Share
firma paz social

CCOO-k, UGTek eta CSIFek berriro oparitu diote PPren gobernuari bake soziala

Administrazioa 2018/03/23

Martxoak 9 zituenean, CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek eta PPren gobernuak sinatu zuten akordioan, hurrengo 3 urterako, enplegatu publikoen soldata-igoera ezin kaskarragoa jasotzen da. Horrela, PPk bake soziala bermatuko du geratzen den legegintzaldirako eta lasaitasunez ekin ahal izango die hurrengo hauteskundeei. Akordioa ez zaio ezertan hurbiltzen azken urteotan ostu edo ebatzi diguten guztiari.

Dirudienez, CCOO, UGT eta CSIF sindikatuei ahantzi omen zaie PPren esku etorri zela langile publikoen eskubide eta soldaten aurka egin den erasorik bortitzena. Eraso hauen ondorioek ekarri diguten galera ekonomikoa %14 ingurukoa da, behin-behinekotasuna eta prekarietatea handitu dute, urteko lanaldia handitu dute,... Dagoeneko hori guztia ahantzi omen dute.

Sinatu den itunak ezartzen duen soldata-igoerak alderdi finko bat dauka (2018an %1,5a, 2019an %2a eta 2020erako %2a), %5,75a guztira, hiru urtean. Horri, baldintza makroekonomiko batzuk beteko balira (BPG, defizita betetzea), 2018. eta 2019. urteetan %0,25a gehituko litzaioke, eta 2020. urtean %1a. Honi gehitu geniezaioke, “funtsa gehigarri” gisa, %0,20a, %0,25a eta %0,55a hiru urte horietako bakoitzari.

Guztira, egoerarik hoberenean, PPren gobernuaren baitan bakarrik dauden datu makroekonomikoak beteko balira, hurrengo hiru urtean %8,55eko soldata-igoera izango genuke. Xedeak beteko ez balira, geratuko ginateke %5,75eko soldata-igoera batez.

Gainera, ez da inon jasotzen inflazioari loturiko soldata-berrikusteko klausularik. Horrengatik eusten zaio eros-ahalmena galtzen irauteko arriskuari. Izan dezazuela gogoan aurtengo inflazioa %1,6koa izan dela, eta aurtengo aurreikuspena %2koa dela; hori dela-eta administrazio publikoetan eros ahalmen galtzen iraungo dugu. Aipatu sindikatuek sinatu duten igoerari kentzen badiogu hiru urteotan aurreikusitako KPIren hazkundea, igoera hutsal batez ari garela esan dezakegu.

Martxoak 9 zituenean hiru “interesatu” hauek eta PPren gobernuak sinatu akordioan sakontzen da administrazio publikoetan hitzarmen kolektiboa negoziatzeko eskubideaz egiten den bahituran. Gainera, Montorori, Ogasun Ministroari ematen zaio beraiek ebatzi duten eros-ahalmena berreskuratzea murrizteko eta zerbitzu publikoak gauzatzeko (sanitatea, hezkuntza,...) behar diren langile finkoak mugatzeko eskubidea.

Akordio hau sinatzearen gibelean ezkutatzen den egiazko interesa, datorren urtean udal, erkidegoko eta sindikatuko hauteskundeak eginen direnez, formazio horiek erabaki dute elkarren estalgarri izanen direla berma handiagoz ekin ahal izateko. PP harrotu daiteke bake soziala dagoelako, administrazioetako langileei dagozkien eskubidea deuseztatu ondoren; hiru sindikatuak harro ager daitezke, ezin txarragoa izanagatik, komeni zaien akordioa sinatu dutelako, eta horrek, berez, ministerioarekiko solaskide bakar bilakatzen ditu. Berdin zaio haien ordezkaritza gero eta txikiagoa bada ere, beti elkartu baitaiteke PP ustelarekin, egoera moldatu nahi bada.

CCOO, UGT y CSIF vuelven a regalar la paz social al Gobierno del PP

Administrazioa 2018/03/23

El pasado 9 de marzo los sindicatos CCOO, UGT y CSIF y el Gobierno del PP firmaron un acuerdo que recoge una raquítica subida salarial para los empleados y empleadas públicas durante los próximos 3 años. De este modo, el PP se garantiza la paz social durante el resto de la legislatura y puede afrontar con tranquilidad las próximas citas electorales. El acuerdo no se acerca ni de lejos a todo lo que nos han robado en los últimos años.

Parece que CCOO, UGT y CSIF se han olvidado de que fue el PP el partido que lideró el mayor ataque contra los derechos y salarios de los trabajadores y trabajadoras públicas. Los efectos de esas agresiones nos han supuesto una pérdida económica cercana al 14%, han multiplicado la temporalidad y la precariedad, aumentado la jornada anual… Ya no se acuerdan de todo esto.

El acuerdo firmado fija una subida salarial con una parte fija (1,5% en 2018, 2,25% en 2019 y 2% para 2020), en total un 5,75% en tres años. A ello, si se cumplen determinas condiciones macroeconómicas (PIB, cumplimiento del déficit), se añadiría un 0,25% en 2018 y 2019 y un 1% en 2020. A esto se podría sumar en concepto de “fondos adicionales” el 0,20 %, 0,25% y el 0,55% cada uno de los tres años.

En total, en el escenario mejor, si se cumplen los datos macroeconómicos que solo dependen del Gobierno del PP, tendríamos una subida salarial del 8,55% en los próximos tres años. Si no se cumplen esos objetivos, nos quedaríamos con una subida del 5,75%.

Además, en ningún momento se recoge una cláusula de revisión salarial ligada a la inflación. Por lo que el riesgo de seguir perdiendo poder adquisitivo se mantiene. Recordar que este año la inflación ha sido del 1,6%, y la previsión para este año es del  2%, de modo que seguiríamos perdiendo poder adquisitivo en las administraciones públicas. Si a la subida firmada por estos sindicatos le restamos el incremento del IPC previsto en estos tres años, la subida se queda en humo.

En el acuerdo firmado el 9 de marzo, entre estos tres “interesados”, y el Gobierno del PP, se ahonda en el secuestro del derecho a la negociación colectiva de las administraciones públicas. Además se le concede al Ministro de Hacienda, Montoro, el derecho a restringir la recuperación del poder adquisitivo robado por ellos y a limitar las plantillas fijas necesarias para prestar los servicios públicos (sanidad, educación…).

El verdadero interés para firmar este acuerdo es que el próximo año llegan las elecciones locales, autonómicas y sindicales, y estas formaciones han decidido darse cobertura entre ellos para afrontarlas con más garantías. El PP puede presumir de paz social después de arrasar los derechos del personal de las administraciones,  y los tres sindicatos de firmar un acuerdo raquítico, pero que les convierte, de hecho, en los únicos interlocutores con el ministerio. Da igual que su representación sea cada vez más anecdótica en las administraciones, siempre se podrá uno aliar con el corrupto PP para amañar la situación.