Share
ADMmejora

PAGNAn, lan baldintza hobeak denontzat

PAGNA 2019/01/21

LABen iritziz, PAGNAko kontratazio zerrendak beti kudeatu behar dira izangai bakoitzak daukan ordena-zenbakiaren arabera, kontuan hartu gabe kontratatu beharra sortzen denean interesduna lanean dagoen ala ez, ez eta azkeneko 15 egunetan kontraturen bat bukatu zaion ere. Horregatik, kontratazio zerrendetako izangaien aukera-berdintasuna eta meritu printzipioa bermatzearren, zera eskatzen dugu: Agentziako langileei ez aplikatzea ohiz kanpoko lehentasun eskubidea, kontratatu administratiboei enplegu hobekuntza aplikatzea, eta, azkenik, langile finkoen artean barne egokitzapenak egiteko aukera ematea.

Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak kudeatzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 31ko 814/2010 Foru Agindua aplikatzeak egoera bidegabeak ekarri ditu PAGNAn. Arau horren 3. artikuluan ezartzen denaren arabera, zerrendetako izangaiak ordenatzeko orduan berdintasun, meritu, gaitasun eta publikotasun printzipioak bermatu behar dira.

Foru agindu horretan ohiz kanpoko lehentasun eskubidea aplikatzea aurreikusten da, hots: izangai batek kontratu bat bukatzen duenetik 15 eguneko epean erabateko lehentasuna du zerrendako gainerako izangai guztien aurretik epe horretan sortzen diren lanpostuak betetzeko. Gure iritziz, lehentasunezko egoera hori meritu eta gaitasun printzipioen kontra doa, izan ere, kontratu bat bukatu berri dutenak lehenengo tokietan gelditzen dira, hautapen prozesuan puntuazio altuagoa lortu duten eta, horrenbestez, zerrendan gorago egon beharko luketen beste pertsona batzuen aurretik.

Azaldu dugun bezala, egoera hori, bidegabea izateaz gainera, arauaren 3. artikuluan zehaztutako helburu nagusien aurka doa. Horregatik eskatzen dugu lehentasunezko eskubidea arautik kentzeko.

Ildo berean, kontratatu administratiboek ere enplegua hobetzeko aukera izan dezatela nahi dugu. Hau da, iraupen luzeko kontratuak zerrendako ordenari jarraikiz eskaini daitezela, kontuan hartu gabe, kontratua eskaintzen denean, kasuan kasuko langilea lanaldi partzialean lanean ari den edo hiru hilabetetik beherako kontraturen bat daukan.

Ez da zuzena aldi baterako kontratazioetarako zerrendetan puntuazio hobea duten pertsonek kontratu laburrak bata bestearen atzetik onartu behar izatea hutsik dauden lanpostuak –iraupen luzeagokoak, gehienetan– hartzeko aukera asko eta asko galduz, eta, beraz, lan egonkorrik ezin lortzea, nahiz eta indarreko hautapen prozesuaren arabera lanpostu finko bat lortzetik hurbilago egon diren beste izangai batzuk baino. Era berean, bidegabea da kontratu partzial bat onartzen duten pertsonek kontratuari uko egiteko aukerarik ez izatea, eta, horrenbestez, baldintza prekarioetan lan egiten segitu behar izatea.

Beste alde batetik, langile guztiekin barne egokitzapenak egin ahal izatea eskatzen dugu, horri esker interesa duten langile guztiek beren eremuan eta espezialitatean hutsik gelditzen diren beste lanpostu batzuk bete ahal izateko. Prozesu hori arautzeko arau bat onets dezatela eskatzen dugu.

Kontuan harturik gure zentroek ezaugarri bereziak eta espezifikoak dituztela, LABek PAGNArentzako arau espezifikoak eskatzen ditu, arlo hauek berariaz arautzeko: batetik, aldi baterako kontratazioak, eta bestetik, langileak zentro batetik bestera mugitu ahal izateko prozesuak.

Mejora de empleo para todos-as en la ANADP

ANADP 2019/01/21

Desde LAB entendemos que la gestión de las listas de contratación de la ANADP debería regirse por la posición en que cada aspirante se encuentre, independientemente de si en el momento en que surge la necesidad la persona interesada se encuentre trabajando o no, e independientemente de que haya finalizado un contrato en los últimos 15 días. Por ello, y en aras de respetar la igualdad y los méritos de los componentes de la lista de contratación, solicitamos la no aplicación de los 15 días de prioridad excepcional entre los empleados de la Agencia, la aplicación de la mejora de empleo en los contratados administrativos y la posibilidad de acoplamientos internos entre el personal fijo.

La aplicación de la Orden Foral 814/2010, de 31 de diciembre, de Normas de la Gestión de la Contratación Temporal crea en la ANADP situaciones injustas. Las listas se deben ordenar, como bien dice el artículo 3 de dicha norma, garantizando los principios de igualdad, mérito, capacidad y publicidad.

En esta Orden Foral se aplica la prioridad excepcional para el llamamiento, en donde cada aspirante, desde que acaba un contrato, tiene un plazo de 15 días en el que tiene prioridad absoluta respecto al resto de inscritos en el caso de que surgieran nuevas necesidades de empleo. Esta excepcionalidad contradice el principio del mérito y capacidad, porque se sitúan en los primeros puestos personas que acaban de terminar un contrato, y no las personas que hayan obtenido una mayor puntuación en el proceso de selección, y por ende, ocupen posiciones superiores en la lista.

Además de ser injusto, como bien hemos explicado, contradice el espíritu de la propia norma, detallado en el citado artículo 3. Es por ello que pedimos la eliminación de esta excepcionalidad.

En el mismo sentido, queremos la mejora de empleo para el personal contratado administrativo. Esto es, que los contratos de larga duración, se ofrezcan a las/os trabajadores/as por orden de listas, independientemente de que se encuentren trabajando a tiempo parcial o con contratos inferiores a tres meses.

No es justo que las personas con mejores puntuaciones en las listas de contratación temporal, puedan verse en la situación de tener que enlazar contratos cortos, sin poder optar, en la mayoría de ocasiones, a vacantes y conseguir la estabilidad (que aunque todas nos merecemos) a la cual se han acercado más a través del proceso selectivo en vigor. Asimismo, es injusto que las personas que en su día aceptaron contratos parciales, no puedan renunciar a ellos y se les condene a la precariedad.

Por otro lado, para el personal fijo solicitamos acoplamientos internos. Con ello se podrán ocupar puestos vacantes entre los/as interesados/as dentro del mismo ámbito y especialidad. Exigimos que se regule este proceso.

Debido a la especialidad y especifidad de nuestros centros, desde LAB exigimos normas específicas para la ANADP que regulen la contratación temporal y la movilidad intercentros para nuestras plantillas.