Share
ARG peralta

LABeko suhiltzaileek Huerta de Peraltako langileekiko elkartasuna adierazi eta enpresak egindako gehiegikeriak salatu dituzte

NLA 2019/01/17

Abenduaren 28an, Azkoiengo suhiltzaile-parkeko lankideek SOS-Nafarroa zerbitzuaren deia jaso zuten Huerta de Peraltako langile batzuk ospitalera garraiatzeko. Kolpeak eta zauri irekiak zituzten, foruzainek emandako borra-kolpe eta ostikoen ondorioz. Hala, zaurituetako batzuek osasun laguntza behar zutenez, ospitale zentroetara eraman genituen.

Nafarroako Larrialdietako Agentziako LAB atalak, Nafarroako iritzi publikoaren aurrean, erabateko elkartasuna adierazi nahi die enpresa horretan greban ari diren langileei.

Nekazaritzako elikagaien industria Nafarroako zutabe ekonomiko garrantzitsuenetako bat da, enplegua eta aberastasuna sortzen duelako. Baina errealitatea ez da datu makroekonomikoek eta komunikabideek azaltzen dutena bezain ederra. Irabazi horien atzean, langileak esplotatzeko neurri basatiak daude, batez ere alorretan lan egiten duten langileak, gehien-gehienak migratzaileak direnak.

Enpresa horretako langileek lan baldintza penagarriak eta jabeak erabiltzen dituen metodo mafioso eta arrazistak salatu behar izan zituzten. Ondorioz, enpresak langile batzuk kanporatzea erabaki zuen, bidegabeki eta gehiegikeriaz. Hori dela eta, gaur den egunean, plantillako langile gehienak greban daude, enpresak kanporatutako langileak berriz onartu arte eta sektoreko hitzarmenak dioena langile guztiei aplikatu arte, non jaio diren kontuan hartu gabe.

Gure ustez, langile horiek sortzen duten aberastasuna hobeki banatu beharra dago, eta haien lan baldintzak hobetzeko negoziazio prozesu bat ireki behar da. Gainera, jabeak errespetatu egin behar ditu adosten diren neurriak. Horregatik, langile horien erreibindikazioekin bat eginik, dei egiten dizuegu antolatzen diren mobilizazio guztietan parte hartzera. Lehena, urtarrilaren 26ko aratsaldeko 17:00etan lan prekarietatearen eta esplotazioaren aurka eginen den manifestazioa, Iruñeko Gazteluko plazatik abiatuta.

Azkenik, ohar honen bidez gogorarazi nahi diegu egun hartan parte hartu zuten foruzainei, tarteko buruei eta arduradun politikoei gure gizarteko pertsona ahulenen kontra erabili zituzten metodoak, azkenean, beren kontra itzuliko direla lehenago edo geroago.

BERTAKOA EDO ATZERRITARRA, LANGILE KLASE BERA GARA!
KANPORATUAK, ENPRESARA!

Los bomberos de LAB muestran su solidaridad con los trabajadores de Huerta de Peralta y denuncian los abusos de la empresa

ANE 2019/01/17

El pasado día 28 de diciembre nuestros compañeros del parque de Peralta-Azkoien fueron requeridos desde SOS Navarra para trasladar a centros hospitalarios a diversos trabajadores de Huerta de Peralta. Éstos presentaban golpes y contusiones como consecuencia de los porrazos y patadas propinados por agentes de la Policía Foral. Varias de estas personas heridas requirieron asistencia sanitaria y tuvieron que ser trasladas a centros hospitalarios.

Desde LAB-Agencia Navarra de Emergencias queremos transmitir a la opinión pública navarra nuestra total solidaridad con los trabajadores en huelga de dicha empresa.

La industria agroalimentaria es un pilar económico importante en Nafarroa, generadora de empleo y riqueza, pero no todo es tan bonito como nos dicen los datos macroeconómicos y los medios de comunicación. Detrás de esa ganancia hay métodos de explotación brutales para con las personas empleadas, sobre todo para las que trabajan en el campo, la mayoría de las cuales son migrantes.

Ante la denuncia hecha por la plantilla de las condiciones de trabajo que se aplican y de los métodos mafiosos y racistas del dueño, la empresa responde despidiendo a trabajadores de forma improcedente y abusiva. Es por ello por lo que la mayoría de la plantilla a día de hoy se encuentra en huelga indefinida hasta que la empresa readmita a los despedidos y cumpla el convenio del sector para todas las personas empleadas independientemente de su lugar de nacimiento.

Entendemos que la riqueza que generan esos trabajadores debe ser mejor repartida y sus condiciones de trabajo deben ser negociadas. Del mismo modo, lo negociado debe ser respetado por parte del patrón, y es por eso por lo que hacemos nuestras sus justas reivindicaciones y llamamos a apoyar todas las movilizaciones que se convoquen, comenzando por la manifestación que tendrá lugar el próximo día 26 de enero partiendo desde la Plaza del Castillo de Iruñea a las 17:00 en contra de la precariedad y la explotación laboral.

Finalmente, queremos aprovechar esta nota para recordar a los agentes de la Policía Foral que intervinieron ese día, a sus mandos intermedios y a sus responsables políticos que los métodos empleados contra las personas más vulnerables de la sociedad acabarán volviéndose en contra de ellos.

¡NATIVA O EXTRANJERA, LA MISMA CLASE OBRERA!
¡READMISIÓN DESPEDIDOS!