Share
ambulancia publikoa

Suhiltzaileok biziak salbatzen ditugu, ez bankuak

NLA 2018/12/17

LAB-Larrialdiak taldeak jakinarazi nahi dizuegu, hiritarroi, zertan eta nola eraginen duen zuen segurtasunean autonomia ekonomikorik ez izateak, Espainiako Gobernuek -Rajoy eta Sanchez- hala behartuta.

Badira 3 diru-partida, inbertsio jasangarrien artean eta 2017. urteko aurrekontuen kargu Nafarroako Gobernuak onartuak. Horien helburua da Europako ALERT programa kofinantzatzea; Nafarroako Suhiltzaileok eta SOS Nafarroako gelako langileok jakin badakigu hiru partida horiek ezinbestekoak direla, gure lana egoki eginen badugu.

Suhiltzaileentzako ibilgaluak: 217.000 euro.

Erreskaterako material teknikoa: 105.000 euro.

Programa informatikoak: 86.000 euro.

Ogasun Ministerioak ezezkoa eman dio gastu horiek ordaintzeari. Gure diru-kontuetan eskuartu du berriz ere, eta oraingoan herritarron bizi-kalitatearen kaltetan; izan ere, laneko tresna eta ibilgailuon premia ezinbestekoa da, larrialdiak egoki artatuko baditugu.

UPN, PSN eta PP alderdietako boto-emaileek ere jakin behar dute 112 zerbitzura deitzean, gure esku dagoen guztia eginen dugula, beti bezala, baina gisa horretako erabakiek gure egitekoa zaildu egiten dutela. Banka eta interes ekonomikoak lehenesten badira herritarren premien gainetik, edonoren bizitzan ager daitezke ondorioak eta arriskuak.

Nafarroako Gobernua sustengatzen duten alderdiek eta parlamentuaren gehiengo babesleak kontzientzia hartu behar dute eta beren gain hartu gure autogobernua, herritarron alde egin dezagun eta Espainiaren menpekotasunetik atera ahal izateko.

Suhiltzaileok biziak salbatzen ditugu, ez bankuak.

Los bomberos rescatamos vidas, no queremos rescatar bancos

ANE 2018/12/17

Desde LAB-Larrialdiak queremos informar a la ciudadanía cómo va a repercutir en su seguridad la falta de soberanía económica que nos imponen los Gobiernos de España, tanto el anterior del señor Rajoy como el del señor Sánchez.

Dentro de las inversiones financieramente sostenibles, que con cargo al superávit del año 2017 tenían pensado los partidos que sustentan el Gobierno de Navarra (113 millones de euros), se encuentran 3 partidas que los Bomberos de Navarra y el personal de sala SOS Navarra entendemos son necesarias para poder seguir desarrollando de manera eficaz nuestro trabajo. Las tres estaban encaminadas a cofinanciar el Programa europeo ALERT:

Vehículos de bomberos 217.000 euros.

Material técnico de rescate 105.200 euros.

Programas informáticos 86.000 euros.

La negativa del Ministerio de Hacienda a autorizar estos gastos no es solamente una intromisión más en las cuentas navarras, además de ello es una medida encaminada a mermar la calidad de vida de la ciudadanía, en este caso concreto privándonos de vehículos y herramientas que necesitamos urgentemente para garantizar la respuesta a las emergencias.

Que sepan UPN, PSN y PP y sus votantes que cuando llamen al 112, cuando esperen la llegada de los bomberos nosotros haremos todo lo posible por atenderles pero que con sus decisiones políticas modificando el artículo 135 de su constitución, los techos de gasto y leyes de estabilidad presupuestaria que nos imponen nos lo están poniendo difícil. El poner los intereses de la Banca y de las elites económicas por encima de las necesidades de los ciudadanos más allá de las disputas políticas tiene consecuencias reales en nuestras vidas.

Los partidos que sustentan el actual Gobierno de Navarra y la mayoría parlamentaria con la que cuentan deben entender que si quieren llegar hasta el final en la defensa de la ciudadanía deben avanzar hacia el verdadero autogobierno plantándose ante el Gobierno español para superar el actual marco político.

Los bomberos rescatamos vidas, no queremos rescatar bancos.