Share
ADMfuego

LAB SINDIKATUAREN INFORMAZIO OHARRA SUHILTZAILE TALDEARI

Suhiltzaileak: argi-ilunak dituen legegintzaldia

NLA 2019/01/24

Une honetan, LABek, bere jarduera sindikalean eten bat eginda, kontu batzuk azaldu nahi dizkio suhiltzaileen kolektibo osoari, denok batera gogoeta egin dezagun azken honetan gertatzen ari denaren gainean, ikusten eta entzuten ari garen kontu batzuen gainean eta etor daitekeen egoeraren gainean. Garbi dago lau urte hauetan ez dugula aurreratu LABek nahi lukeen adina, baina, beste alde batetik, bistan da 2015ean baino hobeki gaudela, garai hartan gure zerbitzua erreka jotzeko puntuan baitzegoen UPN-PSN gobernuen utzikeriaren ondorioz.

Balantzea eginda, argi-ilunak dituen legegintzaldia izan da hau, eta zuzendaritzak eta bere taldeak ezin okerrago jardun badute ere, beharrezkoa da kolektiboaren inplikazioari eta adoreari esker lortutakoa ere agerian jartzea: lanpostu finkoak betetzeko onartu diren deialdien bidez, plantilla errekuperatzeko prozesua hasi da (legegintzaldia hasi zenetik 100 lanpostu inguru); zerbitzu osagarriak arautu dira; osasun garraioa zerbitzu integralaren barruan txertatu eta finkatu da (parke bakoitzean anbulantzia bat, eta osasun arloko larrialdietako teknikari titulua eskatzea promozio berriei); gaikuntzei buruzko foru agindua, indarreko legediaren araberako gaikuntza ofizioz eman diguna; ETT-Erreskate Teknikoko Taldea sortzea, gure aspaldi-aspaldiko erreibindikazio bat zena (aukerak iristen direnean aprobetxatu behar dira). Horrez gainera, UET-Uretako Erreskate Taldea sortu da, hainbat hobekuntza instalazioetan,...

Garbi dago, egoera ideala ez bada ere, legegintzaldia hasi zenean baino hobeki gaudela orain: zerbitzua sendoagoa da, eta kolektiboa ere egoera hobean dago etorkizunean beste erreibindikazio batzuei ekiteko.

Batzuetan, bakarrik gelditu gara gure zerbitzu eredua defendatzen, eta beste zenbaitetan amore eman behar izan dugu ohiz kanpoko neurri eta egoera jakin batzuk onartzeko, baina, betiere, gure helburuei uko egin gabe.

Aurkeztutako lehenengo proposamenari ezetz esan ondoren, zuzendaritzak aldi baterako neurri batzuk proposatu zizkigun betetze bidean dauden 17 lanpostuak eta laster konbokatuko diren beste 38 lanpostuak bete bitarte. Proposamen hori kolektiboaren gehiengo batek onartu zuen, gutxieneko zerbitzuak mantentzeko konpromisoa hartuta. Proposamen hori onartu ez zutenak, ordea, ez dira gauza izan plantillari azaltzeko zer alternatiba proposatzen duten, ez bada ETT taldea bertan behera uztea edo parkeak gutxien-gutxieneko baldintzen azpitik uztea. Izan ere, hori da gertatuko litzatekeena txandak betetzeko deiei uko eginen bagenie.

 LABek zerbitzu honekin duen konpromisoa ez da txeke zuri bat Zuzendaritzarentzat. Gure nagusiak alferrik galtzen ari dira koletiboko langile gehienak gutxieneko zerbitzuak erreklutamenduen bidez betetzeko erakusten ari diren jarrera ona eta egiten ari diren ahalegina. Parkeen arteko langile mugimenduak egiteko aprobetxatu dute, eta hori gure esku-hartzeen segurtasunaren eta eraginkortasunaren kaltetan doa. LAB beti egon da parkeen arteko langile mugimenduen kontra, eta Zuzendaritzari exigitzen diogu gutxieneko zerbitzuak betetzeko deiak egin daitezela parke bakoitzeko langileen artean, eta egutegian aldez aurretik programatuz. Gainera, langileei eskatzen diegu erantzukizunez joka dezatela, ustekabeko egoerak ahalik eta gutxien izan daitezen, izan ere ustekabe horiek dira arazo gehien ekartzen dituzten egoerak.

LABek hiru puntuko plataforma bat adostu du gainerako sindikatuekin, Nafarroako Gobernuarekin negoziatzen hasteko:

-2018ko Lan Publikoaren Eskaintza lehenbailehen iragartzea, eta 2019rako lanpostu gehiago ateratzea.
-Erosahalmena berreskuratzea (maila igoeragatiko konpentsazioa, bajen ondorioz galdutako dirua,...)
-Ordaindutako aparteko orduak egitea behin-behineko neurri bat izatea, eta ordu horiek egutegian programatzea.

Erreibindikazio plataforma hori Mahai Sektorialera eramanen dugu, eta behar diren bermeak eskatuko dizkiogu Barne Zuzendaritzari gehiegi luzatzen ari den egoera hau konpontzeko.

Gainera, kolektibo osoa gonbidatu nahi dugu LABek otsailaren 1ean, goizeko 10:00etan, Cordovillako parkean eginen duen Biltzar Orokorrera etor daitezen. Aurrerago, suhiltzaileen biltzar bat eginen dugu, baina eguna finkatu gabe dago oraindik.

NOTA INFORMATIVA DE LAB AL COLECTIVO DE BOMBEROS

Bomberos: una legislatura con claroscuros

NLA 2019/01/24

A día de hoy, LAB queremos hacer un punto y aparte en nuestra actividad sindical, para aclarar algunas cuestiones y propiciar una reflexión conjunta de todo el colectivo sobre lo que está pasando últimamente, lo que estamos viendo y oyendo, y lo que está por venir. Es evidente que no se ha avanzado lo que LAB hubiese querido, pero nadie puede negar que estamos mejor que en el 2015, cuando el servicio estaba a punto de colapsar por la dejadez de los gobiernos de UPN-PSN.

A la hora de hacer balance, en una legislatura con claroscuros, y a pesar de la nefasta actuación de la dirección y su equipo, es necesario poner en valor los logros conseguidos gracias a la implicación y al empeño del colectivo: proceso de recuperación de plantilla a través de la convocatoria de plazas fijas, de momento 100 desde el inicio de legislatura; regulación de Servicios Auxiliares; consolidación del transporte sanitario como parte del servicio integral (una ambulancia en cada parque y TES nuevas promociones ); Orden Foral de habilitaciones que ha permitido nuestra habilitación de oficio acorde a la legislación vigente; creación del GRT (las oportunidades hay que aprovecharlas cuando llegan), una reivindicación histórica que por fin hemos conseguido.( Ampliación GRA , mejora instalaciones…)

Es innegable que, aunque lejos aún de la situación ideal, terminamos la legislatura mejor de lo que empezamos, con un servicio más fuerte y con el colectivo en una posición más fuerte también para encarar en el futuro otro tipo de reivindicaciones.

En ocasiones nos hemos quedado solos defendiendo nuestro modelo de servicio y hemos tenido que dejar pelos en la gatera, hemos aceptado puntualmente medidas y situaciones excepcionales, pero sin renunciar a nuestros objetivos.

Después del rechazo en consulta a la primera propuesta presentada, la dirección planteó en una segunda propuesta unas medidas transitorias hasta la cobertura de las 17 plazas en curso y las 38 que se van a convocar próximamente. Esta propuesta fue avalada por una mayoría de compañeros con el compromiso de mantener los servicios mínimos.
Quienes se oponen a esto no han sido capaces de explicar a la plantilla qué alternativa plantean que no suponga la paralización del GRT o dejar los parques bajo mínimos. Porque eso es lo que pasaría si el colectivo no acude a los llamamientos a cubrir turnos.

El compromiso de LAB para con este servicio no es un cheque en blanco para la Dirección, que no está aprovechando el esfuerzo de la mayoría del colectivo y su disposición a cubrir los mínimos con reclutamientos, generando una movilidad total entre parques que afecta a la seguridad y eficacia de las intervenciones debido principalmente a su incapacidad para gestionar los recursos que la propia plantilla le está facilitando. En LAB siempre nos hemos opuesto a la movilidad entre parques y exigimos desde ya a la Dirección y a su equipo que los llamamientos a cubrir los mínimos se realicen al personal de cada parque, programándolos con anterioridad en calendario. Además pedimos al personal que actúe con responsabilidad para reducir al máximo las situaciones sobrevenidas, que son las que realmente generan los mayores trastornos.

LAB junto al resto de Sindicatos, han consensuado una plataforma de tres puntos para comenzar una negociación con el Gobierno de Navarra:

-Anuncio inminente de la OPE de 2018 y nuevas plazas para 2019.
-Recuperación poder adquisitivo (Compensación subida Nivel, pérdidas salariales por bajas…)
-Las Horas Extras Remuneradas son transitorias y se programarán en Calendario.

Esta plataforma reivindicativa, la trasladaremos a la Mesa Sectorial, exigiendo garantías a la Dirección de Interior en una próxima reunión para superar esta situación que se alarga demasiado en el tiempo.

Además, invitamos al colectivo a la Asamblea General que celebrará LAB el día 1 de Febrero a las 10:00h. en Cordovilla previa a la de Bomberos que se convocará posteriormente.