Share

Isabel Artieda"Quienes solo se mueven por intereses propios, por el “¿Qué hay de lo mío?” no entran en nuestros esquemas de trabajo. Nuestro compromiso es con la globalidad de la plantilla, con propuestas que mejoren las situaciones de todos y todas y, en especial, de los sectores más discriminados."

Artículo de opinión. Isabel Artieda Urrestarazu. Responsable de LAB en la Administración de Navarra

Sindikalgintzaren memoria hauskorra

Administrazioa 2018/10/31

Iritzi artikulua. Isabel Artieda Urrestarazu.
Nafarroako Administrazioaren LABen arduraduna

Azken egunotan hedabide batzuetan zabaldu dira LABek sinatu duen funts gehigarrien %0,3a banatzeari egin kritikak; sindikatuari leporatu zaio diru ziztrin hori kolektibo jakin batzuetara bideratu izana, beste batzuen kaltean.

LAB sindikatuak langileria osoa ordezkatzen du, mailaren araberako bereizketarik egiten ez duena, langilea aldi baterakoa nahiz finkoa izan.

Gure sindikatuak, soldata murrizketak egiten ari diren azken urte hauetan, bost greba orokor egin ditu langile ororen lan baldintzak babesteko, hamaika bilkura eta manifestazio egin ditugu ere. Presio honi esker, erdietsi genuen 2012. urteko lanaldiaren luzapena deusezta zedila (gainerako erkidegoetan indarrean zegoena), baja zenean, soldaten zigorra ez zedila ezar (beste administrazioetan indarrean dago), aparteko ordainsaria berreskura genezala (2012ko abendua) beste erkidegoetan baino bi urte lehenago, norberaren gauzetarako egunak urritu ez zitezela (beste autonomietan egin antzera),...

Gainera, besteak beste, lortu dugu: buruzagitzen hornidura demokratizatu dugu, merezimendu prozesuen bitartez; ikasle/irakasle ratioa ontzen duen Hezkuntza Ituna sinatu dugu; Oporren eta Baimenen Dekretua aldatu dugu, baimenak luzatuz eta egun naturalak lanegun bilakatuz; pribatizatu zituzten CHNko sukaldeak berreskuratu ditugu; lortu dugu Zainketa Intentsiboen Unitateetako anbulantzia mugikorrak gehitu daitezela eta Osasunbideak berak kudea ditzala,...

LAB lanaren lehen lerroan aritu den bitartean, beste erakunde batzuk ekaitza igaro zain egon dira, ez diote egokia iritzi lankideen alde jarduteari, agian uste zuten UPN/PP/PSNren gobernuen aginduz pairatu behar izan ditugun eraso guztiak eta bakoitza merezi genituela.

Oraingoan, LABek erabaki du funts gehigarrien banaketa sinatuko duela, paratu genituen bi baldintzak biltzen zituelako: alde batetik, ezarpen orokorrekoak izan daitezela eta zuzen ditzala denbora gehien pairatu behar izan dituzten kolektiboen bidegabekeriak eta irainak (besteak beste, 2003. urteko %8ko igoeratik baztertu zituztenak, 2004. urteaz geroztik administrarien sustapenetik baztertuak,...), eta bestetik, gauez, jai egunetan, txandetan,... lan egiteari dagozkion ordainsariak nabarmenki hobetzea ere. Izaera orokorreko neurri honek maila guztiak parekatzen ditu.

Administrazioari jakinarazi genion aipatu funtsen negoziatzeari ekinen geniola, ez baikenuen haiek, Estatutik, baldintzatu eta mugatu zuten erakundeen esku utzi nahi.

Nafarroako gobernuari ohartarazi genion ere, hilabete honetan bertan, LAB sindikatuaren plataforma aurkeztuko genuela, 2019-2020. urteetarako. Hartan eskatu genuen, estatutu berri baten bidez: irainak zuzen zitezela eta gainerako taldeak koka daitezela, maila guztientzako lanbide ikasketa (behin-behinekoak barne), behin-behinekoei gradua ordaintzea, erretiro aurreratuarentzat errelebu kontratua sortzea, behin-behinekoak iraitzi direlako kalte ordaina, 4.000 lanpostuetako Lan Eskaintza Publikoa onartzea (egungo behin-behinekotasuna murrizteko helburuan, UPN/PSN/PP gobernatzen ari zirela galdutako eros ahalmena berreskuratzea), %13,4...

Badakigu xede hauek guztiak presionatuz, sindikatu gisa lan eginez eta langileen ezinbesteko sostenguaz lor ditzakegula. Jakin badakigu ere pitinka lortuko ditugula, aurrekontuetako mugak direla-eta. Dena den, lan baldintza egokiak berreskuratzearen aldeko lana gure izateko arrazoia da; onartzen ditugu egiten zaizkigun kritikak, aintzakotzat hartuko ditugu gure lana hobetze aldera.

Dena dela, beti topatuko gara jende berezirekin; adibidez, esan ohi da bi seme-alaba zituen ama batek aitortu zuela, beti errietan zebiltzala jostailu guztiekin geratzeko, eta amak itsutuen zegoenari esan ziola: “Hara, seme, nahi duzuna emanen dizut, baina jakizu eskatu didazunaren bikoitza emanen diodala arrebari”. Haurra pentsakor geratu zen, eta erantzun zion “jo masailekoa”.

Bestea gaizki baldin badago kontsolatzen diren pertsona mota hori ez da eredugarria. LABek erakutsi du hainbat urtez, Administrazioari dagokionez, proiektu orokorra babesten dugula, non helburua lan baldintzen hobetzea eta irainen eta bidegabekerien deuseztatzea den.

Norberak izan ditzakeen interesen baitan bakarrik mugitzen direnak, “zertan da nirea” lelo dutenak ez dira gure eskemetan sartzen. Gure konpromisoa langile guztiekikoa da, guztion egoerak eta batez ere baztertuen dauden sektoreen baldintzak hobetuko dituzten proposamenak eginez. Langile guztien lan baldintzak eta soldatak hobetu daitezen eta kalitateko zerbitzu publikoen alde iraunen dugu lanean.

La fragilidad de la memoria sindical

Administrazioa 2018/10/31

Artículo de opinión. Isabel Artieda Urrestarazu. Responsable de LAB en la Administración de Navarra

Durante estos últimos días algunos medios de comunicación se han hecho eco de ciertas críticas a la firma por LAB del acuerdo para el reparto del 0,3% de los fondos adicionales, acusando al sindicato de dirigir este escaso dinero a determinados colectivos en detrimento de otros.

LAB es un sindicato que representa a toda la clase trabajadora sin distinción de nivel, sea contratado temporal o personal fijo.

Somos un sindicato que durante estos últimos años de recortes salariales ha realizado cinco huelgas generales para defender las condiciones laborales de todo el personal, hemos realizado decenas de concentraciones y manifestaciones. Gracias a esta presión hemos conseguido que se eliminara la ampliación de jornada del año 2012 (vigente en el resto de comunidades), que no se implantara la penalización de salarios en caso de baja (vigente en otras administraciones), que recuperásemos la paga extra (diciembre 2012) hasta dos años antes que en otras comunidades, que no se redujesen los días de asuntos propios (como se hizo en el resto de autonomías)…

Además hemos conseguido que se democratice la provisión de jefaturas mediante procesos de concurso de méritos, hemos firmado el Pacto de Educación que mejora los ratios de alumno/a profesor/a, hemos reformado el Decreto de Vacaciones y Permisos ampliando los permisos y convirtiendo los días naturales en laborales, hemos conseguido recuperar las cocinas privatizadas del CHN, hemos conseguido que las ambulancias UVI móviles se amplíen y pasen a gestionarse directamente por Osasunbidea…

Mientras LAB ha estado en primera línea de trabajo, otras organizaciones se dedicaban a esperar que pasase el temporal, no han considerado necesario salir en defensa de sus compañeras/os de trabajo o igual consideraban que nos merecíamos todas y cada una de las agresiones sufridas por los gobiernos de UPN/PP/PSN.

Ahora en LAB decidimos firmar el reparto de los fondos adicionales porque reunían las dos condiciones que pusimos, que fueran de aplicación general y que corrigieran los agravios e injusticias de los colectivos que llevaban más tiempo sufriéndolos, el personal excluido de la subida del 8% del año 2003, el excluido de la promoción de administrativos desde el 2004… entre otros, y también la mejora sustancial de las retribuciones por noche, festivo, turnos… Una medida de carácter general que equipara a todos los niveles.

Informamos a la administración que entrábamos a negociar el reparto de estos fondos porque no queríamos dejar su distribución en manos de las organizaciones que los habían condicionado y limitado desde el Estado.

También advertimos al Gobierno de Navarra que este mismo mes íbamos a presentar la Plataforma sindical de LAB, para los años 2019-2020 donde exigimos la solución de los agravios y encuadramientos del resto de colectivos a través del nuevo estatuto, la carrera profesional para todos los niveles (incluido el personal temporal), el pago del grado al personal temporal, la creación del contrato de relevo para la jubilación anticipada, la indemnización por despido del personal contratado temporal, la aprobación de una OPE con 4.000 plazas, con el objetivo de reducir la temporalidad existente, la recuperación del poder adquisitivo perdido durante los gobiernos de UPN/PSN/PP, un 13,4%...

Sabemos que conseguir todos estos objetivos va a ser a base de presión, trabajo sindical y el imprescindible apoyo de las plantillas. También que será progresivamente, debido a las limitaciones presupuestarias. Pero trabajar por recuperar unas condiciones óptimas de trabajo es nuestra razón de ser, asumimos las críticas y las tenemos en consideración para mejorar nuestro trabajo.

No obstante, siempre encontraremos personas singulares, como la que cuenta el caso de una madre que tenía dos hijos que continuamente estaban riñendo por quedarse con todos los juguetes y que dirigiéndose la madre al más ofuscado le dijo: “Mira hijo mío, te voy a dar lo que quieras. Pero tienes que saber que de lo que me pidas, a tu hermano le daré el doble”. El niño se quedó pensando y le dijo “dame un bofetón”.

Este tipo de personas que solo se sienten reconfortadas si el otro está mal no son el ejemplo a seguir. LAB ha demostrado a lo largo de los años que defendemos un proyecto global para la Administración, donde el objetivo es la mejora de las condiciones laborales y la eliminación de agravios e injusticias.

Quienes solo se mueven por intereses propios, por el “¿Qué hay de lo mío?” no entran en nuestros esquemas de trabajo. Nuestro compromiso es con la globalidad de la plantilla, con propuestas que mejoren las situaciones de todos y todas y, en especial, de los sectores más discriminados. Seguiremos trabajando para conseguir mejorar las condicones laborales y salariales de toda la plantilla y por la defensa de unos servicios públicos de calidad.