Share
112 ambulancia

Larrialdiko Garraio Sanitarioaren zerbitzu publikoa arriskuan dago

LABek kexua adierazi dio Nafarroako Arartekoari

NLA 2018/06/05

LABen ordezkariok Nafarroako Arartekoari kexa jarri diogu Nafarroako Gobernuari eska diezaion, premiaz ekiteko dagozkion tramiteei, eta ofizioz, Suhiltzaileen gaikuntza profesionalari ekin diezaion.

Nafarroako Gobernuak Suhiltzaileei Larrialdiko Garraio Sanitarioa egiten jarraitzeko gaikuntza eman diezaieten egin diogun eskariari entzungor egin dionez, Nafarroako Arartekoarengana zuzendu gara.

Berriro, hamaikagarrenez, salatu behar dugu Osasun Departamentua-Osasunbidea agertzen ari den jarrera Larrialdiko Garraio Sanitarioaren kudeaketaren harira.

Oraingoan, Fernando Domínguez kontseilari bera eta Luis Gabilondo, Osasun Zuzendari Nagusia nabarmendu behar ditugu herritarrentzat ezinbestekoa den larrialdietako anbulantziekin ematen den atentzio sanitarioa bezalako zerbitzuan egiten ari diren kudeaketa negargarriagatik.

Kudeaketa negargarri hori agerian geratzen da Nafarroako suhiltzaileen kolektiboak egunero lan egin behar izaten duen egoera alegalean, ez baitute Osasun arloko gaikuntza.

Dominguez eta Gabilondo jaunak arduradun bakarrak dira suhiltzaileak gaitu ez ditzaten, larrialdiko garraio sanitarioa egiten irauteko beharrezkoak gertatzen diren baldintza guztiak betetzen badute ere.

Suhiltzaileak aspaldi, duela urte asko, betetzen ari direla zeregin horiek, foru legeriak berak ezartzen duena betez (Nafarroako Babes Zibilaren eta Larrialdietako Atentzioaren uztailaren bateko 8/2005 Foru Legea), baina gaikuntzarik ez izateak legez kanpoko egoera batean kokatzen ditu.

Batzuen interes korporatiboak eta pertsonalak eta Departamentua egiten ari den kudeaketa txarrak Suhiltzaileen Zerbitzu osokoa desegitea dute xede, nahiz eta zerbitzua Europako herri aurreratuenen eredua betetzen ari den, eta guztiz agerikoa den bikaintasunez diharduela. Bestelako eredu batekin ordezkatu nahi dute, osoa ez dena, garestiago suertatuko dena, eta horrez gain, zerbitzu gutxiago beteko dituena.

LABek Nafarroako Lehendakaria den Uxue Barkos deitzen du gogoan har dezan eta burugabekeria horri amaiera eman diezaion. Erraza da. Legeak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzten langile publikoei dagokien gaikuntza tramitatu behar da, gaur egun arte betetzen ari diren zereginak egiten irauteko, enpresa pribatuetako langile guztiak gaitu zituzten antzera. Bestela, nafarrok gehiago ordaindu beharko dugu, milioika euro gehiago, zerbitzu txarragoen truke.

LABen ustez, gobernatzea publikoa arrazionaltasunez kudeatzean datza, herritar gehiengoaren onuran, ez ordea lobby profesionalen mesedetan, bestela, askoz ere zerbitzu garestiagoak sortzen direlako.

Ez, Barkos andrea, suhiltzaileen gaikuntzekin gertatzen ari dena ez da era egokia publikoa kudeatzeko, eta hori zuk zeuk jakin beharko zenuke, egoera honen arduradunak zure Gobernuan daudelako.

Está en peligro el servicio público de Transporte Sanitario Urgente

LAB ha interpuesto una queja ante el Defensor del Pueblo

ANE 2018/06/05

Delegados y delegadas de LAB hemos interpuesto una queja ante el Defensor del Pueblo para que inste al Gobierno de navarra a realizar de forma urgente los trámites oportunos para que, de oficio, proceda a la habilitación profesional del personal de Bomberos.

Ante la falta de respuesta por parte del Gobierno de Navarra a nuestra petición de que se habilite a todo el personal de Bomberos para poder seguir haciendo el Transporte Sanitario de Urgencia, hemos optado por dirigirnos al Defensor del Pueblo.

Una vez más, y ya van muchas, tenemos que denunciar la actitud que desde el Departamento de Salud están teniendo con la gestión del Transporte Sanitario Urgente.

En esta ocasión tenemos que señalar directamente al propio consejero Fernando Domínguez  y al Director General de Salud  Luis Gabilondo por la nefasta gestión que están realizando en todo lo relativo a un servicio tan vital para la ciudadanía como es la atención sanitaria que se presta con las ambulancias de emergencias.

Nefasta gestión que a día de hoy se visualiza en la situación alegal en la que a diario trabaja el colectivo de bomberos de Navarra, que no disponen de la pertinente habilitación de Salud.

Los señores Domínguez y Gabilondo son los únicos responsables de que los bomberos sigan sin contar con la habilitación pese a cumplir todos los requisitos necesarios para continuar realizando el transporte sanitario de urgencias.

Los bomberos vienen haciendo estas funciones desde hace muchos años cumpliendo lo que marca la propia legislación foral (Ley Foral  8/2005 de 1 de julio de Protección Civil y Atención a las Emergencias de Navarra) pero no contar con las habilitaciones les coloca en una situación de alegalidad.

Los intereses corporativos y personales de algunos y la mala gestión que desde el Departamento se viene realizando van en la dirección de desmontar un Servicio de Bomberos integral, que sigue el modelo de los países más avanzados de Europa y que está sobradamente demostrado viene funcionando de manera óptima. Lo que se pretende es sustituirlo por otro modelo, no integral, que va a resultar más caro y que además va a prestar menos servicios.

Desde LAB, queremos hacer un llamamiento a la Presidenta de Navarra, Uxue Barkos, para que tome nota y se ponga fin a este despropósito. Algo tan sencillo como tramitar la correspondiente habilitación a los trabajadores públicos que cumplan los requisitos exigidos por la Ley para seguir realizando las labores que vienen realizando hasta ahora, al igual que se habilitó a todos los trabajadores de empresas privadas. De lo contrario los navarros y navarras tendremos que pagar más por peores servicios, millones de euros más.

Porque en LAB entendemos que gobernar es gestionar lo público de manera racional y en beneficio de la mayoría de la ciudadanía, no en beneficio de lobbies profesionales, generando servicios mucho más caros.

No, señora Barkos, lo que está pasando con las habilitaciones de los bomberos no es una buena manera de gestionar lo público y usted lo debería saber porque los responsables de esta situación están en su Gobierno.