Share
Gonzalez Tablas

LABen iritzia ANADP-k, 2018-06-06an, egin sektoreko mahaiaren bileraz

ANADP 2018/06/11

2016ko abenduaz geroztik, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren (ANADP) arduradunek ez gaituzte deitzen sektoreko mahaiaren bilerak egitera. Ekainak 6 zituela, azkenean elkartu zen Langile Batzordearekin; bilera hartan, hasiera batean bi ordu iraunen zuena, hainbat puntuez eztabaidatu ginen. Onartezina deritzagu horren maiztasun txikiez deitzeari, eta hortaz, arrapalada batean, ordezkatzen ditugun langile guztiei dagozkien horren gai garrantzitsuez mintzatu behar izateari, ia astirik izan gabe eztabaidatzeko. Adierazten dizkizuegu eztabaidatu genituen puntuetako batzuk:

Txandaka lan egitearen gaineko osagarria Funtzio Publikoaren asmoa txandaka lan egitearen gaineko osagarria nomina beraren kontzeptu aldagarri bilaka dadila da. Egun, aipatu kontzeptua eskuz sartzen da; irailaz geroztik informatikoki sartuko da. Hiru hileko zenbaketa osoa ez bada arratsaldeen 1/3era iristen, ez da txandaka lan egitearen gaineko osagarria kobratuko. Eros ahalmena galduko dugu; LABek salatu nahi du administrazioaren langile orori murrizketa larria eginen zaiola; hori dela eta, Mahai Orokorra premiaz deitu dadila eskatzen dugu.
Zaintzaileen lekualdaketak Laster jakinaraziko dira, oraindik ez dira argitaratu.
Kontratazio-zerrendak Aldi bateko kontratazioen zerrendak egunera daitezela egunero eskatzen dugu. Honez gain, LABek beharrezkoa deritza berariazko gai-zerrenda egiteari, gure zentro bakoitzeko beharrei ekinen dien azterketak landu daitezen.
Enplegua hobetzeari dagokionez, gure sindikatuak egin zituen zegozkien ekarpenak araudia alda zedin; Funtzio Publikoak jakinarazi zigun laster deituko dituela sindikatuak gai horretaz eztabaidatzeko.
Egiturako lanpostuak finkatu LABek eskatu du bete gabeko lanpostu bilaka daitezela, birjarpeneko Lan Eskaintza Publikoan sartu ahal izan daitezen.
Ordezkapenak Eskatu dugu ere, egun bakarra ordezkatu behar dela. LABek badaki badela Herriaren Defendatzaileak egin duen aldeko txostena, neurri hau gauza dadin.
Akoplamenduak esparru berean LABek eskatu zuen puntu hau sar zedila, eta ANADParen arduradunek igorri zuten haren negoziazioa Mahai Orokorrera; halaxe eginen dugu.
Euskara eta mailaren egiaztatzeak LABek eskatzen du langileen heziketarako gorde diren aurrekontu partidei buruzko informazioa. ANADPek erantzun du ez dagoela euskararentzat aurrekontu-partida jakinik; horrengatik, uste dugu Administrazioaren sailen artean bereizketa nabaria egiten dela.
Euskara mailaren egiaztatzeei dagokienez, duela bi urte ez direla egiten, nahiz eta ingelesari, alemanari,... buruzkoak egiten diren.
Zegokionean, LABek eskatu zuen berriro egin zitezela, eta administrazioaren kontratu-pekoek ere aipatu probak egin zitzaketela.
El Vergel egoitza Gure zentroko ordezkariek eskatu zuten ezgaitasun intelektuala duten pertsonentzako Lan Eskaintza Publiko murriztuan azaltzen den Zerbitzu Orokorretako lanpostua astelehen eta ortziralea bitartean bete dadila, plantillak egin ditzakeenaz gain. Lanaldi erdiko bi zaintzaileak kontratuz lan zama handieneko orduak indartu nahi dituzte, menpekoen lanpostuan lanaldiaren antolamendu berria abian jarriko dutenean. LABen ordezkariok nahiago genuke errefortzuek lanaldi osoa beteko balute, horrela, Baliodunen solairuan indartu genezake zerbitzua.
ANADPk adierazi zuen, bete gabeko atezain lanpostua, erretiratu zelako, terapeuta okupazionaleko lanpostu bilakatuko zela.
Santo Domingo egoitza Aldi bateko kontratazio-zerrenda berriro kudeatuko du agentziak; dagoeneko ez du eginen zentro berak, hari ez zegokion zeregina bere gain hartu behar zukeelako.
Gaueko txandaz arduratzen diren zaindariek, orain arte, erizaintzako betekizun erantsiak bereganatu behar dituztenez, aztertuko dute, aipatu zerbitzua, gauez ere ezarriko ote den.
San Jose egoitza Ohartarazi ziguten aldaketa batzuk eginen zituztela, egoitza osoa hankaz gora utziko zituenak. Zaintzaileen egiturazko lanpostu eta erdi deuseztatu eta hezitzaile bilakatu dira. Zerbitzu Orokorretako bete gabeko bi lanpostuen txandak, astekoak, okertu dira, asteburuko premiak betetzeko.
Erizaintzako ordutegia luzatu da arratsaldera. Eskatzen dugu lan-zamen azterketa egin dadila, jakin dezagun egingarria den erizain bakarra goizez bakarrik jardun daitekeen.

LABek eskatu die ANADP-aren arduradunei premiaz eman ditzatela San Jose egoitzako langile orori ezarri nahi dieten neurrien berri, San Jose egoitzaren zuzendaritzak, kasualitatez, oporretara joan behar duelako, egoitzan erabateko nahasmendua eta anabasa utziz.

Valoración de LAB de la Mesa sectorial ANADP 2018-6-6

ANADP 2018/06/11

Desde diciembre del 2016, los responsables de la Agencia Navarra para la Autonomía y Desarrollo de las Personas no convocaban la mesa sectorial. El pasado día 6 de junio se reunió finalmente con la Comisión de Personal y se trataron numerosos puntos en una reunión planteada inicialmente de dos horas. Nos parece inadmisible que se nos convoque con tan poca frecuencia y en consecuencia debamos tratar importantes temas para todo el personal que representamos tan atropelladamente, sin tener casi tiempo de debatir. Os informamos de algunos puntos de los que hablamos:

Complemento de turnicidad Función Pública tiene la intención de que el complemento de turnicicidad pase a ser un concepto variable de la nómina. Actualmente ese concepto se introduce de forma manual y a partir de septiembre pasará a introducirse de forma informática. Si el cómputo trimestral global no llega a ⅓ de tardes no se cobrará la turnicidad. Perderemos poder adquisitivo y desde LAB denunciamos que es un grave recorte a todo el personal de la administración por lo que pediremos urgentemente convocatoria de Mesa General.
Traslados de personal Cuidador Se anunciarán en breve, ya que están pendientes de publicación.
Listas de Contratación Solicitamos actualización diaria de las listas de contratación temporal.
Asimismo, desde LAB vemos necesario un temario específico a la hora de elaborar los exámenes que aborden las necesidades concretas de nuestros centros.
Sobre la Mejora de empleo, este sindicato ya hizo en su día las aportaciones pertinentes para cambiar su regulación y desde Función Pública nos anunciaron que próximamente convocará a los sindicatos para tratar este tema.
Consolidación plazas estructurales LAB ha solicitado que se conviertan en vacacantes para que puedan ser incluídas en la OPE de reposición.
Sustituciones Hemos instado a que se sustituya también un  día solo. Desde LAB conocemos que existe un informe favorable del Defensor del Pueblo, para que se ponga en práctica esta medida.
Acomplamientos en el mismo ámbito LAB pidió la inclusión de este punto y los responsables de la ANADP remitieron a su negociación en Mesa General, como así lo haremos.
Euskera y Acreditaciones de nivel Desde LAB solicitamos información sobre las partidas presupuestarias para formación del personal.
La ANADP responde que no hay una partida presupuestaria concreta para euskera por lo que vemos que existe una discriminación clara entre distintos departamentos de la Administración.
Respecto a las acreditaciones de nivel de euskera no se realizan desde hace dos años aunque sí se siguen haciendo de inglés, alemán…
En su día LAB ya solicitó que se vuelvan a realizar y que el personal contratado aministrativo también pueda optar a dichas pruebas.
Residencia el Vergel Nuestras delegadas del centro solicitaron que la plaza de SSGG incluída en la OPE restringida para personas con discapacidad intelectual sea una plaza de lunes a viernes por encima de plantilla. Quieren reforzar con personal cuidador con dos contratos de media jornada durante las horas de mayor carga de trabajo cuando se ponga en marcha la nueva organización de trabajo en la plaza de Dependientes. Las delegadas de LAB apostamos por que los refuerzos sean de jornada entera y así poder reforzar el servicio en la planta de Válidos. La ANADP anunció la reconversión de la plaza de conserje vacante por jubilación a una plaza de Terapeuta Ocupacional.
Residencia Sto. Domingo Las listas de contratación temporal volverán a ser gestionadas desde la agencia y ya no se hará desde el propio centro, que debía asumir esta carga de trabajo que no le correspondía.
Ya que hasta ahora, el personal cuidador del turno de noche debe asumir funciones añadidas de enfermería, estudiarán implantar dicho servicio también por las noches.
Centro San José Nos anunciaron una serie de cambios que ponen patas arriba todo el centro.
Suprimir plaza y media de estructurales de personal cuidador y reconvertirlas en  personal educador.
Empeorar los turnos de dos vacantes de SSGG de entre semana para cubrir las necesidades de fin de semana.
Ampliar el horario de enfermería a la tarde. Solicitamos que se haga un estudio de cargas de trabajo sobre si es factible que quede una sola enfermera por las mañanas.


Desde LAB hemos solicitado que los responsables de la ANADP informen urgentemente de todas estas medidas que pretenden implantar a todo el personal del centro San José ya que la dirección del centro casualmente  se va de vacaciones dejando el centro en un total desconcierto y confusión.