Share
Ez da Lanbide Karrera/Garapenak Administrazioan izan behar duen tokia arinki nahiz zatika lantzeko unea. LABen proposamena argia eta goitik beherakoa da:

LABek  Lanbide Karrera/Garapen integral   baten aldeko hautua egin du, langile finko eta kontratudun guztiak barnean-biltzen dituena: departamentu eta maila guztietakoak, A mailatik D mailarainokoak

Administrazioa 2019/03/26
Foru Adiministrazioan eta haren erakunde autonomoetan, 1999tik dago indarrean lanbide karrera; izan ere, urte horretan onartu zen lanbide karrera Osasunbideko medikuntzako langileentzat (langile finkoentzat bakarrik). 2008an, negoziazio gai izan zen berriz ere, baina UPN/PP/PSN alderdietako gobernuak eta beren sokako sindikatuek erizaintzako unibertsitate diplomadunentzat murriztu zuten (kasu honetan ere, langile finkoentzat bakarrik). Urteekin, lanbide karrerako proiektu horiek beste departamentu eta erakunde batzuetan (NOPLOI...) antzeko lanpostuetan aritzen diren langileentzat ere zabaldu dira, baina mugapen berberekin.

Azken urteotan, ia sindikatu guztien plataformetan ageri da lanbide karreraren eskakizuna. Tamalez, sindikatu bakoitzak ezaugarri ezberdinekin erreklamatzen du: sindikatu korporatiboek beren osasun-estamentuarentzat baizik ez dute erreklamatzen; “klaseko” beste sindikatu batzuek osasun arloko estamentu guztientzat, baina, betiere, osasun arlokoak ez diren langileak eta aldi baterako langileak beste fase baterako utziz.

LABen, ordea, modu integralean heldu genion lanari, eta eztabaida prozesu bat ireki genuen gure afiliatuen artean zehazteko zein zen foru adminstrazioan aplikatzeko lanbide garapenaren eredurik egokiena (lanbide karrera).

Gaia lantzen hilabete batzuk eman ondoren, lege proposamen bat prestatu dugu, LABentzat ezinbestekoak diren alderdiak jasotzen dituena:

• Lanbide garapenaren/karreraren aplikazio esparrua: foru administrazioan eta haren erakunde autonomoetan aritzen diren langile guztiak, finkoak zein aldi baterakoak.
• Lanbide karreran gora egiteko modua: hiru alderdi hauetan oinarritutako sistema: lanpostu bakoitzerako etengabeko prestakuntza, unitateak hobetzeko planak eta talde lanaren sustapena.

Lanpostu bakoitzerako prestakuntza ibilbide bat garatzea proposatzen dugu, langilearen gaitasunak eta eginkizunak eguneratzeari lotua. Prestakuntza hori Administrazioak berak eskainiko du, lan bizitza osoan zehar eginen da (lan orduetan) eta ezinbestekoa izanen da lanbide garapenaren/karreraren maila batetik bestera igotzeko. Hobekuntza planetan unitate eta zerbitzu bakoitzaren helburuak jasoko dira, efizienteagoak eta eraginkorragoak izateko. Eta azkenik, talde lana sustatuko da.

• Lanbide garapen honek bost maila izanen ditu (gaur egun daudenen antzekoak), eta batetik bestera igotzeko beharrezkoa izanen da lanbidearen arloan eguneratzea (borondatezkoa) eta unitatearen helburu kolektiboak betetzea (helburu horiek hobekuntza planetan jasoko dira).
• Lanbide garapen horretako ordainsariei dagokienez, gaur egun dauden ordainsari-sistema berak erabiliko dira, modu proportzionalean banatuta.

Lanbide karrerari buruzko legearen proposamen hau Foru Administrazioko Negoziazio Mahai Orokorrera eta talde parlamentario guztiei igorri diegu, hurrengo legegintzaldian aplikatzeko konpromisoa har dezaten.

No son tiempos de abordar la Carrera Profesional en la Administración ni con parches ni de forma parcial. La propuesta de LAB es clara e integral:

LAB apuesta por una  Carrera Profesional integral, que abarque a todo el personal fijo y contratado de las administraciónes forales: de todos los departamentos y de todos los niveles, desde el A hasta el D

Administrazioa 2019/03/26
En la Administración foral y sus organismos autónomos existe la Carrera Profesional desde 1999. El SNS-Osasunbidea aprobó ese año la Carrera Profesional para el personal de medicina (sólo personal fijo). En 2008 se retomó su negociación, pero los gobiernos de UPN/PP/PSN y los sindicatos afines lo restringieron al personal de enfermería “DUEs” (sólo fijos). Estos proyectos de carrera se extendieron al personal de puestos de trabajo similares de otros departamentos (ISPLN…) pero con las mismas limitaciones.

Prácticamente todos los sindicatos llevamos años recogiendo, en nuestras plataformas reivindicativas, la exigencia de la Carrera/Desarrollo Profesional. Desgraciadamente, cada uno lo hace con unas características diferentes: los sindicatos corporativos sólo para su estamento sanitario, otros sindicatos de “clase” para todos los estamentos sanitarios, pero dejando al no sanitario y al personal temporal para más tarde…

En LAB decidimos afrontar este objetivo de forma integral y abrimos el debate entre nuestra organización y la afiliación para definir qué modelo de Desarrollo/Carrera Profesional considerábamos más adecuado para la Administración foral.

Tras meses de trabajo, hemos elaborado una propuesta de ley que reúne las características que LAB cree imprescindibles para su desarrollo:

• Ámbito del Desarrollo/Carrera Profesional: todo el personal, fijo y contratado temporal de la Administración foral y sus organismos autónomos.
• Progresión en la Carrera/Desarrollo Profesional: basado en la formación continua de cada puesto de trabajo, en los planes de mejora de las unidades, y en el fomento del trabajo en equipo.

Planteamos desarrollar un itinerario formativo para cada puesto de trabajo, ligado a la actualización de sus competencias y funciones: Formación que deberá preparar y ofrecer la propia Administración a lo largo de la vida laboral, en el tiempo de trabajo, y que será necesaria para que cada empleado y empleada promocione en los distintos niveles del Desarrollo/Carrera Profesional; promoción del trabajo en equipo y planes de mejora que recojan los objetivos para que las distintas unidades y servicios sean más eficaces y eficientes.

• Una Carrera/Desarrollo Profesional con cinco niveles (similar a los existentes) y donde se promociona a través de la actualización profesional (voluntaria) y la consecución de los objetivos colectivos de la unidad, recogidos en los planes de mejora.
• Un Desarrollo/Carrera Profesional retribuido de forma proporcional a los existentes.

Esta propuesta de ley de Carrera/Desarrollo Profesional la hemos hecho llegar a la Mesa General de Negociación de la Administración foral y a todos los grupos parlamentarios, con la intención de obtener su compromiso para implantarla en la nueva legislatura que se avecina.