Share
ADMpsoekontzentra

PSNren egoitzaren aurrean kontzentrazioa

Administrazioa 2019/01/11

Gaur LAB sindikatuak kontzentrazioa egin du PSN alderdiaren egoitzaren aurrean, exijitzeko ez diezaiola oztoporik jarri funts gehigarrien % 30 banatzeari buruzko akordiori, Nafarroako Gobernua eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuen arteko akordioari.

PSOE alderdia da erasoaldi honen erantzule eta arduradun; izan ere, Nafarroako autogobernuari eta zenbait langile-taldek maila igotzeko akordioari egiten baitie eraso.

Kontzentrazioa bukatuta, Nafarroako Jauregira jo dugu, Gobernuari eskatzeko ez dezala amore eman Madrilgo asmoen aurrean eta eutsi diezaiola hemen sinatu dugun akordioari.

Batzar orduak eskatu ditugu Nafarroako Gobernuko langile guztiak batzar-kontzentraziora joan ahal izan daitezen; zehazki, 12:00etatik 13:30ak arte. Gogoan izan batzar orduak honelako ekitaldietara joateko langile guztiek daukaten eskubidea dela. Aski duzu zure nagusiari jakinaraztea batzarrera joan behar duzula.

Estatuko gobernua (PSOE) lan baldintzak murrizten saiatu da Nafarroako Administrazioan

Administrazioa 2019/01/08

Jose Luis Arasti (PSOE), Estatuko Gobernuaren ordezkaria Nafarroan, berriki aritu zaigu 2019rako erronkak azaltzen; horrekin batera, Podemos Nafarroa alderdiaren barne-tirabirei irri egin zien, eta, gainera, aldaketaren gobernua sostengatzen duten alderdiak ere gisa berean tratatu zituen.

Ez zuen, ordea, deus handirik esan Foru Administraziorako funts gehigarrien banaketa boikoteatzeko egindako maniobraz.

Beste behin ere, Estatuak Konstituzioari men egin beharra baliatzen du lan eremuko akordioak blokeatzeko, sindikatuek eta Parlamentuaren gehiengoak babestuak izanagatik. Espainiako Konstituzioa aitzakia da egoerak bere horretan irauteko, baina akordio sozial eta kolektiboen kontrako arma ere bada, nahiz eta, paradoxaz, ustez babesten duten konstituzioaren markoarekin talka egin.

Oraingoan, D mailako langileak C mailan birkokatzeko akordioari ekin zion Arastik; bidenabar esanda, Nafarroako Administrazioak eta gehiengo sindikalak onartu eta adostu dugun akordioa da. Berebiziko garrantzia du gai honek, batik bat sektorea duintzeko modua bermatzen duelako, baina Arastirena bezalako ekinbideek erakusten dute, berriz ere, estatuaren errotan beste harri bat dugula jotzeko.

Arastik inkonstituzionaltasuna egotzi zion akordioari; tamaina horretako salaketa argudiatzeko, ordea, arrazoi makal eta eskasak erabili zituen. Esaterako, D mailatik C mailara igotzeko prozedura zalantzazkoa zela adierazi zuen; horretarako, bi kontzeptu ezberdin nahasi zituen: integrazioa/birsailkapena eta promozioa. Kontzeptu horiek berariazko prozedurak dituzte langile publikoen Estatutuan zein Nafarroako araubidean. Arestik nabarmen azaldu zuen, Estatuaren ikuspuntutik, debekatua dagoela talde jakin batzuk besterik gabe integratzea funtzio publikoan, salbuespenak salbu; horrez gain, zehaztu zuen mailaz igotzeko araudian ezarritako baldintzak bete behar direla (titulazioa, antzinatasuna,...).

Huts egiten du, ordea, ikusmolde horrek. Zergatik? Alde batetik, ez du zuzen jasotzen Nafarroan adostutako akordioaren muina; izan ere, ez gara integrazioaz ari, langile horiek funtzionario izaera dutelako eta behar den antzinatasunaren zein titulazioaren jabe izanen direlako birkokatzeko unean. Bestetik, muzin egiten dio Espainiako Estatuak berak onetsitako eskumenen markoari; izan ere, Langile Publikoen Estatutuak honela dio 75. artikuluaren 2. puntuan: “Gorte Nagusien edo komunitate autonomoetako batzar legegileen lege baten bidez sortu, eraldatu edo ezabatuko dira funtzionarioen kidego eta eskalak”. Beraz, Nafarroa bada nor taldeak eta eskalak aldatzeko.

Antzera gertatzen ari zaigu birkokatzeko beste modalitate batzuekin ere; errepideetako zaindariena eta E mailatik Drako bidea egiten dutenena, esaterako. Kasu horietan guztietan, indarrean dugun legediak talka egiten du Espainiako Gobernuak prozesuok blokeatzeko daukan asmoarekin. Prozesu horiek Nafarroaren gehiengoaren babesa dute, eta ez onartzea, berez, foruei eraso egitea da, eta agerian uzten du egungo estatus soziopolitiko honek ez duela bermerik eskaintzen gure borondatea gauzatzeko.

Berriz ere, argudio ezin ahulagoak erabiltzen dituzte: etorkizunean, baimendutakoa baino gastu handiagoak sor daitezkeela. Argudio bitxia, benetan. Argudio horrek erakusten du, esplizituki, gastua Legeak ezarritakoari egokitzen zaiola. Baina, badezpada ere, gaizki iruditzen zaigu. Beraz, alde horretatik ere, errekerimendua lotsaemangarria da.

Pozoia sartu nahi digute, esanez sinatu dugun akordio hau berria dela Administrazioan eta zalantzazkoa eta ezegonkorra izan daitekeela. Alabaina, guztiok dakigu promozioak eta birkokatzeak ohikoak direla administrazioetan; Nafarroan ere, asko ezagutu ditugu: suhiltzaileak D mailatik Cra; Polizia forala eta lokala, Dtik Cra; SOSeko langileak, mantentze-lanetako ofizialak,…

 LABen ustez, neurri hori eraso zuzen bat da gure administrazioko negoziazio kolektiboaren aurka eta ukitutako kolektibo guztien aurka, baita erosahalmena berreskuratzeko etorkizunean planteatu daitezkeen beste neurri batzuen aurka ere.

Gure iritziz, Nafarroaren autogobernuaren aurkako beste eraso bat da honako hau, konstituzionalistek (PSOE, PP, Cs…) ezarritako soldata-murrizketei aurre egiteko politiken aurkako erasoa. Eta, horretarako, prest daude Konstituzioa bera atzean uzteko, komeni zaienean.

Horregatik guztiagatik, LABek Nafarroako Administrazio Publikoetako langile guztie dei egiten die urtarrilaren 11n, 12:30ean, eginen dugun batzar-kontzentraziora etortzeko, PSOE alderdiaren egoitzaren aurrean, Iruñeko Sarasate etorbidean. Zertarako? PSOEri eskatzeko bertan behera utz dezala errekerimendua. Handik, Nafarroako Jauregira joanen gara, Geroa Bai-ren gobernuari eskatzeko akordioaren alde egin dezala. Gurekin nahi zaitugu.

Concentración de LAB frente a la sede del PSN

Administrazioa 2019/01/11

LAB ha realizado hoy una concentración frente a la sede del PSN para exigir a este partido que no ponga obstáculos al acuerdo de reparto del 0,30% de los fondos adicionales acordado entre el Gobierno de Navarra y los sindicatos LAB, CCOO y UGT.

Desde LAB hacemos responsable al PSOE de este ataque al autogobierno de Navarra y a la decisión pactada de subida de nivel para varios colectivos.

Tras la concentración, nos hemos dirigido al Palacio de Navarra para reclamar al Gobierno de Navarra que no ceda ante las pretensiones de Madrid y mantenga el contenido del pacto firmado.

Se han pedido horas de asamblea de 12:00 a 13:30 para todo el personal del Gobierno de Navarra para poder acudir a la asamblea-concentración. Recordamos que las horas de asamblea es un derecho que tienen todos los trabajadores y trabajadoras para poder acudir a este tipo de actos. Es suficiente con comunicar al superior inmediato que se va a participar de dicha asamblea-concentración.

El gobierno del Estado (PSOE) intenta recortar las condiciones laborales en la Administración Navarra

Administrazioa 2019/01/08

El delegado del Gobierno estatal en Navarra, José Luis Arasti (PSOE), compareció hace escasos días para exponer los retos para el nuevo año 2019 y de paso aprovechó para ridiculizar los problemas que existen en Podemos Navarra y para incluir en el mismo saco a todos los partidos que apoyan el gobierno de regeneración democrática en la Comunidad Foral.

De lo que no dijo nada es de la maniobra, realizada por su gobierno, para boicotear el acuerdo de reparto de los fondos adicionales en la Administración Foral.

Desde el Estado vuelven a utilizar los requerimientos de inconstitucionalidad para bloquear acuerdos laborales apoyados por los sindicatos y la mayoría parlamentaria. Es decir, se escudan constantemente en la Constitución española para defender el estado de las cosas actual, pero también la utilizan como arma arrojadiza para frenar cualquier consenso social o colectivo, aunque paradójicamente ello suponga un ataque al marco constitucional que dicen defender.

En este caso, Arasti se centró en los acuerdos alcanzados entre la Administración navarra y la mayoría sindical en torno al reencuadramiento de los niveles D al C dentro de la función pública. Este asunto ya era de vital importancia porque representa un paso importantísimo de cara a dotar de unas condiciones más dignas a los sectores más desprotegidos de la administración, pero, gracias a actuaciones como las de Arasti, representa otro frente en la confrontación de intereses del conjunto de la población navarra frente al rodillo estatal.
Arasti osó colgarle el sambenito de inconstitucionalidad al acuerdo de reencuadramiento del nivel D al C en la Administración, aunque los argumentos esgrimidos para defender una acusación tan gruesa fueran todo menos consistentes.

Por ejemplo, el máximo representante estatal en Navarra cuestionó el procedimiento de encuadramiento del nivel D al C, y para ello mezcló dos conceptos diferentes, integración/reclasificación y promoción, que tienen procedimientos específicos diferenciados en el estatuto básico del empleado público o en la normativa de Navarra. Arasti destacó que desde un punto de vista estatal está prohibida la integración automática de determinados grupos en la función pública, salvo excepciones e indicó que para promocionar hay que cumplir los requisitos exigidos en la norma, tener la titulación o la antigüedad suficiente.

Este planteamiento cojea desde dos puntos de vista. Por un lado pervierte el espíritu mismo del acuerdo logrado en Navarra porque no se hace referencia a ninguna integración, ya que el personal afectado ya es funcionario y cumple o cumplirá en el momento del reencuadramiento las condiciones de titulación o antigüedad. Por otro lado, también ignora el marco competencial reconocido por el propio Estado español, ya que el punto 2 del artículo 75 del EBEP deja claro que “los cuerpos y escalas de funcionarios se crean, modifican y suprimen por ley de las Cortes Generales o de las asambleas legislativas de las comunidades autónomas”. Por lo tanto, Navarra puede definir cómo se modifican los cuerpos y escalas.

Algo similar ocurre en otras modalidades de encuadramiento como el de los vigilantes de carreteras y los que se lleven a cabo dentro del nivel E al D. En todos estos casos, la legislación vigente contradice claramente la pretensión del Gobierno español de bloquear esos procesos que cuentan con el respaldo mayoritario en Navarra. Promover lo contrario supondría un nuevo ataque a la foralidad y la evidencia de que el estatus sociopolítico actual no garantiza que la voluntad de la población navarra se pueda implantar con garantías.

Se vuelve a realizar una tesis de lo más peregrina, especulando que en un futuro puede generarse más gasto del permitido. Curioso. Esta argumentación viene a reconocer, explícitamente, que el gasto se ajusta a lo marcado por la Ley, pero como igual llueve, pues que nos parece mal. Increíble la desvergüenza del requerimiento.

Se han empeñado en destacar que este acuerdo firmado en Navarra es nuevo en la administración y que por ello se puede generar incertidumbre e inestabilidad. Nada más lejos de la realidad. Las promociones y reencuadramientos han sido figuras habituales en las administraciones y en Navarra hemos conocido bastantes casos similares: los bomberos pasaron del nivel D al C; la Policía foral y local, del D al C; operadores de SOS, igual; oficiales de mantenimiento, lo mismo…

LAB considera esta medida una agresión directa a la negociación colectiva en la administración de Navarra y a todos los colectivos afectados por estas y otras medidas futuras de recuperación del poder adquisitivo.

Además, bajo nuestro punto de vista representa un ataque, uno más, al autogobierno de Navarra y a sus políticas de reversión de los recortes salariales impuestos por el bloque autodenominado Constitucionalista (PSOE, PP, Ciudadanos…) pero que no dudan en olvidarse de su Constitución cuando lo recogido en su contenido no les interesa.

Por todo ello LAB hace un llamamiento a todo el personal de las administraciones públicas de Navarra para participar en una asamblea-concentración, el día 11 de enero a las 12:30 horas, delante de la sede del PSOE en el Paseo Sarasate de Pamplona/Iruñea, con el objeto de exigir la retirada del requerimiento por parte del PSOE y luego trasladar la movilización hasta el Palacio de Navarra para instar al gobierno de Geroa Bai la defensa del acuerdo. Os esperamos.