Share
ADM lan bera

Gaur, 2019ko martxoaren 12an, argitara eman dira Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak auzi garrantzitsu bati buruz aurkeztu dituen ondorioak: administrazio kontratudun langileek gradua kobratzeko eskubidea duten ala ez. Auzi hori Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. epaitegiak planteatu zuen.

Hoy, 12 de marzo de 2019, se han publicado las conclusiones de la Abogada General del Tribunal de Justicia de la Unión Europea (TJUE) en el asunto planteado por el Juzgado de lo Contencioso Administrativo número 1 de Pamplona, referente al cobro del grado por el personal contratado administrativo.

Aldi baterako langileak eta gradua

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiaren ondorioek LABen planteamenduak berresten dituzte

Administrazioa 2019/03/12

Ondorio horietan zera jasotzen da: "arrazoi objektiboengatik ezin da justifikatu, auzitan dagoen graduaren afera dela-eta, karrerako funtzionarioen eta aldi baterako administrazio kontratua duten langileen artean gaur egun dagoen desberdintasuna, zeinaren ondorioz azken horiek ez baitute inolako eskubiderik graduaren soldata-osagarria onar eta ordain dakien". Hau da, abokatu nagusiak LABek aurkeztutako errekurtsoaren planteamenduak berresten ditu: aldi baterako langileek gradua kobratzeko eskubidea dute, langile finkoek bezala.

Oso berri onak izan arren, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiaren ondorioak baizik ez dira. Hau ez da epaia. Orain, Auzitegiak epaia eman beharko du, baina abokatu honen iritzia kontuan hartuta.

Cobro del grado por parte del personal temporal

Las conclusiones de la Abogada General del Tribunal de Justicia de la Unión Europea ratifican los planteamientos de LAB

Administrazioa 2019/03/12

En dichas conclusiones se recoge que "la diferencia de trato prevalente entre los funcionarios de carrera y los contratados administrativos con contrato de duración determinada, derivada del hecho de que estos últimos no tienen derecho alguno al reconocimiento y abono del complemento retributivo del grado controvertido, no puede justificarse por razones objetivas". Es decir, ratifica los planteamientos que LAB hizo en su recurso donde reivindicábamos que el personal temporal tuviera derecho a cobrar el grado, igual que el personal fijo.

Aunque las conclusiones son una muy buena noticia, no es la Sentencia, son las conclusiones de la Abogada General del TJUE. Habrá que esperar a que el Tribunal dicte Sentencia, donde deberá tener en cuenta la opinión de esta Abogada.