Share
ADMpaternidad

Aitatasun baimena 17 astekoa izanen da

Urratsez urrats ezarriko da 2020ra arte

Administrazioa 2019/02/28

Duela gutxi, Nafarroako Gobernuak erabaki du aitatasun baimenak luzatzea Nafarroako Administrazio Publikoetako langile guztientzat. Aldaketa horren ondorioz, 17 asterainokoa izaten ahalko da baimen hori, %100 kobratuta.

Baimena urratsez urrats luzatuko da. Gaur egun, aitatasun baimena 5 astekoa da. Baimena hartzeko eskubidea ematen duen gertakaria (hau da, haurraren jaiotza, adopzioari begirako zaintza, harrera edo adopzioa) 2018an gertatu bazen, lau aste gehiago emanen dira; 2019an gertatzen bada, zortzi aste gehiago; eta 2020an gertatzen bada, hamabi aste gehiago. Horrela, azkenean, 17 asteko baimena izanen da. Baimen horretaz baliatzeko eskaerak aurkeztu beharko dira orain arte onartzen zen baimena (5 astekoa) bukatu baino lehen.

Horrekin batera, Gobernuak beste neurri batzuk onartu ditu bizitza pertsonala, familiarra eta lana uztartzeko eta ardurakidetza bultzatzeko; honako hauek, alegia:

- Telelana ezartzea (posible den sektoreetan).
- Ordutegien arrazionalizazioa eta kontziliazioa: lanaldia, beranduenik, 18:00etan bukatuko da.
- Langileen atsedenaldietan deskonexio digitala bultzatzeko neurriak.
- Lanaldia murrizten den kasu guztietan, ordutegiak eta, batez ere, lantokira joateko egunak moldatuko dira, bizitza pertsonala, familiarra eta lana uztartzea errazteko.

Neurri horiek indarrean daude jada. Orain, Nafarroako Gobernuak haiek garatzeko behar diren erregelamenduzko xedapenak onetsi beharko ditu. LOTURA

Se amplía hasta 17 semanas el permiso de paternidad

Se implantará de forma progresiva hasta 2020

Administrazioa 2019/02/28

El Gobierno de Navarra ha aprobado recientemente la ampliación de los permisos de paternidad para todo el personal de las administraciones públicas de Navarra que se podrán extender hasta las 17 semanas con una remuneración del 100%.

La implantación de este permiso se hará de forma paulatina. En la actualidad el permiso de paternidad es de cinco semanas. Para los nacimientos, guardas con fines de adopción, acogimientos o adopciones producidos en el año 2018 el permiso queda ampliado en otras cuatro semanas. Para los mismos supuestos producidos en 2019 el permiso se amplia en otras ocho semanas y para 2020 en otras doce semanas, hasta alcanzar un total de 17 semanas. La solicitud para acogerse a este permiso deberá realizarse antes de que finalicen las 5 semanas que se venían reconociendo hasta la actualidad.

El Gobierno también ha aprobado otras medidas para facilitar la conciliación y la corresponsabilidad de la vida personal, familiar y laboral. Para ello va a establecer las acciones necesarias para:

- La implantación del teletrabajo (en aquellos sectores donde sea posible).
- La conciliación y la racionalización de horarios estableciendo el final de la jornada a las 18 horas.
- Medidas que propicien la desconexión digital durante el tiempo de descanso del personal.
- En todos los casos de reducción de jornada, se atenderá a la adaptación de horarios y especialmente a los días de asistencia, que permitan la conciliación de la vida personal, familiar y laboral.

Estas medidas ya están en vigor. Ahora el Gobierno deberá dictar las disposiciones reglamentarias para su desarrollo. ENLACE