Share
ADMcuidadoreseducacin

Hezkuntzako zaintzaileek lan baldintza duinak eta 2109/2012 ebazpena indargabetzeko eskatu dute

Administrazioa 2019/01/30

Nafarroako Nukleoko Langile Batzordeak deituta, Hezkuntzako zaintzaileak Nafarroako Jauregiaren ateetan elkarretaratu dira 2109/2012 Ebazpena -beren lan ordutegiak arautzen dituena- bertan behera utz dezaten eskatzeko eta lan baldintza duinak aldarrikatzeko.

KOMUNIKATUA

Nukleo Langileen Batzordeak eta Hezkuntzako Zaintzaileek Nafarroako Jauregiaren atzeko aldean egindako elkarretaratzearen ondorengo komunikatua

Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren baitako zaintzaileen lan baldintzak hobe ditzaten eskatzeko batzartu da, gaur hemen, Administrazio Nukleoko Langileon Batzordea. Bereziki eskatu nahi dugu zaintzaileon ordutegia arautzen duen 2109/2012 Ebazpena indargabetzea; izan ere, ebazpen horrek ahalbidetzen baitu zaintzaileok gaur egun lanaldi maratonianoak egitea: batzuetan 9 orduko lanegunak egiten ditugu eta astean 43,5 ordu ere pilatu izan ditugu. Araudi horren ondorioz, langileen % 80 behin-behinekoa da eta, gainera, horietatik gehienek lanaldi partzialak dituzte, nahiz eta lanaldi osoa izateko behar adina ordu bete eta gaindituak izan.

Egoera honen aurrean, negoziazio Mahai Sektoriala lehenbailehen elkartu eta arazoari aurre egiteko lanean has dadila eskatzen dugu, zerbitzu hau eskaintzen dugun langileon ordutegia egoki arautzeko. Ebazpen hori indargabetzeko eskaria behin eta berriz egin diogu Gobernuari. Biltzeko eskaria luzatu diegu bai Giza Baliabide Zerbitzuburuari, Francisco Javier Iglesiasi, bai eta Hezkuntza Kontseilaria den Maria Solanari ere, baina ez batak ez besteak ez gaituzte hartu. Alabaina, denborak aurrera darrai eta legegintzaldia amaierara iristear da. Eta oraindik orain, ez dute Ebazpena ndargabetu!

2019/2012 EBAZPENA INDARGABETU, ORAIN!
ORDUTEGIAREN ERREGULAZIO BERRI BATERAKO NEGOZIAZIOA, ORAIN!

Administrazio Nukleoko Langileon Batzordea

Las cuidadoras de Educación han exigido condiciones dignas de trabajo y que se derogue la Resolución 2109/2012

Administrazioa 2019/01/30

Atendiendo al llamamiento de la Comisión de Personal de Núcleo del Gobierno de Navarra, las cuidadoras de Educación se han concentrado hoy a las puertas de la Diputación de Navarra para pedir la derogación de la Resolución 2109/2012 -la cual regula sus horarios- y exigir condiciones de trabajo dignas.

COMUNICADO

Comunicado tras la concentración de la Comisión de Personal de Núcleo y Cuidadoras de Educación en la trasera del Palacio de Navarra

La Comisión de Personal de Administración Núcleo se ha concentrado hoy aquí para solicitar la mejora de las condiciones laborales del personal cuidador dependiente del Departamento de Educación del Gobierno de Navarra. Pedimos especialmente la derogación de la Resolución 2109/2012, que regula el horario del personal cuidador. Este personal puede llegar a realizar, a día de hoy, y bajo el manto de la citada Resolución, maratonianas jornadas de 9 horas diarias y 43,5 horas semanales. Esta regulación horaria tiene como consecuencia que cerca del 80% de estas trabajadoras sean eventuales y la gran mayoría con contratos parciales, a pesar de cumplir con creces las horas exigidas para que la jornada se considere completa.

Ante esta situación, demandamos la apertura inmediata de la mesa Sectorial de negociación con el fin de regular el horario de este personal. Esta solicitud de derogación de la anteriormente citada Resolución se la hemos hecho llegar una y otra vez a este Gobierno. Hemos solicitado reunirnos tanto al Director de Recursos Humanos, Francisco Javier Iglesias, como a la Consejera de Educación María Solana y ni uno ni otra nos reciben. ¡El tiempo avanza y la legislatura va llegando a su fin sin llevar a cabo la derogación de esta Resolución!

¡DEROGACIÓN DE LA RESOLUCIÓN 2109/2012, YA!
¡NEGOCIACIÓN DE LA NUEVA REGULACIÓN HORARIA, YA!

Comisión de Personal de Administración Núcleo