Share
diputacion

Mahai Orokorra

Egonkortasun Lan Eskaintza Publikoa, LABentzat eznahikoa

Administrazioa 2018/04/12

Gaur goizeko Mahai Orokorrean Gobernuak berretsi du pasa den martxoaren 13an publiko egin zen LEP. Soilik hainbat aldaketa txiki sartu egin ditu Osasunbidearen lanpostu batzuetan akatsak antzeman direlako.

Berritasun bat egin da ekainean eginen diren bigarren hezkuntzako oposizioetan, izan ere aurreikusia zegoen 211 lanpostu ateratzea eta iragarri dute agian 633 lapostuko eskaintza eginen dela, beti ere aurretik deituak ziren espezialitateetakoak.

LAB sindikatuak adierazi nahi du eznahikoa iruditzen zaigula. Geroa Bairen gobernua ezgauza da zerbitzu publikoetako langileen premiak planifikatzeko. Ardura gobernu horren dohainetako bat balitz, entzungor egingo lioke PPk eta CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek sinatu duten estatuko xantaiari. Behin-behinekotasun maila honetan iraun izanak kalte egiten dio Foru Administrazioaren eraginkortasunari, efizientziari eta kalitateari.

Garaia da gara dezagun egitasmo zuzengarria sailentzat. Itxaronaldia luzatuz arazoak larriagotzen dira.

Kalitateko hezkuntza, gizarte-ongizatea, sanitatea, administrazioa... behar ditu Nafarroak. Haiek ondatzen uztea lotsagarria da gobernu zintzo batentzat.

Mesa General

Oferta Pública de Empleo de estabilización, insuficiente para LAB

Administrazioa 2018/04/12

En la Mesa General celebrada esta mañana, el Gobierno ha confirmado la OPE de estabilización que ya había hecho pública el pasado 13 de marzo. Tan solo ha introducido algunos pequeños cambios en algunas plazas de Osasunbidea debido a que han detectado algunos errores.

La única novedad ha sido que han anunciado que en la oposición de educación secundaria que se va a celebrar en junio, donde estaba previsto sacar 211plazas, es posible que se amplíe a 633 plazas, siempre en las especialidades ya convocadas.

En cuanto a la OPE de consolidación, desde el sindicato LAB queremos manifestar que nos parece insuficiente. El gobierno de Geroa Bai es incapaz de planificar las necesidades de personal de los servicios públicos. Si la responsabilidad fuera una de las virtudes de este ejecutivo, ignoraría el chantaje estatal, firmado por el PP y los sindicatos CCOO, UGT y CSIF. Continuar con este nivel de temporalidad perjudica la eficacia, la eficiencia y la calidad en la Administración Foral.
Es hora de desarrollar un plan director de personal para los distintos departamentos. Esperar más tiempo solo va a agravar los problemas.
Navarra necesita una educación, bienestar social, sanidad, administración...de calidad. Seguir permitiendo su deterioro es indigno de un gobierno honesto.