Share

Nukleo Mahai Sektoriala

Administrazioa 2018/06/26

Nukleo Mahai Sektorialean langileei buruzko hainbat gai jorratu da eta langile talde batzuri eragiten dizkien aldaketak onartu dira, besteak beste, Basozainei, Liburutegietako arduradunei edota zaintzaileei.

Ingurumen Departamentuko Basozaintzako langileak arautzen duen Foru Dekretuaren aldaketa.
Proposaturiko aldaketa gehiengoak onartu dugu, ontzat emanez horren aldaketa lantzeko sortu zen Lan Taldean egin den negoziazioa.
Aurrerantzean langile hauen izen berria Basozaintza/Guarderío de Medio Ambiente izanen da.
Langileen egitura eta koordinazio unitatea. Koordinatzailea aukeratuko duen epaimahaian Demarkazioaren langileen bi ordezkari egonen dira.
Zerbitzu Laguntzaileetara pasatuko diren langileen lanak arautzen dira.

LABek aldaketarekin bat etorri da. Izan ere, gure ustetan, Basozaintzako langileen lan baldintzak hobetzen direlako. Aurkeztu ditugun proposamen gehienak, langileek hainbat batzarretan onarturikoak, sartu baitira.

Nafar-Lansareko Programen Jarraipenerako Atalari atxikiak diren METen lanpostuen lanaldiaren berariazko banaketa.
Formakuntza eta enplegu hiru teknikariren lanpostuak, nafar geografian zehar egiten diren formakuntza ekintzak egiaztatzen eta gainbegiratzen dituztenak. Lanaldiak arautuko dira banatzeko eta homogeneizatzeko, lanaldia arratsaldez eginen dituztela urtean, gehienez, hiru hilabetetan eta goizez egonen direnean lanaldi malgua izanen dute.

Nafar-Lansareko ordezkariak adierazi du eragindako langileekin hitz egin dutela eta ados daudela.

LAB sindikatutik galdegin dugu lanpostu hauei Arrisku osagarria ezartzeko, ibilgailuz ibiltzen baitute nafar geografia gehiena. Nafar-Lansareko ordezkaria ados egonda, adierazi du eskakizuna Funtzio Publikora helaraziko dutela.

Liburutegi arduradunen mugikortasuna.
215/1985 Foru Dekretuaren, Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak hornitzeko araudia, 8. artikuluaren 3. puntua aldatuko da, Nafarroako Liburutegia eta Iruñeko gainerako Liburutegiak sartuz herri berean eta langileen adskripzioa eremu organiko bereko zentroen artean. Horrela lekualdatze lehiaketan Liburutegi hauetan dauden langileak hauetako edozeinetara joan ahal izanen dira.

Administrazioak proposamena helaraziko digu. Konpromezua hartu dute lehenbailehen egiteko beharrezko izapideak. Uste da udazkenerako indarrean sartuko dela, ordurako lekualdatze lehiaketa burutzeko.

Zaintzaileen lekualdatze lehiaketa.
Egun batzu barru argitara emanen da, PAGNAko lanpostuetara joateko behin-behineko gaikuntza onartuz. Hala ere, oposizioa eginen denean ez da baliogarria izanen.

Zaintzaile Gerontologikoen lekualdatze lehiaketa.
Proposatu digute lekualdatze lehiaketan ELZT langileen parte hartzea baimentzea, baina hauek utziko dituzten lanpostu hutsak ezin izanen direla aukeratu. LABek eragindako langileekin hitz eginen du horretaz eta egun batzuk barru horri buruzko geure iritzia plazaratuko dugu.

Mantenimendu Laguntzaileen Promozioa.
Langileen Batzordeak promozioa, mailaz igotzearena, dauden hiru lanpostuetan egitea. eskatu zuen. Administrazioak oniritzia eman dio. Barneko Departamentua proposamena aurrera eramateko finantziazioaren bila ari da, lehenbailehen bururaino eraman ahal izateko.

Liburutegietako langileen ordutegia.
Gaia aurrera eramateko Kultura Departamentuaren azken ebazpen zirriborroaren zain omen dago.

Hezkuntza Departamentuko langileak.
Sindikatuek adierazi diogu Funtzio Publikoara Hezkuntza Departamentuak, GGBB Zerbitzuak, ez diela erantzunik ematen Langileen Batzordetik helarazten dizkiegun egiteke dauden gaiei, eskakizunei (zaintzaileen maila igoera, ikastetxeetako eskolazaintzetako E-D langileen funtzioak, E mailako langileen maila igoera egiten dituzten lanengatik, ...)

Funtzio Publikoak adierazi du ez duela deus ere jaso. Hezkuntza Departamentuari galdegin dizkiogun proposamen bat bera ere ez. Presidentzia Kontseilariari eskatu diogu Hezkuntza Departamentuaren aurrean bitarteko izatea egiteko ditugun gaiak aurrera eramateko.

Beste aldetik azaldu dute langile talde batzuen maila igoeraren eskaerak (Hezkuntzako zaintzaileak, Hezkuntzako E mailakoak, Errepide zaintzaileak, …) Mahai Orokorrean negoziatu ahal izan daitezkeela % 0,20 deituriko funts gehigarriak banatzeko elkartuko denean.

Mesa Sectorial Núcleo

Administrazioa 2018/06/26

En la Mesa Sectorial de Núcleo se han tratado diferentes temas sobre el personal y se han aprobado modificaciones que afectan, entre otros, a Guarderío de Medio Ambiente, personal encargado de Bibliotecas y personal cuidador.

Modificación del Decreto Foral que regula al personal del Guarderío Forestal del Departamento de Medio Ambiente.
La modificación se ha aprobado por la mayoría, dando por buena la negociación realizada en el Grupo de Trabajo creado al efecto para la modificación.
La nueva denominación del colectivo será: Basozaintza/Guardería de Medio Ambiente.
Modificación en la estructura y unidad de coordinación del colectivo. En el tribunal que elija coordinador o coordinadora habrá dos personas del colectivo en la Demarcación.
Se regulan las funciones que desempeñará el personal que pase a servicios auxiliares.

LAB ha mostrado su apoyo a dicha modificación porque creemos que mejora las condiciones de trabajo del personal del Guarderío, quedando recogidas en su mayoría las proposiciones que presentamos, ratificadas por el personal en numerosas asambleas realizadas.

Distribución específica de la jornada de trabajo de los puestos de trabajo de TGM adscritos a la Sección de Seguimientos de Programas del Servicio Navarro de Empleo-Nafar-Lansare.
Tres puestos de trabajo de TGM de formación y empleo, que se encargan de comprobar y supervisar las actividades formativas que se realizan a lo largo de la geografía navarra. Se regularán las jornadas de trabajo para repartir y homogeneizarlas, que tendrán un máximo de tres meses de tarde al año y cuando estén de mañanas tendrán flexibilidad horaria.

La representación del Servicio Navarro de Empleo-Nafar-Lansare nos explica, entre otras cosas, que se ha hablado con la plantilla y que están de acuerdo.

Desde el sindicato LAB se solicita que a estos puestos se les pague el complemento de Especial Riesgo, puesto que recorren gran parte de la geografía navarra en coche. La representante de Nafar-Lansare comenta que está de acuerdo y que trasladará la petición a Función Pública.

Movilidad del personal encargado de Biblioteca.
Se modificará el punto 3 del artículo 8 del Decreto Foral 215/1985, Reglamento de provisión de puestos de trabajo en las Administraciones Públicas de Navarra, incluyendo entre los centros dependientes de un mismo ámbito orgánico de adscripción del personal, dentro de la misma localidad, a la Biblioteca de Navarra y al resto de Bibliotecas de Pamplona. De esta forma en el concurso de traslados el personal bibliotecario de estas Bibliotecas podrá elegir trasladarse a cualquiera de ellas.

La Administración nos enviará la propuesta de modificación. Se comprometen a realizar los trámites necesarios cuanto antes. Se cree que para otoño entraría en vigor y así se podría resolver el concurso de traslados.

Traslado personal Cuidador.
Se publicará en breves días el traslado, admitiendo la habilitación provisional para ir a los puestos de ANADP. Esta, sin embargo, no será válida posteriormente, cuando se haga la oposición.

Traslado Cuidador Gerontológico.
Nos proponen que en el traslado se permita la participación del personal TCAE, pero que en resultas no se podrán elegir las plazas vacantes que dejen. Comentaremos la propuesta con el personal afectado y en unos días LAB trasladará su opinión al respecto.

Promoción de Auxiliares de Mantenimiento.
La Comisión de Personal solicitó que la subida de nivel fuera para las tres plazas existentes. La Administración ha dado su visto bueno. El Departamento de Interior está buscando financiación para dicha propuesta, para cerrarla y tramitarla cuanto antes.

Horario personal encargado de Bibliotecas.
El tema parece estar a falta del último borrador de resolución del Departamento de Cultura.

Personal del Departamento de Educación.
La parte sindical informa a Función Pública que el Departamento de Educación, Dirección de RR.HH, no contesta a los planteamientos de los temas pendientes que se envían desde la Comisión de Personal (subida de nivel del personal cuidador, funciones del personal de conserjería de niveles E-D de los centros escolares, subida de nivel por funciones del personal de nivel E, …).

Función Pública comenta que no han recibido nada de nada. Ninguna propuesta de las planteadas con Educación. Se solicita a la Consejera de Presidencia que interceda ante el Departamento de Educación para que aborden los temas pendientes.

En otro orden de cosas se comenta que las solicitudes de subidas de nivel de ciertos colectivos (personal cuidador de educación, niveles E de Educación, Vigilantes de carreteras, …) se podrían plantear en la Mesa General cuando se reúna para el reparto de los fondos adicionales del llamado 0,20%.