Share

Funts gehigarrien banaketa.
Ez dugu onartzen Estatuak muturra sartzea Nafarroan hartzen diren erabakietan

Administrazioa 2018/12/14

Berriki jakin dugu Espainiako Estatuko Ogasunak zalantzan jartzen duela diru-funts osagarrien %0,30 banatzeko lortu dugun akordioa. Hori dela eta, LAB sindikatuak beste behin ere salatu nahi du Madrilek Nafarroan hartzen ditugun erabakietan muturra sartzeko duen jarrera. Gogoan izan behar dugu Nafarroako Gobernuak eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuek sinatutako akordioak oso adostasun handia lortu zuela, eta, akordioan aurreikusitako maila igoerari esker, 3.000tik gorako langileen lan baldintzak hobetu zirela. Horrez gainera, aspalditik gertatzen ziren egoera injustu eta bidegabekeria historiko batzuk ere konpondu ziren.

Ez dugu onartzen Madrilek muturra sartzea nafarrok gure ordezkari politiko eta sindikalen bidez hartzen ditugun erabakietan. Aspertuak gaude Madrilgo murrizketekin, inposaketekin, mugekin, debekuekin, ilegalizazioekin, errekurtsoekin…. Nazkatuta gaude Madrilek behin eta berriz bertan behera uzteaz gure Parlamentuak onartzen dituen legeak. Nazkatuta gaude Nafarroan ordezkaritza txiki-txikia duten alderdiek beren politikak ezarri nahi izateaz.

Horregatik, langile guztiak animatzen ditugu irmoki erantzutera eta Nafarroan hartzen ditugun erabakiak defendatzera.

Merezi duten erantzuna emateko, LABek deituta, kontzentrazio eta batzar bat eginen dugu hurrengo asteazkenean, abenduak 19, goizeko 11:00etan Gobernu ordezkaritzaren aurrean (Merindadeen plaza).

Reparto de los fondos adicionales.
No aceptamos la injerencia del Estado en las decisiones que se toman en Navarra

Administrazioa 2018/12/14

Ante la noticia de que Hacienda del Estado Español está cuestionando el acuerdo alcanzado para el reparto del 0,30% de los fondos adicionales, desde LAB, queremos denunciar, una vez más, la injerencia de Madrid en las decisiones que tomamos en Navarra. Hay que recordar que el acuerdo firmado entre el Gobierno de Navarra y los sindicatos LAB, CCOO y UGT, consiguió un altísimo grado de consenso y la subida de nivel supuso la mejora en las condiciones laborales de más de 3.000 personas. Se consiguió además, resolver una serie de situaciones injustas y agravios históricos que se venían sufriendo desde hacía mucho tiempo.

No aceptamos la injerencia de Madrid en decisiones que tomamos los navarros y navarras a través de nuestros representantes políticos y sindicales. Estamos hartos de que desde Madrid no vengan más que recortes, imposiciones, limitaciones, prohibiciones, ilegalizaciones, recursos… Hartos de que tumben las leyes que aprueba nuestro parlamento. Hartos de que políticos de partidos que en Navarra tienen una representación minúscula, nos impongan sus políticas.

Por todo ello animamos a todo el personal a responder con contundencia y a defender las decisiones que tomamos en Navarra.

Desde LAB hemos convocado una asamblea-concentración el próximo miércoles, día 19, a las 11 frente a la delegación del Gobierno, en plaza Merindades, para darles la respuesta que se merecen.