Share
subidasalariopolicia

Soldata igoera poliziarentzat eta  huskeria baino ez gainerakoentzat

Administrazioa 2018/04/10

Azken 8 urtean PSOE eta PP-ren gobernuek ezarri dizkiguten murrizketak, administrazio publikoetako langileoi urte bateko soldataren baliokidea den kopurua kostatu zaigu.

Orain esaten digute dagoeneko ez dagoela krisialdirik, eta Estatuko gobernuak (alderdi popularra) CCOO, UGT eta CSIFrekin sinatu duen hiru urteko akordioan jasotzen den soldata-igoera, gutxieneko %5,75a eta gehiengo %8,55a bitartean dago.

Itunean, inflazioa soldata-igoera baino txikiagoa balitz ere, ez da eros ahalmenari eusteko klausularik jasotzen. Aurtengo 2018ko urterako %2 inguruko inflazioa aurreikusten da, eta aldiz, soldata-igoera, asko jota, %1,75ekoa da; horrek soldata-galera handiagoa izatera zigortzen gaitu.

2018. urterako soldata-igoera handiena, 20.000 bat euro gordineko soldata batean, hileko, 25 eurotakoa izango litzateke. 2019. urterako, igoera 35,71 euro hilekoa izango litzateke. 2020. urterako soldata-igoera handiena 32,86 euro hilekoa izango da.

Gobernuaren aurreikuspen guztiak beteko balira, hiru urteko soldata-igoera 93,57 euro hilekoa izango da.

Aldiz, Alderdi Popularraren gobernu berak poliziarekin eta guardia zibilarekin sinatu duen itunean jasotzen den soldata-igoera, poliziari dagokionez, 7.854 € urtekoa da, hots, 561 € hilekoa, eta guardia zibilari dagokionez, 10.080 € urtekoa, hots, 720 € hilekoa.

Begi-bistakoa da gobernuak irakasleen, sanitarioen, suhiltzaileen... soldata-eskakizun zuzenak baino nahiago duela estatuaren segurtasun kidegoak zaintzea. Ondorio argia da, nahiago dute gaixo eta ezjakina den gizartea eskubideen alde mobilizatzen dena baino.

Subida salarial para la policía y migajas para el resto

Administrazioa 2018/04/10

Los recortes impuestos en los 8 últimos años de gobiernos del PSOE y PP nos ha costado al personal de las administraciones  públicas una cantidad equivalente al sueldo de un año.

Ahora dicen que ya no hay crisis, y el gobierno del Estado (Partido Popular) ha firmado con CCOO, UGT y CSIF un acuerdo a tres años con una la subida salarial  comprendida entre el 5,75% de mínimo y el 8,55% de máximo.

El acuerdo no contempla cláusula de mantenimiento del poder adquisitivo  por si la inflación es superior a la subida salarial. La previsión para este año 2018 es de una inflación de en torno al 2%, y la subida salarial es, como máximo, del 1,75%, lo que nos condena a más pérdidas salariales.  

El incremento salarial máximo  para el año 2018, en un salario de unos 20.000 euros brutos, supondrá  un aumento de 25 euros mensuales. Para el año 2019  supondrá un aumento de 35,71 euros mensuales. Para el año 2020 la subida salarial máxima será de 32,86 euros mensuales.

El incremento salarial al cabo de tres años ascenderá a 93,57 euros mensuales si se cumplen todas las previsiones del Gobierno.

Mientras, el mismo gobierno del Partido Popular,  ha firmado un acuerdo con  la policía y la guardia civil para los mismos tres años, que contempla una subida de 7.854 euros anuales, 561 euros mensuales, para la policía, y 10.080 euros anuales, 720 euros mensuales, para la guardia civil.

Es evidente que el gobierno prefiere contentar a los cuerpos de seguridad del estado antes que afrontar las justas reivindicaciones salariales del profesorado, los sanitarios, bomberos… La conclusión es clara,  prefieren una sociedad enferma y analfabeta antes que movilizada por sus derechos.