Share
ett

LOTSAGARRIA: Nafarroako Gobernuaren Enpresa Publikoak ABLEen bidez kontratzen hasiko dira

Administrazioa 2018/08/08

Nafarroako Gobernuaren kontratazio atariaren bidez jakin ahal izan dugunez, abuztuan eta langileon ordezkariok gai honi buruzko inolako berririk izan gabe, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoak (NEKP) “Nafarroako Gobernuaren Enpresa Publikoen langileon aldi baterako  kontratazioaren zerbitzua”-ren lizitazio iragarkia argitaratu du, honen helburua Nafarroako Gobernuaren Enpresa Publikoen aldi baterako langileon kontratazioa ardura izanen duen enpresa hautatzea helburua izanik.

LAB sindikatuak atzerapausu berri hau salatu nahi du, kontratatu berrien lan baldintzak okertu eta aldi baterakotasuna sustatzen duelako, lan munduan hasten ari diren gazteenak bereziki. Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoak bere langileen lan baldintzen errespetuaren eredua izan beharko lirateke, eta ez prekarietatea sustatzen duen beste enpresa multzo bat.

Bestaldetik, kontratazio eredu berri hau, akordio programatikoan EEPPetan aplikatzeko jasotzen diren neurrien kontra doa: langileon hautaketa ABLEen esku uzten da, langile publikoen kontratazioarako oinarriak diren berdintasuna, meritua eta gaitasuna  alde batean utziz; kalitatezko lanaren sustapena eragozten da eta gainera, jokatzeko era honekin, zuzendaritza eta langileon arteko konfidantza eta gardentasuna apurtzen da guztiz.

LABek EEPP ezberdinek merito eta gaitasunaren bididez zuzeneko kontratuak egiten jarraitzea eta aldi baterakotasuna eta prekarietatea errazten duen formula berri hau inondik inora ere indarrean jartzea eskatu nahi du. Hau horrela ez balitz, LABek bere esku duen guztia eginen du Enpresa Publikoen langileon baldintzen aldaketa garrantzitsu hau eragozteko. Azkenik, NEKPren langileon ordezkariekiko erabateko gutxiespena salatu nahi dugu. Beste behin ere, neurri atzerakoi batekin datozkigu enpresa batzorde ezberdinak informatu gabe eta, are gehiago, negoziatu gabe.

VERGONZOSO: Las Empresas Públicas del Gobierno de Navarra van a empezar a contratar vía ETT

Administrazioa 2018/08/08

Según hemos podido saber a través del portal de contratación del Gobierno de Navarra, en pleno Agosto y sin que la representación de los trabajadores tengamos ningún tipo de conocimiento sobre este asunto, la Corporación Pública Empresarial de Navarra (CPEN) ha publicado el anuncio de licitación del “Servicio de contratación temporal de personal para las Sociedades Públicas del Gobierno de Navarra” cuyo objetivo es seleccionar a la ETT encargada del servicio de contratación temporal de personal para las Sociedades Públicas del Gobierno de Navarra.
 
Desde el sindicato LAB queremos denunciar esta nueva vuelta de tuerca, ya que favorece la precarización de las condiciones laborales de los nuevos contratados-as y la temporalidad, especialmente de la juventud que inicia su vida laboral. Las empresas públicas de Gobierno de Navarra deberían ser ejemplo de respeto a las condiciones laborales de sus trabajadores y no convertirse en un agente precarizador más.
 
Por otra parte, con este nuevo modelo de contratación, se actúa en contra de las medidas a adoptar dentro de CPEN propuestas en el acuerdo programático: se deja en manos de las ETT la selección del personal, incumpliendo los principios de contratación de los empleados públicos de igualdad, mérito y capacidad; se impide la consolidación de empleo de calidad y además, con este modo de actuar, se dinamita la confianza y transparencia entre la dirección y los empleados.

Desde LAB exigimos que las diferentes EEPP continúen contratando directamente mediante convocatorias por mérito y capacidad y que bajo ningún concepto se adopte esta nueva fórmula que facilita la temporalidad y la precariedad. Si no fuera así, LAB actuará con todos los medios necesarios para impedir cualquier modificación sustancial de las condiciones laborales de los trabajadores-as de las empresas públicas. Finalmente, también queremos denunciar el continuo desprecio de CPEN a la representación de los trabajadores-as, ya que, una vez más, impulsan una medida regresiva sin ni tan siquiera ponerlo en conocimiento de los diferentes comités de empresa y mucho menos negociarlas.