ADMmonedas
Taula: Nafar Administrazioko langileen soldaten eta eros-ahalmenaren eboluzioa (2010-2018)

Nafarroako Gobernuak 2019. urterako soldata igoera onartu du

Administrazioa 2019/02/07

descargas de archivos.orig PDF Taula inprimatu Nafarroako Gobernuak joan den astearteko bilkuran 2019. urteari dagokion soldata igoera onartu zuen atzo. Igoera bi pausotan gauzatuko da: lehenbizi, otsaileko soldatarekin, %2,25eko igoera aplikatuko digute, eta uztailetik aurrera, beste %0,25. Nolanahi ere, datuek ez dute gezurrik esaten: azken 9 urteetan, nafar langileok gure eros-ahalmenaren %11,65 galdu dugu.

Asteartean, 2019ko otsailaren 6an, Nafarroako Gobernuak urte honetarako soldaten igoera onartu zuen. Igoera %2,25ekoa izanen da, eta otsaileko nominarekin jasoko dugu. Era berean, urtarrileko igoerari dagokiona ere jasoko dugu, atzeraeraginezko ondorioekin. Horrez gain, uztailaren 1etik aurrera beste %0,25 igoko digute soldata, baina oraingoan atzeraeraginezko ondoriorik gabe. Egun berean, funts gehigarrien aplikazioari dagokion igoera ere aplikatuko digute, urtarrilaren 1eko atzeraeraginezko ondorioekin.

Hala ere, ezin dugu ahaztu nondik gatozen, eta ikuspegi baikor honek ezin du ezkutatu orain artean Nafarroako langileok bizi behar izan ditugun sasoi ilunak. Urte gutxi batzuetako atzera begiratu bat egitea aski da pairatu behar izan ditugun soldata izozteak, murrizketak eta bestelako nahigabeak gogora ekartzeko. Horrek guztiak, noski, eros-ahalmenaren galera onartezina ekarri du berekin: 2010etik 2018ra bitarte, langile nafarrek adierazle horren %11,65 galdu dugu.

Nabarmendu beharra dago, gainera, Nafarroako Gobernua UPN, PP eta PSNren eskuetan zegoelarik abiatu zela aztergai dugun garaia, eta alderdi horiek izan zirela, hain zuzen ere, arlo publikoko langile nafarren kalterako neurri gehienak hartu zituztenak, honako hauek, besteak beste: asteko lanaldia 36 ordura igotzea, Osasunbideako langileen arrisku-osagarria kentzea, hezkuntzako langileei 2 ordu lektibo gehiago ezartzea (batzuek, oraindik ere, ezin izan dute berreskuratu 2012a baino lehen zeukaten egoera), aparteko paga bat kentzea, eta abar.

Zenbait murrizketaren leheneratzea

Aldaketaren Gobernua iristeak, hainbat murrizketaren leheneratzea ekarri zuen, baina soldatei dagokienez, ez da inolako planik garatu 2010etik galdutako eros-ahalmen guztia berreskuratzeko. Gobernu honek onartutako hiru aurrekontuekin (2016, 2017 eta 2018 urteetakoak) apenas berreskuratu dugun eros-ahalmenaren %0,05a. 2019an, Gobernuaren aurreikuspenak beteko balira, beste %0,7 berreskuratuko genituzke.

Edonola ere, gorago aipatutako eros-ahalmen galduaren %11,65 horretatik oso urrun geratzen den kopurua da. Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari berriz ere eskatzen diogu egin dezala planifikazio bat, lapurtu diguten guztia nola eta zein epetan berreskuratuko dugun zehaztuko duena.

Jarraian, nafar langileen soldaten eta eros-ahalmenaren eboluzioa erakusten duen taula atxikitzen dugu:

Tabla: Evolución de los salarios y el poder adquisitivo de la plantilla
de la Administración navarra (2010-2018)

El Gobierno de Navarra aprueba el aumento salarial para el 2019

Administrazioa 2019/02/07

descargas de archivos.orig PDF Tabla imprimir El Gobierno de Navarra aprobó en su sesión del pasado martesr la subida salarial para este 2019. La misma se efectuará en dos fases: en un primer momento, las y los trabajadores navarros veremos aumentada nuestra nómina, a partir de febrero, en un 2,25%, y a partir de julio, a esa cantidad se le añadirá otro 0,25%. A pesar de ello, los datos no mienten: los y las navarras hemos perdido un total del 11,65% de nuestro nivel adquisitivo en los últimos 9 años.

Ayer, 6 de febrero de 2019, el Gobierno de Navarra aprobó la subida salarial para este año 2019. Este incremento retributivo será del 2,25%, y lo cobraremos con la nómina de febrero. Además, también cobraremos, con carácter retroactivo, lo correspondiente al mes de enero. Pero la subida no acaba ahí, ya que en la nómina del mes de julio percibiremos otro aumento, esta vez del 0,25%. Sin embargo, este segundo aumento no se aplicará con efecto retroactivo. Finalmente, y también a partir del 1 de julio, se habilitará la aplicación de los fondos adicionales con efectos retroactivos a 1 de enero de 2019.

Ahora bien, no debemos olvidar de dónde venimos, y esta optimista perspectiva no debe eclipsar la oscura situación que todo el personal empleado venimos sufriendo desde años atrás. Basta echar la mirada atrás unos pocos años para recordar las congelaciones de sueldo, recortes y demás penurias a las que hemos tenido que hacer frente. Todo ello, por supuesto, ha traído consigo una pérdida de poder adquisitivo inaceptable. Desde 2010 hasta 2018 las trabajadoras y trabajadores navarros hemos perdido un total del 11,65% de ese indicador.

Cabe destacar, además, que este periodo que analizamos se inició con el Gobierno de Navarra en manos de los partidos UPN, PP y PSN. Y fueron ellos quienes tomaron las medidas más perjudiciales y más significativas para los y las trabadoras públicas navarras, como la subida de la jornada laboral a 36 horas semanales, la eliminación del complemento de peligrosidad en Osasunbidea, el aumento de dos horas lectivas al profesorado (parte del cual sigue, a día de hoy, sin recuperar la situación anterior al 2012), la anulación de una paga extra, etcétera.

Reversión de algunos recortes

La llegada del Gobierno del cambio supuso la reversión de algunos recortes, pero desde el punto de vista retributivo, no se ha afrontado un plan de recuperación de todo el poder adquisitivo perdido desde 2010. En los tres ejercicios presupuestarios de este Gobierno (2016, 2017 y 2018) los trabajadores y trabajadoras apenas hemos recuperado un 0,05% de lo que habíamos perdido. En 2019, si se cumplen las previsiones del Gobierno, quizás recuperemos otro 0,7%.

En cualquier caso, sigue siendo una cantidad que no se acerca al 11,65% de poder adquisitivo real que hemos perdido. Por todo ello, seguimos exigiendo al Gobierno de Navarra una planificiación (indicando plazos) de cómo vamos a recuperar la totalidad de lo que nos han robado.

Adjuntamos la tabla donde se puede apreciar la evolución de los salarios y el poder adquisitivo de los y las trabajadoras navarras:

ADMipc