Share
EU

Kontratu amaierako kalte ordaina: justiziaren errusiar mendia

Administrazioa 2018/06/06

Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak bi epai berri eman ditu ezagutzera, zeinek ematen duten aditzera estatuko lan araudia ez dela baztertzailea behin behinekoei kalte ordain ezberdinak dagozkiela esaten duenean.

Epai hauekin Europako justiziak zuzentzen du bere aurreko erabakia (Diego Porrasen kasua). Hartan, langile interino (hortaz, behin-behinekoak) batek kontratu mugagabea duen langile batek jasoko lukeen kalte ordain berbera jaso behar zuela (20 egun lan egindako urte bakoitzeko) kontsideratu zuen. Europar Epaitegiaren erabaki berriak zehazten du doktrina hau, eta kontratu mugagabea eta interinitatekoa ez direla konparagarri azaltzen du, eta lan harremana bukatzean kalte ordainak jasotzeko eskubideari dagokionez tratu ezberdina ematea bermatzen duten arrazoi objektiboak daudela ondorioztatzen du. Epaitegiak “langile interinoek aurreikusitako terminoen araberako kontratuaren amaieragatik inongo kalte ordainik jasotzerik ez dutela” dioen araudi espainiarrari bermea ematen dio.

Agertu berri diren epaiek argi eta garbi zuzentzen dute Diego Porrasen kasuaren erabakia bi argudiorekin: lehenik, kontsideratzen du ez dagoela bazterketarik -behin behineko eta finkoen artean- bi kasuetan, arrazoi objektiboengatik kanporatuak izanez gero, kalte ordain berbera dutelako (20 egun urteko). Eta, bigarrenik, justifikatzen du “kaleratua den mugagabeko langile baten egoera behin behineko batenaren ezberdina dela, mugagabeak ez dakielako bere lan harremana noiz bukatuko den eta kaltea, hortaz, handiagoa da”.

Tratu ezberdina justifikatzen duen arrazoia hurrengoan oinarritzen da, behin behineko lan kontratu (errelebo edo interino) baten aldeek “sinatzen den momentutik bertatik, bukaera ekarriko duen data edo gertakaria ezagutzen dute”.

Erabakiak argi eta garbi uzten du finkoek eta behin behinekoek ez dutela kalte ordain bera izan behar. Halaber, estatuko epaileen eskuetan uzten du oso iraupen luzeko kontratu interino bat (lege-iruzurreko kontratua izan daitekeena) mugagabean bihurtu beharko litzatekeen erabakitzea eta, horrela, kanporatzegatiko kalte ordainaren eskubidea izatea.

Indemnizaciones fin de contrato: la montaña rusa judicial

Administrazioa 2018/06/06

El Tribunal de Justicia de la Unión Europea ha dado a conocer dos nuevos fallos que determinan que la normativa laboral estatal no es discriminatoria en el trato a los trabajadores temporales y que no les corresponden indemnizaciones iguales.

Con estas sentencias la justicia europea rectifica su pronunciamiento anterior (caso Diego Porras) que consideró que un trabajador interino (y por tanto temporal) debía recibir idéntica indemnización que un trabajador indefinido (20 días por año trabajado). La decisión del Tribunal Europeo introduce un matiz a esta doctrina, declarando que no es posible comparar un contrato de interinidad con otro indefinido, y por tanto, concluye que existen razones objetivas que avalan un trato diferenciado en cuanto a su derecho a indemnización al finalizar la relación laboral. El Tribunal avala la normativa española que establece que “los trabajadores interinos no tienen derecho a percibir ningún tipo de indemnización a la finalización de su contrato por vencimiento del término previsto".

Las recientes sentencias rectifican claramente el pronunciamiento del caso Diego Porras con dos argumentos: Primero, considera que no existe discriminación –entre fijos y temporales— porque reconoce que en ambos casos, si son despedidos por razones objetivas, tienen la misma indemnización (20 días por año). Y, en segundo lugar, justifica que "la posición de un trabajador indefinido que es despedido es distinta de la de un temporal, porque el indefinido no sabe cuándo terminara su relación laboral y el daño, por tanto, es mayor”.

La razón que justifica la diferencia de trato, estriba en que las partes de un contrato de trabajo temporal (de relevo o interino) "conocen, desde el momento de su celebración, la fecha o el acontecimiento que determinan su término".

El pronunciamiento deja claro que fijos y temporales no deben tener la misma indemnización. Asimismo, el tribunal deja en manos de los jueces estatales determinar si un contrato interino de muy larga duración (en posible fraude de ley) debería convertirse en indefinido y así tener derecho a indemnización por despido.