Share
UME

Armadak, Bardeak bonbardatzen dituen bitartean, bere irudia zuritu nahi du

NLA 2018/05/11

Balio anitzeko U.M.E. Aste hau aparta bilakatzen ari da Gobernu ordezkaria Nafarroan, haren erregeorderrian militarrak trebatzen ari direlako, hainbat xede dutelarik. Alde batetik, Bardeetako Natur Parkean misilak jaurtikitzen ari dira, eta bestetik, Uxueko mendilerroan Unidad Militar de Emergencias delakoa dabil suak itzaltzen trebatzeko.

Txanpon bereko bi alderdiek bat egin dute gure lurraldean sua pizteko eta itzaltzeko. Bardeetan, alderdi gordean, Espainiako armada, egiazko su eginez, aurten bigarrenez, maniobrez baliatzen ari da “balio anitzeko hellfire” misilak jaurtikitzeko. Nahiko beldur eragiten du eztanda eta suntsiketa hori izen horrekin ezagutzea, gainera, armadarekin lotura duen guztian nahasmena nagusitzen da, halaxe aitortzen baita www.defensa.com web-gune berean: “ tan limitada es la información que sobre este misil se ha dado por parte de la Armada que no se han podido comprobar las adquisiciones de estos misiles en los documentos disponibles y es prácticamente imposible encontrar imágenes de los helicópteros dotados de los misiles”.
Ageriko alderdian, Azkoien eta Martzillako udalek utzitako instalazioetan, UMEaren 240 militarren basea kokatzen da, 90 ibilgailurekin; basoan sortu sua itzaltzeko helburuan egiten ditu maniobrak.

LAB Suhiltzaileak/Bomberosek salatu nahi du armadaren balio anitzeko maniobra hauetan dagoen zinismo guztia, non UMEren eginkizuna militarraren inguruan dagoen miseria guztia garbitzeko detergentea den. Nabaria da, horren berezia den Bardeak bezalako gune natural honetan bonbardatzen ari diren bitartean, Alba andereak, UMEri esker ona adieraziz eta hura “zurituz”, ekitaldi instituzionalak egiten dituen, Erregeorderrian egin duen jardunagatik; gure gogoaren kontra, aritu behar izan duten lau alditan, haien jarduera garrantzirik gabea suertatu da Nafarroan gertatu basoko suteak itzultzeko.

UME-a gure lurraldean misilak jaurtikitzen duen eta aurrekontuetako dirutza xahutzen duen armada beraren adarra da (32.000 milioi € kobratuko da gastu militarrean eta kontrol sozialean, 2018. urtean, estatuan), Sanitatearen, Hezkuntzaren eta Gizarte Gastuaren kaltean. Horretan datza UMEk duen asmo ezkutua eta zuritu nahian dabilena: kontuen ordena bidegabea eta kriminala bermatzea, lurraldean bertan, zein kanpoan.

Gainera, profesionalak izanik, LAB Suhiltzaileak/Bomberos berresten da UMEa alor militarra legitimatzeaz eta haren propaganda egiteaz gain, larrialdietako lanarentzat faktore iraingarria dela esatean. Madrilek sektoreari egin murrizketek Su itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuen etorkizunari eta bideragarritasunari eragiten dieten bitartean, izugarrizko bitartekoez hornitzen dituzte erakunde hori, zeina basogintzan dagoeneko indar harrapakaria den, pribatizazioak eta prekarietatea gertatzen ari diren egoera kritiko batean.

“Balio anitzeko hellfire” delakoa, hain zuzen, bizitzen ari gara Nafarroan aste honetan: izugarrizko sua norabide anitzetan. Sua jaurtitzen dute, eta sua itzaltzen dute, baina sute osoak deabruzko ondorioa du. Udalek ez lukete lagundu behar maniobra horietan, bestela, lagunduko genukeelako krudela eta bidegabea den sistema baten oinarria finkatzen, UMEk arazteko izan dezakeen boterea botere.

El ejército pretende lavar su imagen mientras bombardea las Bardenas

ANE 2018/05/11

Multipropósito U.M.E. Esta semana está siendo top para la delegada del Gobierno en Navarra porque en su virreinato andan ejercitándose militares con diferentes propósitos. De un lado, en el Parque Natural de las Bardenas se están lanzando misiles, de otro en la Sierra de Ujué anda la Unidad Militar de Emergencias preparándose para apagar fuegos.

Las dos caras de una misma moneda han coincidido en nuestro territorio para dar fuego y apagarlo. En Bardenas, en la cara oculta, el ejército español está perpetrando unas maniobras con fuego real, por segunda vez en el presente año, para lanzar misiles “multipropósito hellfire”. Aplicar este nombre a explosión y destrucción da bastante miedo y como en todo lo relativo al ejército se une a ceremonia de la confusión tal y  como se relata en la propia www.defensa.com: “ tan limitada es la información que sobre este misil se ha dado por parte de la Armada que no se han podido comprobar las adquisiciones de estos misiles en los documentos disponibles y es prácticamente imposible encontrar imágenes de los helicópteros dotados de los misiles”.
Del lado visible, en instalaciones cedidas por los Ayuntamientos de Peralta y Marcilla, tienen base nada menos que 240 militares de la UME con 90 vehículos con el objetivo de hacer unas maniobras de extinción de fuego forestal.

LAB Suhiltzaileak/Bomberos quiere denunciar el cinismo que hay en todo este multipropósito del ejército donde la UME tiene la función de detergente que lava toda la miseria que rodea lo militar. Está quedando patente cómo al tiempo que se bombardea en ese espacio natural tan especial de Bardenas, la señora Alba, hace actos institucionales de agradecimiento y ”blanqueo” a la UME por su actuación en el Virreino que en las cuatro ocasiones que ha ocurrido, muy a nuestro pesar, ha sido intrascendente en la extinción de fuegos forestales acaecidos en Navarra.

La UME es una rama del mismo ejército que lanza misiles en nuestro territorio, del mismo que dilapida ingentes cantidades de dinero de los presupùestos – 32.000 millones de euros se cobrarán en gasto militar y control social en 2018 en el estado – en detrimento de Sanidad, Educación y Gasto Social. Ese es el propósito disimulado por la UME en sus labores de blanqueo: garantizar el orden injusto y criminal de las cosas dentro y fuera del territorio.

Además, como profesionales, LAB Suhiltzaileak/ Bomberos se reafirma en que además de que la UME es legitimadora y propagandista de lo militar, representa un factor agraviante para el trabajo en la emergencia. Mientras que los recortes de Madrid en el sector afectan al futuro y viabilidad de los Servicios de Extinción y Salvamento, nutren de medios fabulosos a una organización que en el sector forestal representa ya una fuerza depredadora en un contexto crítico de privatizaciones y precariedad.

“Hellfire multipropósito”, efectívamente, es lo que esta semana se vive en Navarra; fuego infernal en muchas direcciones. Fuego que lanzan y fuego que van a apagar pero todo él con efecto demoníaco. Sería necesario que los Ayuntamientos no colaborasen con estas maniobras porque así se colabora en que se consolide la base de un sistema cruel e injusto por mucho poder blanqueador que la UME tenga.