai horiei guztiei bultzada bat emateko, oraindik ere indarrean dauden murrizketak bukatzeko, finkatu ditugun helburuak lortzeko, Administrazioko langile guztien lan baldintzak hobetzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoak eskaini ahal izateko, berriz ere zure laguntza behar dugu, berriz ere zure botoa behar dugu. Horregatik guztiagatik,

Maiatzaren 22an, bozkatu LAB

22 de mayo, elecciones sindicales en la Administración foral.
Haz uso de tu derecho y vota a LAB para revertir los recortes aún vigentes.

Administrazioa 2019/05/09 Desde LAB queremos agradecer a toda la plantilla de la Administración pública la confianza que habéis depositado en nosotros y nosotras estos años y mostraros nuestra total predisposición a seguir trabajando por mejorar nuestras condiciones laborales y para conseguir los mejores servicios públicos posibles. Somos conscientes de que no se ha logrado todo lo que nos hubiera gustado, pero los avances obtenidos nos demuestran que este es el camino a seguir. Y ese camino lo andaremos junto con nuestras candidatas y candidatos, un grupo de personas que representan fielmente a todo el personal de la Administración navarra.

Como sabéis, este próximo 22 de mayo se va a poner fin a un periodo de cuatro años en el que hemos peleado mucho para mejorar las condiciones laborales de las trabajadoras y trabajadores públicos. Todo lo conseguido ha sido posible por el apoyo que recibimos en las urnas en mayo de 2015, gracias a vuestro apoyo. Eskerrik asko bihotz-bihotzez!!!

El apoyo que nos brindasteis colocó a LAB como primera fuerza sindical en la Administración . Esta situación nos ha permitido dar pasos y avanzar hacia unas mejores condiciones laborales. Nuestro reto esta legislatura ha sido empezar a revertir los recortes que los gobiernos de PP-UPN-PSOE nos impusieron.

Sin embargo, no hemos llegado tan lejos como nos hubiera gustado, y queda mucho por hacer. Estamos convencidas y convencidos de que cada paso que hemos dado hacia adelante es muestra de que vamos en la dirección correcta. Por eso, desde LAB mostramos nuestra total confianza en esta vía y reafirmamos nuestra apuesta por seguir en la misma línea de trabajo en los siguientes años.

Con ese objetivo en mente, hemos preparado las candidaturas de cada ámbito. Presentamos candidaturas en todos los ámbitos de la Administración foral, a excepción de aquel en el que es el Arzobispado quien decide a quién se contrata. Más de 700 personas forman parte de nuestras candidaturas, personas que son reflejo de la diversidad de que caracteriza a la plantilla de la Administración; de todas las edades, de todos los niveles -A, B, C y D-, conocedoras de su ámbito y recién llegadas de otro… Además, nuestras candidaturas están formadas por un 54% de mujeres y un 46% de hombres.

Hemos elaborado un decálogo que recoge nuestros principales ejes de actuación para la siguiente legislatura:

  • Nuevo estatuto para la plantilla de la Administración foral que encuadre correctamente a todo el personal en tres niveles: A, B y C, como recoge la normativa básica estatal y europea.

  • Ley Foral de Carrera/Desarrollo Profesional dirigido a toda la plantilla del Gobierno de Navarra.

  • Plan para rejuvenecer la Administración: jubilación parcial y contrato de relevo.

  • Recuperación del poder adquisitivo: reconocimiento de deuda por los recortes, peligrosidad, turnicidad…

  • Mismos derechos y salarios para todo el personal: funcionario, laboral o temporal (contratado administrativo).

  • Normalización lingüística.

  • Llamamiento de OPEs con información clara del calendario de oposiciones, temario propio, público y gratuito. Con criterios de evaluación.

  • Recuperación de los servicios privatizados.

  • Inclusión de toda la plantilla en la entidad autoaseguradora del Gobierno, y no en la Mutua.

  • Modificación de la normativa de contratación temporal, incluyendo la indemnización por fin de contrato.

Recibiréis toda esta información más pormenorizada y desgranada en los cuadernillos que hemos preparado y que os haremos llegar a vuestro centro de trabajo en los próximos días. Pero sirva este escrito para adelantar las principales pautas de nuestro mensaje.

Para poder impulsar todas las vías propuestas y revertir los recortes vigentes a día de hoy, para alcanzar los objetivos que nos hemos marcado, para poder mejorar las condiciones laborales de toda la plantilla de la Administración, para poder ofrecer unos servicios públicos de calidad, necesitamos tu ayuda una vez más, necesitamos tu voto. Por eso,

El 22de mayo, vota a LAB