Share
ADM 030

Nafarroako eta Madrilgo gobernuek Funts Osagarrien Akordioarekin aurrera egitea sinatu dute

Administrazioa 2019/04/10

Bertan behera gelditu da Funts osagarrien banaketari buruzko Akordioa Konstituzio Auzitegira eramateko mehatxua. Martxoaren 27an bi gobernuek sinatutako testuaren arabera, akordioak ez du Nafarroaren eskumenen esparrua gainditzen. Horrenbestez, denak berdin segitzen du eta aurrera doa Nafarroako Gobernuak LABekin eta beste sindikatu batzuekin sinatutako guztia.

Nafarroako Gobernuak jakinarazitakoaren arabera, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Kooperazio Batzordeak erabaki du "konpondu egin direla 1/2018 Foru Lege-Dekretua dela eta agertu ziren desadostasunak". Horrela, testuak adierazten du bukatutzat ematen dela "planteatutako desadostasuna". Horrek esan nahi du Estatuak aitortu egiten diola Nafarroari funts osagarriak aurreikusi bezala banatzeko eskumena.

LABetik gure poza adierazi nahi dugu Nafarroako Gobernuak Madrilgoarekin lortutako akordio historiko horrengatik, non Nafarroari funtzio publikoaren arloko eskumena aitortzen baitzaio. Akordioaren ondorioz, Madrilgo Gobernuak uko egiten dio LABek sinatutako 0,30ekoaren Akordioa Konstituzio Auzitegian errekurritzeari. Gogora dezagun 0,30ekoaren akordio horretan aurreikusten zela, besteak beste, zenbait kolektiboren maila igoera (zeladoreak, zerbitzu orokorretako langileak, errepideetako zaintzaileak, administrari laguntzaileak, suhiltzaile peoiak, etab.), baita haien soldatak eta zenbait osagarri eta lansari-kontzeptu igotzea eta parekatzea ere (txandakako osagarria, jaiegunetakoa, etab.).

Madrilen negoziatu zen muga ekonomikoarekin ados ez bageunden ere, azkenean, LABek akordio hori sinatu zuen (nahiz eta gure erreibindikazio batzuk jaso ez), gure plantillako zati garrantzitsu -eta askotan ahaztu- baten kontrako bidegabekeria historikoak bukatzea zekarrelako.

Prentsaurrekoan adierazi dugun bezala, akordioa abiapuntu bat da azken urteotan galdutako erosahalmena berreskuratzeko. Eta hori lortu arte borrokan segitzeko konpromisoa berresten dugu.

Gobierno de Navarra y Madrid firman seguir delante con el Acuerdo de los Fondos Adicionales

Administrazioa 2019/04/10

El amago de llevar al Tribunal Constitucional el Acuerdo por el que se regulaba el reparto de los Fondos Adicionales ha quedado ya superado. Ambos gobiernos firmaron el pasado 27 de marzo un texto en el que señalan que dicho acuerdo no excede las competencias navarras, por lo cual, todo sigue adelante tal y como acordó el Gobierno foral con LAB y otras fuerzas sindicales.

El Gobierno de Navarra ha hecho público el acuerdo al que ha llegado la Junta de Cooperación Administración General del Estado-Comunidad Foral de Navarra de "considerar resueltas las discrepancias manifestadas en relación con el Decreto-Ley Foral 1/2018". De esta forma, el texto señala que "la controversia planteada" se da por concluida. Esto significa que el Estado reconoce a Navarra sus competencias para poder desarrollar el reparto de los Fondos Adicionales tal y como tenía previsto.

Desde LAB mostramos nuestra satisfacción por este reciente e histórico acuerdo alcanzado entre el Gobierno de Navarra y el de Madrid, en el cual se reconoce la competencia de Navarra en materia de Función Pública. Como consecuencia de este acuerdo, el Gobierno de Madrid no recurrirá al Tribunal Constitucional el conocido como Acuerdo del 0,30 que LAB firmó. Este prevé, entre otras, medidas como la subida de nivel de varios colectivos (personal celador, servicios generales, vigilantes de carretera, personal auxiliar administrativo, peones auxiliares de bombero, etc.) con su correspondiente incremento salarial, el incremento y equiparación de los importes de ciertos complementos y conceptos retributivos (turnicidad, festivos, etc.).

Pese a no estar satisfechos con el límite económico que se negoció en Madrid y que tuvo como consecuencia el no poder atender a la totalidad de nuestras reivindicaciones, finalmente firmamos el Acuerdo, porque comprendimos que termina con agravios históricos de parte importante, y muchas veces olvidada, de nuestra plantilla.

Tal y como hemos señalado en rueda de prensa, consideramos este Acuerdo un punto de partida en el camino hacia la recuperación del poder adquisitivo perdido durante estos últimos años. Es por ello por lo que nos comprometemos a seguir peleando hasta conseguirlo.