Share
maravillas

Geroa Baiko Gobernuak ondare publikoko administratzaile bezala dituen ardura eta erantzukinuzei uko egiten dizkio. Nahiago du eraikin hori suntsi dadila utzi, gazteek espazio integratzaile eta autokudeatua, gazte sektoreetatik aski eskatua, eraiki dezaten baimentzea baino. Eskari hau erakundeetatik ulertua ez ezik lagundua eta sostengatua izan beharko litzateke, Iruñean eta Nafarroan gazteentzako espazioa gehiago handitzera laguntzeko modu gisa bai eta erakundeetatik gazteei zuzentzen den eskariaren osagarri gisa ere.

Maravillas Gaztetxea hustutzeko mehatxua salatu du LABek, eta Geroa Bairi bere jarrera zuzentzeko eskatu dio

Administrazioa 2018/08/10

Maravillas Gaztetxea erabilerarik gabeko eraikin publiko batean sustatutako gizarte proiektu bat da, ehundaka gazteren ekarpen boluntarioari esker. Nafarroako Gobernuaren eraikin hau hutsik egon da urte luzez, eta gobernu desberdinek ez dute ezer egin hondatzen joan den denbora honetan guztian. Egun, Nafarroako gazteeentzat espazio ireki bat bihurtu da, gazteek eurek zaharberritu eta gero.

Geroa Baik espazio hau husteko duen grina ulertzea zaila da. Bakarrik uler daiteke ikuspuntu alderdikoi batetik. Alegia, Geroa Bairen jarreraren oinarrian ez dago nafarren interes orokorra, autogestionatutako gazteen proiektuen aurkako gorroto ideologikoa baizik.

Gaztetxea husteko erabakia bezain larria da indarra erabiltzeko erakutsitako asmoa. Nafarroako Gobernuak ez du akordio bat lortzeko inongo saiakerarik egin, eta epaitegian eskatu du eraikinaren hustea. Hori horrela izanik, indar polizialei argi berdea eman die esku hartzeko, horrek ekar ditzakeen ondorioekin.

Jarrera honek ez du zerikusirik aldaketaren alde egin zuen gehiengo sozialaren nahiarekin. Geroa Bairen jarrerak Alfredo Jaime eta Yolanda Barcinaren garaia ekartzen digu gogora, Euskal Jai Gaztetxea hustu zutenekoa.

LABek Maravillas Gaztetxearen defentsan eta bere hustearen aurka mobilizatzeko deia egiten die langileei. Ez dugu indarrez hartutako neurririk onartuko. LABek eraikina husteko agindua bertan behera uzteko eskatzen dio Nafarroako Gobernuari, eta elkarrizketaren bidezko irtenbide baten alde egin dezala.

El Gobierno de Geroa Bai está haciendo dejación de sus responsabilidades como administrador del patrimonio público. Prefiere dejar que se arruine ese edificio antes que permitir que los jóvenes construyan un espacio integrador y autogestionado, ampliamente demandado por sectores juveniles. Esta demanda debería ser entendida y apoyada desde las instituciones como una forma más de contribuir a ampliar el espacio juvenil en Iruñea y en Navarra y como complemento a la oferta juvenil que se ofrece desde otros ámbitos públicos.

El sindicato LAB denuncia la amenaza de desalojo del Gaztetxe Maravillas e insta a Geroa Bai a rectificar

Administrazioa 2018/08/10

El Gaztetxe Maravillas es un proyecto social puesto en marcha en un local público en desuso, propiedad del Gobierno de Navarra, gracias a la aportación voluntaria de cientos de jóvenes. Un local que durante largos años ha estado vacío y deteriorándose ante la pasividad de los diferentes Gobiernos y  que ahora ha sido rehabilitado y convertido en un espacio abierto para los y las jóvenes navarras.

Cuesta entender el empeño de Geroa Bai por desalojar dicho espacio, si no es por motivos estrictamente partidistas. Es decir, Geroa Bai no está actuando en base al interés general de los y las navarras, sino impulsado por sus fobias ideológicas respecto a los proyectos juveniles autogestionados.

Tan grave como la decisión de desalojar el Gaztetxe es la intención de hacerlo mediante el uso de la fuerza. El Gobierno de Navarra se ha negado a explorar cualquier tipo de acuerdo y ha reclamado en el juzgado el desalojo del edificio, con lo que da vía libre a las fuerzas policiales a que realicen una intervención de inciertas consecuencias.

Esta manera de actuar no tiene nada que ver con las aspiraciones de esa mayoría social que apostó por el cambio. La actuación de Geroa Bai recuerda más bien a la de Alfredo Jaime y Yolanda Barcina respecto al Gaztetxe Euskal Jai.

LAB insta a los trabajadores y trabajadoras a movilizarse en defensa del Gaztetxe Maravillas y en contra de su desalojo o de cualquier otra medida de fuerza. LAB exige al Gobierno de Navarra que retire la orden de desalojo y se avenga a una solución dialogada.